Itziar Herria Sortzen
Itziar Herria Sortzen, Debako Itziar auzoa udalerri bilakatzea helburu duen plataforma da. Plataformak ia 20 urte daramatza Itziar udalerri bihurtzearen alde lanean.
Itziar Herria Sortzen | |
---|---|
Sorrera | 1995 |
Egoitza nagusia | Itziar |
Ideologia politikoa | Itziar auzoa udalerri bilakatzea du helburu |
Arrazoiak
aldatu- Historikoak
Kronika historikoek Erdi Arotik aipatzen dute Itziar izeneko herria. Iruñeko Apezpikutzako dokumentuek hamargarren mendearen hasieran kokatzen dute jada Itziar. Antso IV.a Nafarroakoak, 1294ko ekainaren 24an eman zizkion Itziarri Villa edo hiriburu izateko eskubide eta pribilegioak.
- Praktikoak
Plataformaren hitzetan, Itziarek autogobernu maila handiagoa behar du herritarren beharrak asetzeko. Hainbat proiektu gauzatu nahi dituzte, hala nola 2-12 urteko eskola.
Hauteskundeak
aldatuEmaitzak Debako udalerrikoak dira. Itziarko biztanleak udalerriko biztanleen %20a dira. Itziarren gehiengoa du plataformak.
- 1995ean botoen 8,53%a
- 1999an botoen 7,34%a
- 2003an botoen 9,85%a
- 2007an botoen 7,69%a
- 2011n botoen 7,84%
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |