Airearen kutsadura

Airearen ohiko konposizioan ez dagoen substantziaren bat egoteak edo aireak berezko dituen osagai baten edo batzuen kontzentrazioa ohikoa baino handiagoa izateak sortzen duen poluzio-mota

Airearen kutsadura eguratsaren berezko ezaugarrien eraldaketa da, gai kimikoek, gai biologikoek edo partikula esekiek sortua.[1][2][3][4]

Orokorrean, energia-iturri diren ikatzaren eta petrolioaren errekuntzatik sortzen dira, batik bat, airea kutsatzen duten gasak. Erregai horiek kopuru handian erabiltzearen ondorioa da, beraz, airearen kutsadurarako bide nagusia.

Ikatzaren eta petrolioaren errekuntzan gas kaltegarriak eta partikula solido asko sortu eta askatzen dira atmosferan, eta hondakin kaltegarri horiek hautsa eta kea sortzen dituzte.

Kutsatutako airean dauden eta bizidunok arnasten ditugun aireko substantzia kutsagarrien artean, sufre dioxidoa, eta autoek eta motorrek sortutako ihes gasak, eta gasolinak daraman beruna daude.

Beste ondorio batzuen artean, kutsadura atmosferikoak berotegi efektua, ozono geruzaren suntsiketa eta euri azidoa sortzen ditu.

Berotegi efektua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Berotegi efektu»
 
Keak airea kutsatzen

Berotegi efektua, baldintza normaletan, lur planetaren bizitza ezagutzen dugun bezala ahalbidetzen duen fenomenoa da. Funtsean, lurrera iristen den eguzkiaren beroa espaziora bere osotasunean ez errebotatzeko eta ehuneko jakin batean mantentzeko efektua da, lur planetaren bizitzarako tenperatura ezin hobea sortuz.

Beroegi efektua berez ez da gauza txar bat, arazoa gizakia sortzen ari den berotegi efetu berri hori da. Hau da, kutsadura asko sortzearen ondorioz (fabrikak botatako karbono dioxidoa, adibidez), atmosferan dauden gas kopurua handitzen ari dira, beraz, hori da tenperatura aldaketak sortzen dituena.

Substantzia organikoak erretzen direnean, karbono dioxidoa sortzen da, eta hori atmosferan pila daiteke.

Lurrera iristen den Eguzkiaren erradiaziorik gehiena espaziora itzultzen da argi (argi erradiazioa) eta bero erradiazio (uhin infragorriak) bezala. Atmosfera garbia bada, espaziora doan energi kopurua handiagoa izaten da.

Arazoa honetan datza: karbono dioxidoa nahiko ugari edo lurrun asko duen atmosferak uhin infragorriei eutsi egiten die, ez die uzten espaziora ihes egiten, eta airea berotu egiten da. Horri deitzen diogu karbono dioxidoaren berotegi efektua, gas horren eraginez Lurrean sor daitekeen gehiegizko berotzeari.

Berotegi efektuaren eraginez, hau da, efektu horrek sortutako tenperaturaren igoera horren ondorioz, Lurburuetako izotza urtu egingo daitezke, eta urtutako ur horrek itsasoetako maila igoaraziko luke. Gainera, planetako gune batzuk basamortu bihur daitezke, haizeen norabideak eta abiadurak aldatu etab. Aldaketa horien ondorioak aurrez asma ezinak dira, baina larriak izan daitezke.

Atmosferan kutsadura gutxiagotzeko premiazko neurriak aplikatuz bakarrik geldi daiteke berotegi efektu hori, erregai fosilen kontsumoa murriztuz eta energiaren erabilera arrazionalagoa eginez.

Gizakiak sortutako berotegi-efektuaren eragin nagusienak ondorengoak dira:

  • Lurraren batez besteko tenperatura 0,2 gradu igo 10 urtetan.
  • Glaziarren azalera murriztea, eta horren ondorioz, isaso eta ozeanoetako uraren maila igotzea.
  • Itsasotik edo uharteetatik hurbil dauden lur eremuak uholdeen ondorioz desagertzea.
  • Ekosistemen eraginaren ondorioz aldaketak egongo dira: landare eta animaliak egoera berrira egokitu beharko dira.
  • Animalia espezie asko desagertuko dira.
  • Elikagaiak garestitu egingo dira, desagertzeko arriskua izango dutelako.
  • Ekaitz eta uholde gogorragoak.
  • Gaixotasun gehiago tenperatura aldaketaren gatik.
  • Lehorteen eta uraren lurruntze handiagoren ondorioz, baliabide hidrikoak murrizten dira, basamortuak sortuz.
  • Prezipitazioen aldaketek nekazaritzan eta abetzaintzan eragiten dute.

