Ireki menu nagusia

Fernando Urain (Deba, Gipuzkoa, 1972ko apirilaren 4a-) euskal musikaria eta zuzendaria da. Gaur egun musika ikastaroak emateaz gain, zuzendaria da Debako Musika Bandan eta Durangoko Orfeioian[1] eta Musika Bandan[2].

Fernando Urain
Bizitza
Jaiotza Deba1972ko apirilaren  4a (47 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak musikaria, orkestra zuzendaria eta abesbatza-zuzendaria

Musikaren gaineko ikasketakAldatu

Tronpetako goi mailako ikasketak. Musikari buruzko ikastaro ugari egin ditu Toledon, Elxen, Bilbon eta Txekiar Errepublikan, besteak beste.

Debako Musika BandaAldatu

Urteak daramatza musika taldean, 11 urte zituelarik bertan sartuaz tronpeta jole moduan. Urteek aurrera egin ahala, 1991n hasi zen Debako Musika Banda zuzentzen Euskadi mailako hiru musika banda txapelketa irabaziz (Zalla: 1994, 1996 eta 1997).

Aitzuri AbesbatzaAldatu

Debako Aitzuri Abesbatza zuzentzen aritu zen ere. Zumaiako Banda zuzentzen ari zenean deitu zioten abesbatza zuzentzeko (2013an, Zumaiako Banda Mikel Emezabalek zuzentzen du). Hori 2000n izan zen, eta orduz geroztik abesbatzako zuzendari bilakatu zen 2013ko udara arte, hots, Alaitz Urkiak[3] ordezkatu zuen arte.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu