Ireki menu nagusia

Victoria and Albert Museum (euskaraz Viktoria eta Alberto museoa, sarritan V&A hizkiekin laburtua) Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen museoa da. Kensington eta Chelsea barrutiaren barnean dagoen South Kensington eremuan kokatzen da, Zientzia Museoaren eta Historia Naturalaren Museoaren ondoan dago. 2003an Europako urteko museoa aukeratua izan zen.

Victoria and Albert Museum
Ondasun Ingelesa
Victoria & Albert Museum Entrance, London, UK - Diliff.jpg
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeakLondon
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaKensington eta Chelsea
Helbidea Cromwell Gardens Itzuli
Koordenatuak 51° 29′ 47″ N, 0° 10′ 19″ W / 51.496302°N,0.172078°W / 51.496302; -0.172078Koordenatuak: 51° 29′ 47″ N, 0° 10′ 19″ W / 51.496302°N,0.172078°W / 51.496302; -0.172078
Historia eta erabilera
Irekiera1852
Zuzendaria Tristram Hunt Itzuli
Martin Roth Itzuli
Izenaren jatorria Viktoria Erresuma Batukoa
Albert, Prince Consort Itzuli
Ondarea
Ondare Ingelesa 1080654 eta 1190187
Bisitariak urtean 3.231.700
Webgune ofiziala

Eduki-taula

MuseoaAldatu

 
Sarrerako aretoa.

Apainketa arteei eta diseinuari buruzko munduko museo handienen artean kokatzen da, 4,5 milioi objetuz osaturiko bilduma finko bat duelarik. Viktoria I.a eta Alberto Printzearen omenezko izena darama, 1852an ireki zen, eta hainbat handitze eta eraldaketaren ondoren, gaur egun 51,000 m²-ko azalera eta 145 areto ditu.

BildumaAldatu

  • Eskulturak: Museoko 26 galeriatan aurkitzen dira eta alabastro, brontze, boli edo igeltsuzkoak dira. Bereziki adierazgarriak dira Pizkundekoak (tartean Donatelloren Ascension) eta Rodinen 17 eskultura.
  • Keramika eta beira: 21 galeriatan aurkitzen dira. Europa, Ekialde Hurbila eta Ekialde Urrunekoak dira.
  • Altzariak: 37 galeriatan aurkitzen dira. Bereziki aipagarriak dira XVIII mendeko ale frantses eta ingelesak.
  • Urregintza: 22 galeriatan Europa eta Ekialde Hurbileko 35.000 piezatik gora daude ikusgai; metalezko kopak, dominak, armak, erlojuak...
  • Indiako artea: 1500 eta 1900 arteko artelan ugari daude ikusgai, oihalak, armak, beirak, margolanak, brontzeak, bitxiak...
  • Ehunak eta jantziak: 18 galeriatan zehar XVII mendetik gaur egun arteko moda azaltzen da.
  • Ekialde Urruneko artea: 8 galeriatan Txina, Japonia, Korea eta Asia hegoekialdeko artelanak agertzen dira; eskulturak, altzariak, jadeak, keramika, ehunak, armadurak...
  • Margoak, grabatuak, marrazkiak eta argazkiak: XVIII eta XIX mendeko margolan britainiarrak eta XVI eta XIX arteko margolaritza europearra.

IruditegiaAldatu

Informazio praktikoaAldatu

  • Helbidea: Cromwell Gardens, London SW7
  • Ordutegia: 10:00 - 17:45
  • Metro geltokia:       South Kensington

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu