Avesta
Avesta, antzinako Persiako testu sakratu bilduma bat da, zoroastrismo izeneko erlijioarenak eta avesteraz idatzita. Egundaino kontserbatu den Avesta, testu liturgiko bilduma bat da, Avesta osoaren laurdenera iristen ere ez dena, sasanidar garaian bildua izan zen bezala. Avesta Handiaren deskribapen bat, 21 Nask edo liburuz osatua Denkard edo "erlijioaren entziklopedia"ko zortzigarren eta bederatzigarren liburuetan igorri zaigu.
Jada XIX. mendean, egundaino iritsitako testuen artean, liturgiaren bihotza den zati txiki bat dagoela aurkitu zen, gainontzeko Avestarena baino askoz antzinakoagoa den hizkuntza batean idatzitakoa. Zati hauek gathak edo "Kantuak" dira, ereserki vedikoen antzeko bertsotze mota batean, eta Yasna Haptanhaiti, hizkuntza berean idatzia baina hitz lauan. Antzinakoagoak diren zati hauek, Zaratustra edo Zoroastrori ematen zaizkio tradizionalki, baina pertsonaia honen historikotasuna zalantzan jartzeko modukoa da, eta gathen egilea bera izatea, mito akademikoaren barnean geratzen da.
Ez dago Avestaren edizio oso bakar bat ere. Erabiliena eta hoberena, Geldnerrena da, antzinakoagoa den Westergaardena osoagoa den arren, Europako liburutegietan dauden eskuizkribuak erabiltzen baditu ere. Itzulpen fidagarriak gutxi gora-behera osoak, Darmesteterrena frantsesera eta Wolffena alemanierara dira. Ez dago gaztelaniarako itzulpen fidagarririk.
Bildumak
aldatuAvesta liturgikoa hiru bilduma handiz osatua dago:
- Yasna: zoroastroar oinarrizko zeremoniaren testuak
- Xwardag Abastag "Avesta txikia": ospakizun txikiak jainko txikiei
- Videvdad: ezpurutasuna sortzen duten daeuua edo jeinu kaltegarriak urrun mantentzeko legea. Purutasun preskripzio multzoa
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)avesta.org Avestako testuen itzulpena