Hondar ekaitz

Hauts ekaitz» orritik birbideratua)
Satelite batetik hartutako Atlantiko Ozeanoaren gaineko harea ekaitz baten irudia. 2000
Harea ekaitza Irakeko Al Asaden

Hondar ekaitza edo hauts ekaitza gertaera meteorologiko bat da, non haize bortitzek hondar partikulak eguratsean daramatzaten saltazio edo suspentsioan. Ekaitz mota hau ohikoa da klima idor eta erdi-idorretan, hala nola Saharan, Ipar Amerikako Zabaldi Handietan, Arabian, Gobi basamortuan Mongolian, Txina ipar-mendebaldeko Taklamakanen eta beste eskualde batzuetan.

Hauts ekaitz gogorrek, ikuspena, hutsera murriz dezakete, bidaiak egitea eragotziz eta lurrazalaren goialdeko geruza airean eraman eta beste toki batzuetan utziz. Lehorteak, eta, jakina, haizeak, halako ekaitzak agertzen laguntzen dute, nekazaritza eta abeltzaintza biziki kaltetzen dituztenak. Ekaitz hauetan bildutako hautsak, milaka kilometro egin ditzake: Saharako harea ekaitzek, Ozeano Atlantikoaren mendebaldeko plankton hazkuntzan eragina dute, eta, zientzialari batzuen arabera, Amazonaseko pluvisilvako landareentzako mineral urrien iturri garrantzitsua dira. Hauts ekaitzak, sarri, satelite artifizialetatik hartutako argazkietan ikus daitezke.

MartenAldatu

 
Hauts ekaitza eskala handian, Marten, 2001.

Marten ere, hauts ekaitzak, eskala handian ezagutzen dira. Ekaitzek, planeta honetan, gehiago irauten dute, eta Lurrean baino hedadura gehiago hartzen dute: ekaitz hauetako batzuk, planeta osoa estaltzen dute ehundaka egunez, planetaren oreka termikoa aldatuz, eta, bere lurrazalean hozte biziak eraginez.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo, loturakAldatu