Ozono troposferikoa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Ozono troposferiko»

Ozono troposferikoa edo gainazaleko ozonoa troposferan kokatuta dagoen ozonoa da, lurrazaletik eta 10km gorako geruzan dagoena. Oso oxidatzailea denez, gainazalak, eraikuntzak eta beste material batzuk kalte ditzake. Uztentzako, basoentzako eta landaretzarako, kaltegarria da bere emankortasun biologikoa gutxitzen baitu. Baina batez ere osasun publikoarentzat da kaltegarria, hainbat efektuak sortuz, hala nola, eztula, begi, lepo eta eztarrian sumindura edo birika kapazitatearen murrizpena % 20an.

Hala ere, efektu hauek kontzentrazioaren arabera alda daitezke, eta baita, esposizio denbora eta norberaren sentsibilitatearen arabera. Biztanleriaren talde sentikorra, haurrak, zaharrak, arnasketa arazodun pertsonak eta ozonoaren eraginera oso sentikorrak diren pertsonak dira. Azken hauek biztanleriaren % 10 osatzen dute.

Ozono geruzako zuloa

aldatu
 
Ikus daitekeen modura, Hegoburuaren inguruan dago ozono-geruzaren zuloa (1957-2001)

Atmosfera bost geruza ezberdinez osatuta dago eta ozonoa bi geruzatan dago: troposferan, ozonoaren % 10 hartzen duen lurrazaletik gertuen dagoen geruza, eta gainerako gasa biltzen den estratosferan, "ozono geruza" bezala ezagutzen dena. Ozonoak atmosferatik 30 eta 40 kilometro arteko banda bat hartzen duen arren, bere kontzentrazioa nahiko baxua da.  Erradiazio ultramoreak energia handiko uhin elektromagnetikoekin sartzea eragozten duen geruza babesle hori gabe, gure planetak arazoak izango lituzke, esaterako, berotze globala.

Eguzkitik Lurrera datozen uhin ultramoreek erredura larriak sorraraz ditzakete, eta azaleko minbiziaren arriskua handiagotu. Erradiazio hori Lurrera zuzenean helduko balitz, bizitza ezinezkoa izango litzateke gure planetan. Zorionez, estratosferan ozono geruza bat dugu. Ozonoa hiru oxigeno atomoz osatutako substantzia bat da eta Eguzkitik datozen uhin ultramore kopurua handia desbideratzen du.

Azken urte hauetan ikusi ahal izan denez, ozono geruza hori mehetu egin da, eta zulo handi bat ere nabaritu zaio Antartikaren parean. Badirudi ozono geruza horren galera hegazkin supersonikoek eta CFC izeneko gaiek (kloro-fluoro-karbonatuak) eragiten dutela. Aerosol (esprai), hozkailu eta girogailuetan erabiltzen dira aipatutako substantzia horiek.

Ozono geruzako zulotik, izpi ultramoreak sartzen dira, ondorio kaltegarriak sortuz:

  • Larruazaleko minbizia.
  • Begi-lausoetan arazoak izatea.
  • Sistema immunologikoa ahultzea, eta, horren ondorioz, gaixotasun infekzioso gehiago hartu.
  • Arnasteko arazoak, pertsona gehiagok asma izango du.

Ozono geruza horren galerak hainbat modutan sortzen dira:

  • Atmosferara egindako karbono dioxidoaren emisioak eskala handian handitu dira, babes-geruza hori partzialki suntsituz eta ozono-geruza agortzera eramanez.
  • Klorofluorokarbono mota ugarien ondorioz ozono geruza suntsitu egiten da.

Eragin toxikoak

aldatu

Kutsatzaile atmosferikoen ikuspuntu toxikoa kontutan hartuz, bi mekanismo bidez kalte dezakete bizidunengan, bere dispertsio egoeraren arabera:

  • Modu homogeneoa: gasak eta lurrunak. Arnastutako airea birikietako azalera iristen da, albeoloetan erreakzionatuz, albeoloen bidez odolera iritsiz eta hortik gorputzeko edozein puntutara. Uretan disolbagarriak diren espezieak sudur eta ahoko hezetasunean disolbatuko dira eta gehiago kostatuko zaie odolera iristen.
  • Modu heterogeneoa: hautsak eta lainoak. Kasu honetan bere toxikotasuna espezieen zatiketaren arabera izangoa da, zeren organismoaren zona sakonenetara iristeko ahalmena izateaz gain, azalera erreaktibo handiagoa izango dute. Arnas sistemak erretenitzeko ahalmena ez da efektiboa partikula tamaina 0,1 μm baino txikiago denean.

