Ireki menu nagusia
Pariseko etxe batzuetako teilatuetan dauden graffitiak.

Grafitia espazio publikoetan modu ilegalean zein legalean idatzitako edo marraztutako mezua edo marrazkia da. Hau adierazpen artistiko bisuala da. Arte hau Paleolitikotik existitzen da, aro honetako gizakiek marrazkiak (graffitia-k) egiten zituzten kobazuloen paretetan.

Hauek leku askotan ikusten dira; eraikinen hormetan, kaleko lurzoruan, zubietan, autobusetan, arropan, musika albumen azaletan, (rap) abestietako bideoklipetan… Honen eragina mundu osotik zehar dago, leku guztietan graffitiak daudelako.

Batzuen ustez hau bandalismoa eta zaborra da, baina beste batzuek arte (adierazpen artistiko) bezala ikusten dute. Graffiti bat jabetza publiko edo pribatu baten baimenik gabe egiteak hainbat ondorio ekar ditzake, jazarpena edota atxiloketa haien artean.  

Graffiti forma ohikoenen artean “tagging”-a dago, norberaren izena edo logoa estilizatzearen ekintza. Hau New Yorken eta Philadelphian egiten hasi zen, gero mundu osotik zabaldu zen.

Arte honek ez du bilatzen merkaturatzea eta artearen merkatua, honen ekoizpen baldintzak eta natura kontuan hartuta, irabazi-asmorik gabeko artea dela argi dago. Haren helburua ez da produktu bat saltzea ezta mezu instituzional bat izatea/helaraztea. Hezigaiztasun ebidentzia, ideia sexual edo poetiko… izan daiteke.

1960. hamarkadaren amaieran aktibista politikoek graffiti-a erabiltzen zuten adierazpen tresna gisa.

1970. hamarkadaren hasieratik aurrera graffiti kultura Hip Hop-arekin lotzen hasi zen. Pandillek (“Savage Nomads”, “La Familia”, “Savage Skulls”…) graffiti-aren bidez komunikatzen ziren.

Pariseko zubi batean dagoen graffitia.

JULIO 204 (puertorricarra) New Yorken graffiti-ak egiten zituzten artista lehenengoen artean zegoen. Hau “Savage Skulls” pandillaren kide zen, eta haren ezizena (JULIO 204) bere auzoan zehar idazten zuen. Honetaz gain, TAKI 183 (grekoa), TRACY 168 (amerikarra) eta PHASE 2 (amerikarra) garrantzia handia dute ere.

Hip Hop-a osatzen duten lau oinarrien artean graffiti-a da elementu eztabaidagarriena/polemikoena. Graffiti-aren aintzindari nabarmen askoren ustez (Lady Pink, Blade, Fargo, Fuzz One, Coco 144…) graffiti-a ez da Hip Hop-aren elementu bat. Grandmaster Flash Dj-ak iritzi berdina du. Bestalde, badago erlazio hau existitzen dela defendatzen dutenak, Jeff Chang (kazetaria eta musika kritikoa) adibidez.

Eztabaida hau orain dela hainbat urte existitzen da, lotura hau onartzen ez dutenek diote lotura hau mito bat, lokarri artifizial bat, edota interes ekonomikoen ondorioz eragindakoa dela.

.

Grafiti bat Aalborgen, Danimarka.

Grafitiaren sorreraAldatu

60ko hamarkadaren bukaeran, New Yorkeko metroan, gazte bat bere ezizen (Tag) TAKI 183 hasi zen idazten. Ondoren autobus-geltoki, monumentu publiko eta Manhattango metro-geltokian jarraitu zuen. Horren ondorioz, gazte askok, TAKI 183 bezala, bere ezizena sinatzen hasi ziren, edonork bere ezizena (Tag) ezagutu zezan.

80ko hamarkadan, Hip hoparen sorrerak Estatu Batuetan bultzada ikaragarria eman zion adierazpen era honi.

Jarduteko eraAldatu

Grafitilari batzuk talde (Crew) bat osatzen dute taldearen ezizena sinatzeko, besteek berriz, bere ezizen pertsonalarekin (tag) sinatzen dute.

Halaber, grafia motek ez dute garrantzi handirik sinadura kopuruen ondoan.

Normalean, grafitilariak klase erdi eta klase baxukoak dira eta haien auzoetan hasten dira sinatzen eta margotzen; ondoren, beste lekuetara mugitzen dira haien lanak egiteko.

Teknika eta materialakAldatu

Teknika ugari erabili izan dira. Hasiera batean, tamaina txikiko errotuladoreekin hasi ziren baina denbora igaro ahala punta lodiagoa zuten errotuladoreak erabiltzen hasi ziren. Hauek tinta edo bonbilla lakaz betetzearekin aski zen.

Margoa, arrabola eta brotxa erabiltzen ziren eta gaur egun diraute.

Hala eta guztiz ere, grafitilarien tresnarik erabiliena espraia da. Garai haietan kolore gutxi zeuden erabiltzeko baina urteak igaro ahala, kolore sorta handiagoa egoteaz gain pita (cap) mota ugari dago.

Nahiz eta aurreko hauek teknika erabilienak izan, grafitilariek bihurkin, giltza edota bujiak erabiltzen dituzte kristala, plastiko, metala eta beste material batzuk marratzeko. Gainera, kristala markatzen duten azidoak ala harriak erabili dezakete.

 
Grafitia Bilbon.

Termino teknikoakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu