Estibalitz Sasiola
Estibalitz Sasiola edo Sasiolakoa (Deba, Gipuzkoa, 1550 baino lehen – 1611ko apirilaren 16a), agian, euskal idazle eta olerkaria izan zen; hala izan baldin bazen, euskal idazleen artean lehen emakumezkoa bide da. Egun, Joan Perez Lazarragakoaren eskuizkribuan jasotako hiru olerki harenak diren ala ez ebazteke dago.[1][2]
Estibalitz Sasiola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deba, |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1611ko apirilaren 16a |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Bizitza
aldatu2004an, hain zuzen ere, euskal literaturarako aurkikuntza itzela gertatu zen, Madrilen, Joan Perez Lazarragakoaren eskuizkribua topatu zutenean. Liburu haren atzeko aldean beste norbaitek idatzitako hiru olerki daude. Lehenaren goiko aldean egileari buruzko azalpen zehatza ematen digute: «De la Señora Maria Estibaliz de Sasiola».[3][4][5][6]
Maria Estibaliz Sasiola Debako dorretxekoa zen, etxe noble zaharra eta boteretsuko alaba zen, gaur oraindik zutik dira Turrillas eta Trekuren esaten duten bezala.[7] Sasiola famiari buruz, 1340an, Lope Sasiolakoak beste etxe noble bat eraiki zuela Zumaian, eta Zumaiako San Pedro kaperan sasiolatarren armak ezarri zituztela. Haietako batzuk ospetsuak izan ziren: Martin Otxoa Sasiolakoa, Gaztelako kondestablearen idazkaria, 1539ko urriaren 25ean Lizarraten Karlos V.a enperadoreari harrera egin zion berbera: Debako San Anton kapera fundatu zuen eta Aranzibiako jauna ere izan zen; halaber, Paskual Sasiolakoa, Mutrikuko eskribaua eta 1583an Debako alkate izan zena.[5]
Ez da jakiten gauza handirik berari buruz, baina garai horretako, XVI. mendeko hainbat emakume noble bezala, idazten eta irakurtzen jakingo omen zuen.[4] Ez dira aurkitu berak aipatzen dituzten bi dokumentu baino: Martin de Amonsategiren eta María Martinez de Sasiolaren arteko ezkontzaren eskritura, lekuko bezala, eta Santa Maria de La Asunción-go elizaren bere heriotza-agirian, 1611ko apirilaren 16an hil zela azaltzen duenean.[5]
Olerkiak
aldatuEstibalitz Sasiolakoa, ematen duenez, debarra zen, 1550. urtea baino lehen jaioa eta 1611n zendua. Emakume noblea zenez gero, bazekien irakurtzen eta idazten. Harenak dira, agian, Joan Perez Lazarragaren eskuz idatzitako liburuko bukaeraldean ageri diren maitasunezko hiru olerki, Lazarragaren eskukoak ez direnak.[4] Gainera, lehen lerroan aipu hau agertzen da : De la Señora Maria Estibaliz de Sasiola, egilea dela autore batzuk esaten dutela.[5]
Olerki horiek dira 33, 34 eta 35 Lazarragaren eskuiskribuan. Izenburuak Lecu on bat da Escoçia, Elai lelo ibai lelo eta Mendi altuan erurra daidi dira izenburuak eta hirurok dira amodiozkoak.[3]
Hiru olerkietatik, bat, azkenengoa, kanta zahar bat da (eta beste biak berak asmatutakoak, Patri Urkizuren esanetan.[8]
Hauek dira:
« | XXXIII Leku on bat da Eskozia |
» |
Lehen olerkian mintzo den pertsonaia emakumezkoa da; bigarrenean, ez da garbi ikusten nor ari zaigun hizketan; eta hirugarrenak gizonezko baten ahoan jarrita dagoela dirudi.[6]
Badago eztabaida olerki horiek Sasiolak egindakoak diren ala ez. Iritsi batzen arabera, agian Estibalitz kopiatzaile hutsa izango zela diote.[2][9] Gauzak horrela, Gidor Bilbao eta Ricardo Gómez euskalariek diotenez, badirudi olerkiok Lazarragak idatzi zituela: beharbada Estibalitz Sasiolakoak idatzi edo kopiatu zituen lehenik, eta gero Lazarragak berriro kopiatu zituen, ezaugarri batzuk mantenduz eta beste batzuk beretuz.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Maria Estibalitz Sasiolakoaren egiletza "ebatzi gabeko kontu bat" da oraindik», Berria, 2014-03-02.
- ↑ a b «Estibaliz Sasiolakoa, idazle ala kopiatzaile? Eztabaida Facebook-en», Filoblogia, 2014-10-25.
- ↑ a b www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «María Estíbaliz de Sasiola, primera poeta en euskera» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
- ↑ a b c Estibalitz Sasiolakoa, gure lehen emakume olerkaria | EIBZko liburutegia. EIBZko liburutegia 2018-10-08 (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
- ↑ a b c d Urkizu, Patri. (2005). «Maria Estibaliz De Sasiola (Deba 1550 – 1611) Euskal poesia idazleen artean lehen anderea» Lapurdum 10: 287-302. doi: . ISSN 1965-0655..
- ↑ a b «Estibalitz Sasiola gure literaturaren hastapenetan» elinberri 2016-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
- ↑ Ramirez de Okariz Telleria, Iñigo; Goikoetxea, Nekane. Debako euskara sozialaren historia. , 246 or. ISBN 978-84-697-4808-4..
- ↑ Urkizu Sarasua, Patri. (2020). Maria Estibaliz Sasiola, lehen emakume idazlea. in: Ahotsak.eus. (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
- ↑ Irastortza Garmendia, Tere. Euskarazko literatura eta letren sorkuntzako emakumeen eta gizonen egoera. .
Bibliografia
aldatu- Turrillas, Alex eta Treku Jose Ignacio (2015). Deba. Ibilaldi bat gure historian zehar. Deba: Kaioa a.s.p., 124-127 orriak.
- Lazarraga eskuizkribua: Edizioa eta azterketa. Gidor Bilbao, Ricardo Gómez, Joseba A. Lakarra, Julen Manterola, Céline Mounole, Blanca Urgell
- Ariztimuño Lopez, Borja (2020). Ohar filologikoak Azkoitiko testu aurkitu berriaz: irakurketa proposamena. Euskal Herriko Unibertsitatea.