Airean dagoen azidoa arnasteak, eztula, arnas arazoak, begietan, sudurrean eta eztarrian narritadura sor dezake. Arnastutako hautsek, gasek eta partikulek substantzia kantzerigenoak izan ditzaketelarik. Batez ere diesel motorrek botatako partikula beltzek minbizia sor dezakete.

Industri toxikologikoan, materia toxikoentzako ezaugarri bat finkatu da, MAC (Maximun Allowable Concentration). MAC substantzia bakoitzeko, ohitu gabe dagoen pertsona batengan efektua egiteko behar den kantitatearen herena kontsideratzen da, balio hauek egunean 8 orduko esposizio egongo balira bezala suposatzen da.

Klima aldaketaren ondorioak gizakion biziraupenera ere iristen dira. Bero-boladek, hilkortasuna gehitzen dute hilabete beroetan. Ikerketen arabera, hondamendi egoerarik larriena, 2071tik aurrera emango da tenperatura urtean hiru gradu igoz gero, EBn urtero 86.000 pertsona gehiago hilko baitira. Kopuru hau gutxitu daiteke neurriak hartu eta betetzen badira.

Beste kutsatzaile batzuk izpi ultramoreak dira. Frogaturik dago, UV-B erradiazioa gehitzeak ondorio kaltegarriak dauzkala gizakiarentzat:

Arazoak saihesteko:

  • Zentral termikoek isurtzen duten poluzioa kontrolatu beharra dago, tximinietan iragazki sistema egokiak ezarriz.
  • Ibilgailu partikular gutxiago erabili behar da eta garraio publikoa edo bizikleta gehiago.
  • Ibilgailuen ihes-hodietatik botatzen diren gasen kantitatea txikiagotu behar da. Horretarako, katalizatzaileak erabiltzea da zuzenena.
  • Poluzioaren aurkako arauak indartu behar dira.

Nola sortzen dira?

aldatu

Orokorrean, energia-iturri diren ikatzaren eta petrolioaren errekuntzatik sortzen dira. Erregai horiek kopuru handian erabiltzearen ondorioa da, jarraian gehien kutsatzen duten faktoreak ezarriko ditugu:

Erregai fosilak

aldatu

Airearen kutsaduraren faktore nagusietako bat erregai fosilak dira. Erabiltzean sortzen den Garrantzitsuena karbono dioxidoa da, zein ozono geruzaraino iristean kaltetu egiten du.

Erregai fosilen isuriak hainbat modutan isurtzen dira adibidez, garraioaren bidez,industriaren bidez eta zentral elektrikoen bidez, hauen artean aipagarriena autoak eta beste edozein garraioak dira.

Industria-tximiniak

aldatu

Bi kutsadura mota existitzen dira industria iturri batez hitz egiten ari garenean. Lehenengo kutsatzailea labeak eta makina industrialak igortzen duen kea atmosferara eragiten du. Hala ere, azken urtetan poluzio-mota hori murriztu egin da, ikatza eta petrolioaren bidez energia elektrikoa erabiltzen delako.

Bigarren kutsadura mota erregaien kontrol txarra da. Hau da, gaizki kontrolatutako erregaiak atmosferara joaten dira zuzenean, eta hori, izaki bizidunen bizitza kaltetzen du.

Zaborraren erreketa

aldatu

Aire zabaleko hondakinak erretzeak eta zabortegietako hondakin organikoek atmosferara dioxina kaltegarriak, furanoak, metanoa eta karbono beltza askatzen dituzte. Mundu mailan, uste da hondakinen % 40 aire zabalean erretzen dela, arazo hori herrialde garatuetan gertatzen da.  

Industria kimikoa

aldatu

Industria kimikoetan, prozesu kimiko asko egiten dute. Prozesu kimikoetan, produktu kimiko batzuk kanpora ateratzen dira, eta produktu horiek oso kutsakorrak dira eta hori ingurumena aldatzen eta kaltetzen du. Kasu batzutan ingurumen-hondamendiak gertatzen dira. Eta ekintza jakin bat ez bada hartzen iraunkorrak izan daitekeen klima-efektu aldakorrak gerta daitezke.

Etxeak

aldatu

Etxebizitzak dira ingurunea gehien kutsatzen dutenak, barrualdean erregai fosilak, egurra eta beste biomasa-erregai batzuk erretzea direlako, suak prestatu, berotu eta pizteko. Hiri garatuetan urtero barneko airearen kutsadurak 3.8 milioi heriotza inguru eragiten ditu.

CFC-ak hozgarriak sortzen dituzten enpresek igotzen duten substantzia batzuk dira. Adibbidez, aerosolak…

Pixkanaka-pixkanaka jakin da CFC-a etengabe erabiltzea ozono-geruzarentzat ondorio toxiko asko eragiten dituela.Une hortatik, CFCrik ez duten aerosolak hartzeko aukera dugu.

