Zaratustra

Zoroastro» orritik birbideratua)

Zaratustra[1][2] (avesteraz: Zaraϑuštra) edo Zoroastro[2] (gaur egungo Irango ipar-mendebaldean edo ekialdean K.a. XVIII. eta K.a. X. mendeen artean jaioa) profeta eta filosofoa izan zen, zoroastrismoaren sortzailea. Nahiz eta aditu gehienen ustez Zaratustra K.a. XI. eta K.a. X. mendeen artean bizi, badira K.a. 1750 eta K.a. 1500 artean edo K.a. 1400 eta K.a. 1200 artean bizi zela uste dutenak ere.[3]

Zaratustra

Bizitza
Jaiotzaezezaguna eta Ray (en) Itzuli, ezezaguna
Heriotzaezezaguna eta Balkh, ezezaguna ( urte)
Heriotza moduaezezaguna: ezezaguna
Familia
AitaPorushaspa
AmaDohodo
Ezkontidea(k)Hvōvi
Seme-alabak
Hezkuntza
HizkuntzakAvestera
Jarduerak
Jarduerakprofeta, erlijio sortzailea, poeta, idazlea eta taumaturgoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZoroastrismoa

Musicbrainz: e6c143f8-95f5-4fa9-8acc-869703785eb4 Edit the value on Wikidata

Zaratustra jatorrizko avesterazko izenaren ahoskera modernoa da; Zoroastro, berriz, jatorrizko izenaren grezierazko eratorpena da. Pahlaviz eta egungo persieraz Zartosht (زرتشت) du izena.

Bizitza

aldatu

Zaratustraren jakinbidea bere garaiko apaizek azaltzen zutenaren aurkakoa zen, eta borrokan aritu zen haien aurka, baina Vishtaspa printzearen babesa lortu zuen eta, pixkana-pixkana, hedatuz joan zen haren irakaspena. Avesta mazdeismoaren testu sakratuan, Zaratustrak idatzi bide zuen testu bat gorde da: (gatha) kantuena. Testu horretan profetak bere jainkoarekin, Ahura Mazdarekin, hitz egiten du.

Zoroastrismoa

aldatu

Zoroastrismoa Irango antzinako erlijioaren berritze bat da; seguru asko profeta bera jaio baino lehen hasia zegoen erlijio hura. Ongiaren eta gaizkiaren kontzeptuak oso markatuak daude dotrina horren barruan; gizakia bien artean hautatzeko aske da. Zintzoak eta gaiztoak nor diren, etorkizun den su epai batek erabakiko du. Dotrina hedatu ahala, aldatuz joan zen, jainko zaharrak bereganatu zituen (Mithra eta Zurvan, esaterako), Zaratustra bera jainkotu egin zen, eta bikoizketa sakon erabatekoa sortu zen Ohrmazden (ongiaren jainkoa) eta Ahrimanen (gaizkiaren jainkoa, aurrekoaren anaia bikia) artean. Gaur egun, bada, oraindik ere, Zaratustraren jarraitzailerik, farsien eta gebreen erkidegoak esaterako.

Zaratustrak sortutako kantu sakratuek (Gatha izenekoak) zoroastrismoaren oinarrizko liturgia osatzen dute. Kantu horietan, Zaratustrak gizakiaren barruan borroka dagoela dio, aša (egia) eta druj (gezurra) kontzeptuen arteko borroka, hain zuzen ere. Bere pentsamendu osoko oinarrizko printzipioa aša da, eta beraz, Ahura Mazda, sorrera, bizitza edo borondate askea aša dira. Zaratustraren jakinbidea eragin handia izan zuen judaismoan eta platonismoan.[4]

Nietzsche

aldatu

Zaratustra hartu zuen oinarritzat Nietzschek Horrela mintzo zen Zaratrusta (1883-1885) lana idazteko.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zaratustra  
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. a b 188. araua - Munduko mitologiako zenbait izen eta Ekialdeko erlijio-sineskeren arloko zenbait pertsona-izen. Euskaltzaindia, 5 or..
  3. Boyce, Mary. (1975). History of Zoroastrianism. I Leiden: Brill Publishers.
  4. Blackburn, Simon. (1994). Philosophy. in: The Oxford Dictionary of Philosophy. Oxford: Oxford University Press, 405 or..


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.