Ogitarteko
Ogitartekoa edo bokata osagai desberdinekin ( haragi, arrai, barazki....) betetako ogi zati erdibitua da. Ogi zatiak nahi izatera saltsa desberdinekin bustiak egon daitezke, modu honetara ogitartekoa hezeago eta zaporetsuagoa izango da.
Ogitarteko | |
---|---|
finger food (en) ![]() ![]() | |
![]() | |
Osagaiak | ogia hestebetea entsalada sukaldaritzako osagaia haragia |
Osagaiak | ogia |
Historia | |
Jatorria | Ingalaterra |
Honen izena du | John Montagu, 4th Earl of Sandwich (en) ![]() |
Oinarrizko jakia da, beste prestaketa batzuen antzera, munduko herri eta kultura ugarik erabili izan dutena eguneroko elikaduran. Jaki desberdin hauek oinarri, karbohidrato asko duten (ogi motak) osagai bat izaten dute. Ogi mota desberdin hauek berriz barruan barazki, haragi, arrai... eman ditzakete.
Prestaketa hauen adibide dira italiar pizza, kebab turkoa, Greziako pita, sandwich ingelesa, Amerikako irin tortilla edo arepak, estatu batutako hanburgesa edo gure inguruan jaten den ogitartekoa.
Ogitartekorako ogi ohikoenakAldatu
Ogitartekoa prestatzeko jeneralean barrako ogia erabiltzen da.Hala ere bestelako ogi motak ere erabili izan ohi dira.Baguette frantsesa eta chapata italiarra adibidez.
Ogitartekoaren betegai ohikoenakAldatu
- Patata tortilla.
- Tortilla mota desberdinak.
- Txerri solomoa.
- Gatzuneako antxoa.
- Hegaluzea.
- Gazta.
- Txipiroi edo txibiak.
- Urdaiazpiko gazia.
- Urdaiazpiko egosia.
- Txorizoa.
- Saltxitxoia.
- Haragi xerrak.
- Tomate naturala.
- Letxuga edo uraza.
Ogia bustitzeko saltsa ohikoenakAldatu
- Tomate birrindua.
- Maionesa.
- Ziapea edo mustarda.
- Ozpin-olioa.
ErreferentziakAldatu
BibliografiaAldatu
- (Gaztelaniaz) Garcia Oritz. Garcia Ortiz. Gil Maula., Francisco Pedro Pablo Mario. (2012). OPERACIONES BÁSICAS Y SERVICOS EN BAR Y CAFETERÍA. Paraninfo, 93 or. ISBN 9788428327534..
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |