Ireki menu nagusia

Sasiolako komentu-ospitalea

eraikitako euskal ondare nabaria Deban

Sasiolako komentu-ospitalea Debako izen bereko auzoan dagoen eraikina da.

Sasiolako komentu-ospitalea
Kultura ondasuna
Sasiola deba.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Deba
Koordenatuak 43° 16′ 25″ N, 2° 22′ 09″ W / 43.2737294286°N,2.36909735209°W / 43.2737294286; -2.36909735209Koordenatuak: 43° 16′ 25″ N, 2° 22′ 09″ W / 43.2737294286°N,2.36909735209°W / 43.2737294286; -2.36909735209
Historia eta erabilera
Irekiera1517 (gregoriar)
Arkitektura
Ondarea
BIC RI-51-0001491
52

XVI. mendeko hasieran, frantziskotarrek Itziarko Santutegitik gertu komentu bat eratzea eskatu baino kabildoek ezetz esan zuten[1].

1517ko abuztuaren 5ean Joan Perez Likonakoak eta bere emaztea zen Maria Ibañez Sasiolakoak Sasiolako ontziola eta inguruko lurraldeak frantziskotarrei eman zizkieten. Egun, monasterioa hustuta dago eta klaustro, ospitale eta elizaren aztarnak geratzen dira. Barnean XVII. mendeko erretaula dute, San Frantziskoren bizitzaren irudiak dituena. Frantzisko Iberok egin zuen.

1964ko urtarrilaren 17an monumentu izendatu zuten.

ErreferentziakAldatu