Ireki menu nagusia

Ekain Deban (Gipuzkoa) dagoen leizea da, Goi Paleolitokoa. Ezaguna da batez ere Madeleine aldikoak diren labar-pinturak direla-eta.

Ekain
Ekainberriko zaldiak.jpg
Ekain (leizea) hemen kokatua: Gipuzkoa
Ekain (leizea)
Ekain (leizea)
Ekain (leizea) (Gipuzkoa)
Udalerria Deba
Koordenatuak 43° 14′ 12″ N, 2° 16′ 32″ W / 43.236666666667°N,2.2755555555556°W / 43.236666666667; -2.2755555555556Koordenatuak: 43° 14′ 12″ N, 2° 16′ 32″ W / 43.236666666667°N,2.2755555555556°W / 43.236666666667; -2.2755555555556
Bisitagarria Ez
Margoak Bai
Aztarnak Bai
Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Ekain.png

Animalia-asoziazioa Ekain leizeko panel handian Leroi-Gourhanen paradigmaren arabera

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii
Erreferentzia 310
Kokalekua  Euskal Herria
 Espainia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 2008 (XXXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

1969ko ekainean topatu zituzten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik, Azpeitiako "Antxieta" kultura taldekideak zirenak.

Benetako leizeak ez daude bisitarientzat zabalik, baina Zestoan koben erreplikak daude, non, pinturen kopiak ikusgai dauden.

2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondaretzat izendatu zituzten, Santimamiñe eta Altxerrirekin batera.

GaleriakAldatu

Lau galeria daude, gai banari eskainiak:

  • Zaldiei: zaldiak irudikatzen dituzten hemeretzi pintura du.
  • Ahuntzei: ahuntz, bi orein eta izokin bat ditu margoturik.
  • Hartzei: bi hartz daude margotuta.
  • Azkenzaldiei: azken zazpi zaldi ageri dira.

EkainberriAldatu

2008ko irailean Zestoan zabaldu zuten Ekainberri Zentroa, labar-pinturen kopiak eta kobazuloaren egitura bera barne hartzen dituena, bisitagai[1].

2009ko ekainerako, Ekain Fundazioko idazkariak, Pilar Azurmendik iragan urrian haitzuloaren erreplikak ateak ireki zituenetik, 31.000 mila bisitari bertatik igaro direla adierazi zuen. [2]

 
Franko-kantauriar artearen eremua, Madeleine aldian.

Marrazten zutena jaten al zuten?Aldatu

Ikerketa osoak frogatu du labar-arteak ehiza ez zuela helburu, marraztutako faunak ez baitu loturarik leizetan aurkitutako hondakinekin. Zenbait haitzulotan, Ekainen hain zuzen ere, zaldi pinturak gai nagusia bada ere, ahuntza zen espezie ehizatuena[3].

Fauna Ekain haitzuloan
pintatua
Ekain haitzuloko
Goi-Madeleine aldian
ehizatua
Zaldia 60% ± 0,5% ±
Bisontea eta uroa 20% ± 1% ±
Ahuntza 10% ± 65% ±
Oreina 5% ± 4% ±
Hartz arrea 5% ±
Errinozeroa 5% ± 0,5% ±
Arraina 5% ±
Leize-hartza 0'5% ±
Elur-oreina 2%
Sarrioa 4% ±
Orkatza 1% ±

Ekain, zaldiaren santutegiaAldatu

Antza, Ekain zaldiei eskainitako santutegi bat izan zen. Ekainen topatu dira danera 34 zaldi marrazkiak. Zaldi errepresentazioek bertan dauden animali errepresentazio erdia osatzen dute. Kolore zein beste hainbat ezaugarri dagokienez itxura ezberdinetakoak. Hainbat Przewalski zaldi motara hurbiltzen dira, eta beste hainbat tarpanera. Tarteko itxura duten zaldiak badira ere. André Leroi-Gourhan arkeologoak, “kuaternario artearen zaldi multzorik perfektuena” bezala definitu zituen Ekaingo labar pinturak.

Ekaingo harpeko gelarik zabalenean, forma berezia duen harkaitz bat dago. “Santutegira” sartu orduko ikusten den lehen forma da harkaitz hori eta zaldi baten buruaren itxura duela esan daiteke. Hori izan daiteke arrazoia garai bateko gizakiek Ekain zaldiari eskainitako santutegitzat aukeratzeko.

Barandiaran berak bere lanetan, labar-artea eta Euskal Mitologiaren zaldiaren inguruko zenbait sinesmenekin lotzen zituen.[4]

Sakontzeko, irakurri: «Zaldia euskal mitologian»

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Ekainberriko irikiera Berrian
  2. Bisitarien kopurua 2009.en urtean Berria
  3. Altamirako Herri Museoa eta Ikerketa Zentroa
  4. (Gaztelaniaz) Jose Miguel Barandiaran. Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo 1976.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu