Asiriar
Asiriarrak[7] (asirieraz: ܣܘܪܝܝܐ), batzuetan siriakoak edo kaldear katolikoak deituak, antzinako iparraldeko Mesopotamian jatorria duen etnia da. Herri semita da, ekialdeko arameraren dialektoak hitz egiten dituena.
Asiriar | |
---|---|
Asiriar bandera modernoa | |
Biztanleak guztira | |
2.000.000-4.240.700[1][2] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Irak: 300.000[3] Siria: 400.000[4] | |
Hizkuntza | |
Aramera | |
Erlijioa | |
Siriar kristautasuna. | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Mhallami, Mandear, Judu, Levantetar |
Akadiar eremuen iparraldean dute jatorria, K.a. XXIV eta k. o VII. mendeen artean Asiria izan zen eskualdean. Egun, asiriarren eremua hainbat herrialderen artean banaturik dago: iparraldeko Irak, hego-ekialdeko Turkia, ipar-mendebaldeko Iran eta ipar-ekialdeko Siria. Eskualde horretan indigenak dira. Denak fededunak ez badira ere, gehienak kristauak dira, ekialdeko zenbait errituren jarraitzaileak[8].
XX. mendean zehar, asiriar asko Ipar Amerikara, Kaukasora, Australiara eta Europa emigratu ziren.[9] Otomandar Inperioak Lehen Mundu Gerran bultzaturiko asiriar genozidioak, Irakeko Simeleko sarraskiak (1933), Irango islamiar iraultzak (1979), Irak eta Siriako Baath Alderdiaren politikak, Saddam Husseinen Al-Anfal kanpainak[10] edo iparraldeko Irakeko kurduen politikak jazarpena eta ondorengo emigrazioa bultzatu zituzten.
Antzinako asiriarrak eta egungoak
aldatuEgungo asiriar askok antzinako Mesopotamiako zibilizazio semita handien ondorengoak direla aldarrikatzen dute, batez ere Asiria baina baita Akad, Babilonia eta Adiabenekoak ere. Egungo asiriologo askok aldekoak badira ere, badaude kontrakoak ere.[11] Geoffrey Khan Cambridgeko Unibertsitateko hizkuntzalaria akadiera eta egungo ekialdeko aramerazko dialektoen arteko jarraitasunaren aldekoa da.[12] Ikerketa genetikoek ere talde homogeneoa direla diote eta baita antzinako asiriarrekin lotura dutela ere.[13]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Assyria, Ordezkapenik Gabeko Nazio eta Herrien Erakundearen estimazioa
- ↑ www.jaas.org
- ↑ Christian Official: The Number of Christians in Iraq Has Dropped to Three-Hundred Thousand
- ↑ www.al-monitor.com
- ↑ Iranicaonline. (2011-08-17). Iran: Assyrians in Iran. .
- ↑ Kjeilen, Tore. Lebanon / Religions - LookLex Encyclopaedia. Looklex.com.
- ↑ Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
- ↑ MacDonald, Kevin. (2004-07-29). Socialization for Ingroup Identity among Assyrians in the United States. .
- ↑ Assyrians in Georgia, Joshua Project
- ↑ Certrez, Donabed & Makko. (2012). The Assyrian Heritage: Threads of Continuity and Influence. Uppsalako Unibertsitatea, 44–50 or. ISBN 978-91-554-8303-6..
- ↑ Wilmshurst, David. (2011). The Martyred Church: A History of the Church of the East. Londres, 413–16 or..
- ↑ Ancient and Modern Assyrians: A Scientific Analysis, page 88
- ↑ Elias, Joel J.. The Genetics of Modern Assyrians and their Relationship to Other People of the Middle East. .
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |