Elburz[1] edo Alborz (persieraz: البرز‎) Iran iparraldeko mendikatea da, Armeniako mugatik Kaspiar Itsasoraino hedatzen dena, eta Turkmenistan eta Afganistango mugetan amaiera duena. Ekialde Ertaineko tontorrik altuena dago bertan, Damavand mendia, 5.610 metroko garaiera duena. Mendikate hau ez da nahasi behar Kaukason dagoen Elbrus mendiarekin; horren izena ere, Avestako Hara Bərəzaitī mendi mitikotik eratorria da.

Elburz
Datu orokorrak
Mendirik altuenaDamavand
Garaiera5.610 m
Motamendikate
Luzera600 km
Zabalera130 km
Azalera155.970 km²
Geografia
Map
Koordenatuak36°04′33″N 51°47′46″E / 36.07583°N 51.79611°E / 36.07583; 51.79611
Honen parte daAlpetar gerrikoa

Elburz mendikateak hesi bat eratzen du Kaspiar Itsasoaren eta Qazvin-Teherango goi-ordokiaren artean. 60 kilometroko zabalera eta 130 kilometroko luzera du, eta Goi Devoniarretik Oligozenoraino datatuak dauden sail sedimentarioez osatua dago, nagusiki, granito gune baten gainean dauden jurasikoko kareharriak.

Interes guneen artean, Erdi Aroko Alamut gotorlekua eta zenbait eski estazio daude, horietako batzuk, munduko hoberenetakotzat hartzen direnak, Dizin, Tochal, Shemshak eta Darbandsar kasu.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak aldatu