Jokin Aperribay Bedialauneta (Deba, Gipuzkoa, 1966ko maiatzaren 27a) enpresaburua da, armagintzan diharduen SAPA enpresako lehendakaria.[1] Real Sociedaden 30. presidentea da 2008ko abenduaz geroztik. Bere aita Joaquín Aperribay Elosua da, Realeko presidenteorde izandakoa Iñaki Alkizaren agintaldian.

Jokin Aperribay
Bizitza
JaiotzaDeba1966ko maiatzaren 27a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzailea eta enpresaburua

Euskal Herriko mugimendu antimilitaristak salatu duenez, eragin handia du politikarien artean, dirulaguntza ugari jasotzen ditu, bere fabriken lurren birkalifikatzeak lortu ditu, Hiriko auto elektrikoaren eskandaluan tartean izan zen, eta arma esportazio susmagarrien ondorioz epaiketak egin dizkiote Ameriketako Estatu Batuetan.[2]

SAPA armagintza enpresako lehendakari

aldatu

Jokin buru duen enpresa, SAPA Placencia, Aperribay familiarena da, eta Espainiako Defentsa Ministerioa du bezero bakarra. Enpresaren webguneak dioenez, «mende askoan, Soraluze defentsa sektoreari lotuta egon da, eta Espainiako Armada zerbitzatzeari».[3]

SAPAk fabrikak ditu Gipuzkoan eta Michiganen (Ameriketako Estatu Batuak).

Realeko presidentea

aldatu

2008ko abenduaren 20an ospatutako akziodun biltzarrean hautatu zuten presidente. Realaren lagunak izena eman zion proiektuaren bitartez lortu zuen taldeko presidente izatea. 2009ko udan Martín Lasarte izendatu zuen entrenatzaile, eta lehenengo mailara igotzea lortu zuen taldeak 2010eko ekainean. Ekonomikoki ere klubaren egoera nabarmen hobetu du, 2010ean prozesu konkurtsala utzi zuelarik Realak.

Erreferentziak

aldatu
  1. Olabarria Oleaga, Zigor. «Gasteizkoak talde antimilitarista: “Heriotzaren merkatariak jada ez dira ezkutatzen, euskaldunak ere ez”» Argia 2024-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  2. (Gaztelaniaz) Antimilitaristak EH. La SAPA de los Aperribay. La guerra empieza aquí. Autoedizioa.
  3. (Gaztelaniaz) L., A.. «SAPA, de la familia Aperribay y ligada a Defensa, la mejor posicionada para acompañar a Bain» Deia 2021-09-26 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).

Kanpo estekak

aldatu