Sana[1] (arabieraz: صنعاء Ṣanʿāʾ, sˤɑnʕaːʔ ahoskatua) Yemengo hiriburua da. 2004ko datuen arabera, 1.747.627 biztanle zituen.

Sana
صنعاء
San'a', Sana'a edo Sanaa
hiria
Administrazioa
Herrialdea Yemen
MuhafazatSana Gobernantzia
Izen ofizialaصنعاء
Jatorrizko izenaصنعاء
Geografia
Koordenatuak15°21′N 44°12′E / 15.35°N 44.2°E / 15.35; 44.2
Map
Azalera3.450 km²
Altuera2200
MugakideakSanaa Governorate (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria2.957.000 (2015)
381.653 (2012)
alt_left 786.105 (%26,6) (%32,5) 961.729 alt_right
Dentsitatea857 bizt/km²
Etxebizitzak254.866
Informazio gehigarria
SorreraK.a. VI. mendea
Telefono aurrizkia01
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakAmman, Konya, Ankara, Teheran, Duxanbe eta Bagdad
sanaacity.com
Sanako Hiri Zaharra1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Hiri zaharraren ikuspegia.

Mota Kulturala
Irizpideak iv, v, vi
Erreferentzia 385
Kokalekua Yemen
Eskualdea2 Herrialde Arabiarrak
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
Arriskuan 2015tik
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Geografia

aldatu

Saná 2.350 metro goran eraikia dago, 2.200 metrotan dagoen goi-ordoki baten gainean, Djebel Nogoum (2.892 m) eta Djebel Ayban (3.194 m) mendien oinetan. Asiako hiri altuenetariko bat da eta 500.000 baino gehiago biztanle dituen arteko altuena.

Historia

aldatu
 
Sana 1926an.

Sana Sabako Erresuma mitikoaren hiri bat da. Haren jatorria K.a. VI. mendeaan kokatu da. Hiriaren lehenengo erreferentzia idatziak, bestetik, K.a. I. mendean agertzen dira. Hipotesi moduan ere VI. mendearen hasieran, Sana Himyaritar Erresumaren hiriburua izan ote zen esan da baita ere. Yūsuf Dhū Nuwas Himyarren azken erregeak boterea eskuratu zuenean Sana Aksumgo Erresuma ordeko hiria zen. 570. urtean, azkenik, Sasandar Inperioaren eskuetan erori zen.

Islam zabaltzeko prozesuan, nahiz eta Yemenen toki askotan azpiestatuak egon arren, Sanak gobernuaren egoitza izaten jarraitu zuen, eta estatus garrantzitsua hartu zuen Yemengo lurraldean. IX. eta X. mendeetan, Al-Hamdani yemendar geografoak hiriaren garbitasuna aipatu zuen, esanez «bizilekurik xumeenak putzu bat edo bi, lorategi bat eta hobi septiko handiak bananduta dituela, gorotzik gabe, usain txarrik gabe, pastura eta bidezidor irekiekin egindako argamasa gogor bat (adobe eta cob, seguruenik) erabiltzeagatik».

X. mendean, Ibn Rustah geografo persiarrak Sanari buruz idatzi zuen: «Yemenen ezin da aurkitu hiri handiagoa, jendetsuagoa edo oparoagoa, jatorri nobleagokoa edo hau baino janari gozoagoa duena».

1062an, Ali al-Sulayhi eta bere emazte Asma erregina ospetsua buru zituen dinastia sulayidoak hartu zuen Sana. Sulayidarrak Egiptoko musulman ismailitarrarengana makurtutako kalifato fatimiarekin lerrokatu ziren, Arabiako zatirik handiena jarraitzen zuen Bagdadeko kalifato abasidorantz baino gehiago.

1517an mamelukoak heldu ziren. Ondoren, mamelukoak Otomandar Inperioak garaitu zituen Egipton eta, ondorioz, Sana otomandarren eskuetara pasa zen. 1538tik 1635ra, Sana vilajet otomandarraren hiriburua izan zen. 1872 eta 1918 artean berriro ere vilajet otomandarraren hiriburua izan zen.

1918an, Saná Yahya Muhammad Hamid ed-Din imanaren hiriburua Ipar Yemenen izan zen. 1962an iraultza batek imana boteretik kendu zuen eta hiria Yemengo Arabiar Errepublikaren hiriburua izan zen. 1990 bi Yemenen batzeko prozesuan, Hego Yemen eta Ipar Yemen, hiria berriro ere hiriburua izendatu zuten.

1972an Sananen aipatu beharreko aurkikuntza eman zen Sanan: Sanako Mezkita Handian Sanako Eskuizkribuak bezala ezagutzen diren testuak aurkitu zituzten. Testu horietan Korannen lehenengo bertsoak daude jasota; aurkikuntzaren garrantzi nagusia da lerro horiek gaur egun ezagutzen direnekin aldaketak erakusten dituztela.[2]

1990an Jemen herrialde batua izatera igaro zenean, estatu berriko hiriburua bilakatu zen. Ali Abdullah Saleh presidenteak bertan hartu zuen egoitza, eta boterean iraun zuen 2011ko iraultza batek kargutik kendu zuen arte: Salehk hiria utzi zuen, eta gudua izan zen hiriaren kontrolerako zeinean Salehren kontrako Sadiq al-Ahmar sheikhak irabazi zuen probisionalki.

Jemengo gerra zibilaren kontestuan, Huthien talde xiitak hartu zuen hiriaren kontrola 2014an, eta harekin aliaturik Saleh presidente ohia iritsi zen hiriburura berriro. Baina Huthien eta Salehren arteko borrokak piztu ziren geroago 2017an berriro, eta Saleh bera hil zen horietan.

Sana huthien eskuetan dagoenetik, beraien etsai nagusi Saudi Arabiaren aire erasoak jasan ditu hiriak harrezkero.

Barrutiak

aldatu

Sana bi zatitan banaturik dago: Hiri Zaharra (al-Qadeemah) eta Hiri Berria (al-Jadid). Hiri Zaharra txikia da eta hirigune historikoa du, Berriak berriz 1960ko hamarkadatik aurrera egindako eraikin berriak. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Hiri Zaharra[3] 1995an, arriskuan bezala 2015ean kalifikatuta, barruti bakarra osatzen duena.[4] Hona hemen Hiri Berriko barrutiak:

  • Al Wahdah
  • As Sabain
  • Assafi'yah
  • At Tahrir
  • Ath'thaorah
  • Az'zal
  • Bani Al Harith
  • Ma'ain
  • Shu'aub

Hiriak klima lehorra eta hotza du. Neguan izotzaldi arinak ematen dira. Tenperatura altuena 40 °Ckoa da eta baxuena -4 °Ckoa. Euria ohikoa da uda amaieran. Klima egokiena martxotik apirilera ematen da.

      Datu klimatikoak (Sana (2250 m))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 19.8 20.2 22.8 25.5 26.0 27.1 27.7 25.9 23.7 22.0 20.7 19.7 23.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.1 8.0 9.7 11.5 13.6 15.8 16.7 16.3 12.4 9.1 6.8 6.2 10.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 0.0 2.0 9.9 14.7 4.7 17.8 49.9 63.6 24.0 7.5 4.4 0.0 198.5
Iturria: National Weather Service

Biztanleria

aldatu
Urtea Biztanle
1911 20.000
1921 23.000
1931 25.000
1940 80.000
1963 100.000
1965 110.000
Urtea Biztanle
1975 134.600
1981 280.000
1986 427.505
1994 954.448
2001 1.590.624
2005 1.937.451
 
Arabia Felix Hotel

Monumentuak eta eraikinak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu