Tbilisi[1][2] (georgieraz: თბილისი, tʰb̥ilisi ahoskatua) Georgiako hiriburua da, Kura ibaiaren ertzean kokatua.

Tbilisi
თბილისი
Tiflis
hiriburua
View of Havlabar (Tbilisi), in the early 1900s, Sergei Mikhailovich Prokudin-Gorskii.jpg
Tbilisi San David Elizako zelaitik, 1907-1915 aldean. Sergei Mikhailovich Prokudin-Gorskiik egina]]Commons-logo.svg Irudi gehiago
Flag of Tbilisi.svg Seal of Tbilisi, Georgia.svg
Administrazioa
Herrialdea Georgia
ProbintziaTbilisi
AlkateaKakha Kaladze (en) Itzuli
Izen ofizialaთბილისი
Jatorrizko izenaთბილისი
Posta kodea0100–0199
Geografia
Koordenatuak41°43′21″N 44°47′33″E
Georgia Tbilisi location map.svg
Azalera726 km²
Altuera380-770
Demografia
Biztanleria1.118.035 (2014)
Red Arrow Down.svg0 (2014)
Dentsitatea1.552,83 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera450 inguru
Telefono aurrizkia+995 (32)
Ordu eremuaUTC+04:00
Hiri senidetuakSaarbrücken, Nantes, Ljubljana, Innsbruck, Palermo, Bristol, Bilbo, Kiev, Nur-Sultan, Istanbul, Erevan, Atlanta, Vilnius, Chisinau, Kairo, Doha, Teheran, Minsk, Sofia, Bukarest, Krakovia, Ankara, Atenas, Lviv, Odesa, Lublin, Mosku eta Lagos
Hizkuntza ofizialageorgiera
tbilisi.gov.ge, tbilisi.gov.ge… eta tbilisi.gov.ge…

Hiri kulturanitza da, bertan 100 talde etniko bizi dira. Biztanleriaren %80 georgiarra da, eta errusiar, armeniar, azeriar populazio ugariarekin. Horietaz gain, hirian osetiarrak, abkhaziarrak, ukrainarrak, grekoak, juduak, estoniarrak, alemaniarrak, kurduak eta beste hainbat bizi dira.

Europa eta Asiaren arteko pasabidea izanda, eta Zetaren Bidetik hurbil egonda, Tbilisik hainbat inperioren eragina jaso du. Historia aberats hori bertako arkitekturan islatzen da, hirian hainbat estilo agertuz: Erdi arokoa, neoklasikoa, Beaux Arts, Art Nouveau, sobietarra eta gaur egungoa.

Josef Stalin, Sobietar Batasuneko lehen ministro izandakoa, georgiarra, bertan izan zen apaizetxe ortodoxoan ikasten.

KlimaAldatu

Klima subtropikal hezea du, eragin kontinentalarekin eta nahiko idor hala ere. Uda beroak eta neguak hotzak dira, baina biak muturrekoak izan gabe. Historian erregistratutako minimoa -23 °C izan da, eta udako maximoa 40 °C. Garai euritsuena udaberria da.

      Datu klimatikoak (Tbilisi)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.9 7.1 12.2 19.3 23.1 27.5 31.0 30.2 26.1 19.4 12.7 7.8 18.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 1.5 2.4 6.8 13.0 17.0 21.1 24.5 23.7 19.8 13.6 7.8 3.4 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.5 -0.8 3.0 8.1 12.1 16.0 19.4 18.6 15.0 9.4 4.5 0.5 8.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 20 29 31 51 84 84 41 43 35 41 35 23 517
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 4.0 4.6 5.9 7.6 9.7 8.7 5.7 5.7 5.0 5.6 4.4 4.0 70.9
Eguzki orduak 99.2 104.4 142.6 171.0 213.9 249.0 257.3 248.0 207.0 164.3 102.0 93.0 2051.7
Iturria: [3]

TurismoaAldatu

 
Rustaveli etorbidea

Hiri alaia, dinamikoa eta abegikorra da, oraindik turismo handia jasotzen ez duena.[4] Askatasunaren Plaza (lehen Leninen plaza) eta Rustaveli etorbidea dira ibilbide baterako abiapuntu egokienak. Horien inguruan Georgiako Museo Nazionala, Opera Jauregia eta Arte Ederretako Museoa bisita daitezke.

 
Tbilisiko alde zaharra
 
Tbilisiko funikularra. N. Pirosmani.

Azken honetan aurki daitezke Pirosmani georgiar margolari primitibista ezagunaren obra garrantzitsuak.

Alde zaharra ere oso ikusgarria da, non hainbat eliza eta museoz gain etxe zahar oker eta koloretsu asko baitaude.

KirolakAldatu

Errugbia oso kirol arrakastatsua da herrialdean eta Georgiako errugbi selekzioak Tbilisin du egoitza.

Futbola ere badago eta FC Dinamo Tbilisi da Georgiako liga eta Georgiako kopa gehien lortu dituen taldea. Sobietar Batasuneko Futbol Liga eta Kopak ere irabazi zituen baina lorpenik handiena 1981eko Europako Errekopa izan zuen.

Pertsonaia ospetsuakAldatu

Herri eta hiri senidetuakAldatu

Tbilisi ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Georgiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.