Nola ekidin edo murriztu daiteke?

aldatu

Hainbat metodo daude airearen kutsadura murrizteko. Hona emen adibide batzuk.

Garraio Publikoa

aldatu

Garraio publikoa erabiltzea, egokiagoa da auto bat erabiltzea baino. Auto batean gehienez 5 pertsona joan daitezke eta garraio publikoetan, berriz, pertsona asko sar daitezke. Ondorioz, auto batean doan pertsona bakoitzak 104g CO2 kutsatuko du kilometro bakoitzeko, berriz, autobus batean doan pertsona batek, 68g CO2 kutsatuko du kilometro bakoitzeko. Beraz, dezberdintasuna handia da.

Autoa aukeratzeko momentuan

aldatu

Autoa erosi behar denean, hoberena izango litzateke baxu kontsumoko auto energetiko bat erostea, hauek gutxiago kutsatzen dutelako.

Urtero autoa rebisioetara eramatea

aldatu

Urtero, autoa rebisioetara eramaten badugu, ikusi ahal izango dugu ea beste urteetan baino gehiago kutsatzen duen ala ez. Itsura ona daukan auto batek, beti gutxiago kutsatzen du.

Bizikleta gehiago erabili edo bestela oinez joan

aldatu

Bizikletaz edo oinez joatean, ez da ezer kutsatzen.

Birziklatu

aldatu

Lur planetan dagoen zabor kantitatea gutxiarazten du eta airea garbiagoa mantentzen du.

Hirietako parkeak eta zelaiak babestea

aldatu

Zuhaitzak eta landareak, oxigenoa sortzen dute. Beraz, garrantzitsua da hirietako zelaietan zuhaitzak landatzea oxigenoa sortzeko eta CO2a xurgatzeko.

Kontsumo baxuko bonbillak erabiltzea

aldatu

Bondilla hauekin argi berdina izan dezakegu, dezberdintasun bakarra da, gutxiago kutsatuko dutela.

Ura alferrik ez gastatzea

aldatu

Bainu bat hartu beharrean, dutxa bat hartzea.

Eskuak garbitzerakoan, xaboia botzean, iturria itxi.

Haragia gutxiago jan

aldatu

Haragia saltzerakoan egin behar den prozesu guztia oso luzea da eta asko kutsatzen du.

Hiri kutsatuenak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hiri kutsatuenen zerrenda»

Munduko Osasun Erakundearen arabera, hauek dira aire kutsadura handiena duten hiriak larritasunaren arabera[erreferentzia behar]:

  1. Mexiko Hiria
  2. Beijing
  3. Kairo
  4. Jakarta
  5. Los Angeles

Erreferentziak

aldatu
  1. «Airearen kalitatea» www.euskadi.eus 2017-01-31 (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
  2. «Airearen kutsadurak 7 milioi heriotza goiztiar eragiten ditu urtero» EITB 2014-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
  3. «Airearen kutsadura jaitsi egin da Europan koronabirusaren krisiarekin» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
  4. Larretxea Agirre, Ainhoa. «Hegoaldeko hiriburuetako airearen kutsadura erdira jaitsi da» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).

Gehiago irakurtzeko

aldatu
  • Brimblecombe, Peter. The Big Smoke: A History of Air Pollution in London Since Medieval Times (Methuen, 1987)
  • Brimblecombe, Peter. "History of air pollution." in Composition, Chemistry and Climate of the Atmosphere (Van Nostrand Reinhold (1995): 1–18
  • Cherni, Judith A. Economic Growth versus the Environment: The Politics of Wealth, Health and Air Pollution (2002) online
  • Corton, Christine L. London Fog: The Biography (2015)
  • Currie, Donya. "WHO: Air Pollution a Continuing Health Threat in World's Cities," The Nation's Health (February 2012) 42#1 online
  • Dewey, Scott Hamilton. Don't Breathe the Air: Air Pollution and US Environmental Politics, 1945–1970 (Texas A & M University Press, 2000)
  • Gonzalez, George A. The politics of air pollution: Urban growth, ecological modernization, and symbolic inclusion (SUNY Press, 2012)
  • Grinder, Robert Dale. "The Battle for Clean Air: The Smoke Problem in Post-Civil War America" in Martin V. Melosi, ed., Pollution & Reform in American Cities, 1870–1930 (1980), pp. 83–103.
  • Mosley, Stephen. The chimney of the world: a history of smoke pollution in Victorian and Edwardian Manchester. Routledge, 2013.
  • Schreurs, Miranda A. Environmental Politics in Japan, Germany, and the United States (Cambridge University Press, 2002) online
  • Thorsheim, Peter. Inventing Pollution: Coal, Smoke, and Culture in Britain since 1800 (2009)

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu