Itziarko Andre Mariaren santutegia

eraikitako euskal ondare nabaria Deban

Itziarko Andre Mariaren santutegia lzarraitz mendilerro karstikoan dago eta kostaldetik doan Santiago Bideko eraikinik garrantzitsuenetako bat da.

Itziarko Andre Mariaren santutegia
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDeba
Koordenatuak43°16′35″N 2°19′54″W / 43.27645°N 2.33173°W / 43.27645; -2.33173
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
arkitektura gotikoa
Ondarea
18

Itziar (Ticiar) toponimoaren lehenengo idatzizko aipamena 1027koa da. Bi mende beranduago, 1294an, Antso IV.a Gaztelakoak hiri gutuna eman zion lciarko Montreali, non bertako eliza aipatzen den: "e demosles nuestraYglesia que dicen de Santa Marfa con rodas los derechos que nos ". Hala; pentsa dalteke ordurako han bazela tenplu bat.

Gaur egungo tenpluaren hormak bertako kareharriz eginda daude eta, horietan, argi eta garbi nabari dira bi eraikin bata bestearen gainean. Behekoa XIV. mendekoa da seguru asko eta, itsututa badaude ere, nabari dira garai hartako hainbat leihate. Portada askoz berriagoa da. 1722 eta 1723 urteetan egina.

XIV. mendeko eraikin horren gainean, gaur egungo tenplua altxa zuten XVI. mendean, altuagoa, kontrahormekin eta ojiba gangekin.

Andre Mariaren irudia aldatu

Tenpluaren barruan, ltziarko Andre Mariaren irudi erromanikoa daga, XIII. mendekoa. Andre Mariari buruzko euskal ikonografiako irudirik ederrenetakoa da eta Gipuzkoako zaharrenetakoa dela diote, lrungo Junkaleko Andre Mariarekin batera. Euskadi osoko arrantzaleek gurtu izan dute Amabirjina hau eta oraindik ere kostaldeko hainbat herritatik erromesaldiak agiten dira santutegira.

Erretaula aldatu

XVI. mendeko lan bikaina da. Uste da Andres de Araoz eskultoreak egina zuela, baina batzuek diote bi estilo eta konposizio desberdin dituela: bata XVI. mendearen hasierakoa, gotikoaren eraginekin, eta bestea mende horren erdialdekoa, errenazentista, eta badirudi hor sumatzen dela Andres Araotzen eskua. 1783an, erretaula moztu egin zuten, Amabirjinaren ganbratxoa egin zutenean. Ondoren, 1893an, sute batek erre egin zuen erretaularen zati bat eta, 1899an, berritu egin zuten.

Tradizioak eta bitxikeriak aldatu

Kondairak dioenez, hasiera batean tenplua beste leku batean eraikitzekotan ziren, eta ez gaur egun dagoen lekuan; baina, aingeruek, Amabigirinaren nahia betez, gaur egun dagoen lekura era-maten zituzten materialak.

Juan Sebastian Elkano Magallanesen espedizioko buru bihurtu zen, hura hil zenean, eta munduari buelta ematen lehena izan zen. Testamentuan idatzita utzi zuen borondatearen arabera, urrezko berrogei dukat eman behar zitzaizkion ltziarko Andre Mariari. Tenpluaren fatxada nagusiaren horman, kareharrizko bola handi bat dago sartuta. Tradizioak dioenez, pedrero handi baten jaurtigaia da ---pedreroa garai bateko artilleriako pieza bat da-, Debako itsasontzi bateko marinelek portugaldarrei kendutakoa Errege Katolikoen garaian, Bayona de Miñon. Bola horman sartu zuten, 1476an, balentria haren zinopari eta qroigani moduan.

1620an, gutxi gorabehera, Francisco de Sorarte izeneko kapitain baleazaleak, kayak batean zihoan familia bat bere itsasontsira igo zuen, zihurrenik, haien borondatearen kontra.[1] Baliteke inuit, beothuk edota mikmak herrietako kideak izatea, izan ere alaba txikia María Iziar bezala bataiatzean "Tierra Nueva" izeneko lurralde batekoa zela aipatzen da, hau da, Québec, Labrador, Ternua eta Groenlandia hartzen zituen lur eremua.[1]​​​​[2] Kayak hori santutegiko sakristian egon zen 1960 edo 1970. hamarkadara arte, non apaizak bota zuen.[1] Hala ere, 30. hamarkadan ateratako argazki batzuk gorde dira.[2]

Dirudienez, XIX. mendera arte, artilleriako elementuren bat zuten merkataritzako nahiz gerrako itsasontziek hogei kanoi salba jaurtitzen zituzten ltziarko santutegiaren paretik pasatzean.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) Izagirre, Ander. (2022). Vuelta al país de Elkano. Libros del K.O., 80-83 or. ISBN 978-84-19119-00-1..
  2. a b (Ingelesez) Castro, Javi. (2018-08-07). «The Basque Seal Trade with Labrador in the Seventeenth Century» Newfoundland & Labrador Studies 33 (1) ISSN 1715-1430. (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak aldatu