Pizza
Pizza mundu osoan ospetsua den italiar jatorriko jakia da. Tomate edota tomate-saltsaz eta mozzarella gaztaz estalitako ogi zapala da, gehienetan garirinez egindakoa. Ondoren, beste edozein osagai gehitu ahal zaio. Pizzak egiten dituzten jatetxe espezializatuek pizzeria dute izena.
Pizza | |
---|---|
plater prestatu, finished good (en) ![]() ![]() | |
![]() | |
Osagaiak | orea tomate saltsa gazta |
Osagaiak | tomate saltsa, irina, Mozzarella, Olioa eta gatz arrunta |
Historia | |
Jatorria | Italia |
Pizza motakAldatu
- Pizza romana edo pizza erromatarra: tomatea, mozzarella, antxoak, oreganoa, olioa;
- Pizza viennese edo pizza vienatarra: tomatea, mozzarella, saltxitxa alemaniarra, oreganoa, olioa;
- Pizza capricciosa edo pizza guratsua: tomatea, mozzarella, perretxikoak, orburuak, urdaiazpiko egosia, olibak, olioa;
- Pizza quattro stagioni edo lau urtaro pizza: capricciosaren osagai berdinak, baina nahastu gabe.
- Pizza quattro formaggi edo lau gaztadun pizza: tomateak, mozzarella, stracchino, fontina, gorgonzola (batzuetan ricotta gazta erabiltzen da aurreko hiru gazta baten ordez);