Euskal Herriko futbol selekzioa

Euskal Herriko futbol selekzio nazionala» orritik birbideratua)
Euskal Herriko futbol selekzioa
Herrialdea  EH
Sorrera 1930
Entrenatzailea Euskal Herria Jagoba Arrasate
Izaera Ez ofiziala / Aldarrikapen fasean
Lehen nazioarteko
partida
Euskal Herria Selección Norte 6 - 1 Katalunia Katalunia
Bilbo, 1915eko urtarrilaren 3a
Euskal Herria Euskal Herria 1 - 0 Katalunia Katalunia
Bartzelona, 1930eko ekainaren 8a
Emaitzarik onena Euskal Herria Euskal Herria 11 - 1 Danimarka Danimarka
Kopenhage, 1937ko abuztuaren 29a

Munduko txapelketa 2026

Emaitzarik okerrena Euskal Herria Euskal Herria 1 - 5 Hungaria Hungaria
Gasteiz, 1980eko abuztuaren 3a
Golegile onena Aritz Aduriz (12)
Partida gehien Xabi Prieto (14)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
EFF, Esait

Euskal Herriko futbol selekzioa 1930ean sortu zen, Euskal Herriaren naziotasuna aldarrikatu eta txapelketa ofizialetan Euskal Herria ordezkatzeko talde bat izateko asmoz. Honez gain, 1995ean selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzen zuen talde bat sortu zen, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea (ESAIT), 2015ean desegin zena. Gaur egun (2021ean) Gu ere bai taldea da ofizialtasunaren aldarrikapena bizirik mantentzen duena [1]

2011ko Tunisiaren aurkako partida.

2014ko eta 2015eko abenduetan, Kataluniako futbol selekzioaren aurka desafio bikoitza jokatu du, elkarrekin 1915ean jokaturiko partidaren ehungarren urteurrena ospatzeko (orduan Selección Norte izena bazuen ere). Emakumezkoetan eta gizonezkoetan izan dira partidak eta desafio bietan Trofeu del Centenari kopa eskuratu du.

Izendapena aldatu

Sorreran, 1930ean, Baskoniako selekzioa izena hartu zuen; eta, 1936tik aurrera, Euzkadiko selekzioa. 1970eko hamarkadatik aurrera, Euskadiko selekzioa izena gailendu zen. 2007an, selekzioak Euskadi deitzeari utzi zion eta Euskal Herria izena hartu zuen, izen ofiziala Euskal Herriko futbol selekzioa izanik. Hurrengo urtean berriro Euskadi izenera itzultzea erabaki zuen Euskadiko Futbol Federazioak, eta kirolariek izen horrekin jokatzeari uko egiteak lehen aldiz partida bertan behera geratzea ekarri zuen. Kalapitak jarraitu zuenez, 2008 eta 2009 urteetan ez zen partidarik jokatu. 2010ean, aitzitik, Federazioaren eta jokalarien arteko elkarrizketen ostean, eta ofizialtasunerako bidean adostasunik erdietsi ez bazuten ere, taldeak Euskal selekzioa izendapenarekin Venezuelaren aurka jokatu zuen, 3-1 irabaziz.

Historia aldatu

Aurrekariak (1915) aldatu

XX. mendeko hasieran, hegoaldeko euskal futbolariak Espainiako eskualde arteko partidak jokatu zituzten. Horrela, 1915ean euskaldunek eta kantabriarrek Selección Norte (euskaraz: Ipar Selekzioa) taldea osatu zuten. Lehenengo partida urtarrilaren 3an jokatu zuten Kataluniaren aurka San Mamesen eta 6-1 emaitzaz nagusitu iren. Urte berean Asturiasko Printzearen futbol kopa lortu zuten, Kataluniari 1-0 irabaziz eta Gaztelarekin 1-1 berdindu ondoren.

1916ko maiatzean, Selección Nortek Bartzelonan eta Bilbon 1-3 eta 5-0 berriro menderatu zuen Kataluniako selekzioa.[2]

Kantabriarrak alde batera utzita, 1930ean eta 1931an, Baskonia izeneko taldea sortu zen. Talde hark partida bi jokatu eta irabazi zituen, Kataluniako futbol selekzioaren aurka: 0-1 Montjuïcen eta 3-2 San Mamesen.

Selekzioa Gerra Zibilean (1937-1939) aldatu

 
1937ko FC Lokomotiv Moskuren aurkako partidaren kartela.

1937an, Gerra Zibilaren garaian, Jose Antonio Agirre lehendakariak, Athleticeko futbolari ohia, Euzkadi izeneko selekzioa sortu zuen atzerrian gudarako fondoak biltzeko. Taldea Luis Regueiro, Pedro Regueiro, Isidro Langara, Serafin Ahedo, Jose Iraragorri, Jose Mugerza, M. Alegria, Angel Zubieta, Leonardo Zilaurren, Rafael Eguskiza, Gregorio Blasco, Ignacio Agirrezabala, Tomas Agirre (lehendakariaren anaia), Emilin Alonso, Pablo Barcos, Pedro Areso eta Jose Manuel Urkiola futbolariek; Pedro Vallana entrenatzaileak; Periko Biritxinaga masajistak eta Ricardo Irezabal Eusko Jaurlaritzaren delegatuak osatu zuten.[3] Lehendabiziko partida Parisko Parc des Princes estadioan jokatu zuen, Parisko Racing Frantziako txapelduna 0-3 irabaziz. Ondoren, gauza bera egin zuen Olympique Marseillakoaren aurka, 2-5.

Lehendabiziko porrota 3-2 Txekiaren aurka jaso zuen.

1937 eta 1938 artean Moskuko Lokomotiv (1-5), Olympique Marseillakoa (2-5), Txekoslovakia (2-1), Silesiako selekzioa (3-4), Moskuko Dinamo bi bider (1-2 eta 4-7), Leningradoko Dinamo (2-2), Kieveko Dinamo (1-3), Tbilisko Dinamo (0-2), Georgia (1-3), Moskuko Spartak (6-2) Minskeko Dinamo (1-6), Norvegia (1-3), Norvegiako langileen selekzioa (2-3) eta Danimarka (1-11) taldeen aurka jokatu zituen.

Bilbo galdu eta gero, taldeak Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen Mexikon (17 partidatik 13 irabaziz) eta Kuban (ia partida guztiak irabaziz, berdinketa bat izan ezik) jokatzeko.

Gero Club Deportivo Euzkadi izenaz 1938-39 Barruti Federalaren amateur txapelketa jokatu zuen, orduko Mexikoko bi txapelketa nagusienetako bat Real Club España eta Asturias F.C. bezalako kluben aurka. Euskadiko Futbol Federakundearen webguneak txapelduna zela esaten du, 13 partida irabaziz, berdinketa bat eta hiru galduz,[4] baina Mexikoko Futbol Federakundearen webguneak Asturias txapelduna zela esaten du[5]. Gerra Zibila bukatu eta gero, taldea desesgin zen, jokalari banak 10.000 peseta irabaziz. Zenbait futbolari Amerikan geratu ziren eta besteak Euskal Herrira itzuli ziren.

Berpizkundea (1979-egun) aldatu

1979ko abuztuaren 16a arte, artean frankismoa indarrean zela eta, Euskal Herriko selekzioak ez zuen beste partidarik jokatu. Egun hartan, San Mamesen Euzkadik berriro jokatu zuen, Irlandari (4-1) irabaziz. Espainiako Gobernuak Gernikako Arbola erabiltzea debekatu zuen[6]. Gero, Atotxan Bulgariari 4-0 irabazi zion eta 1980n Mendizorrotzan Hungariaren aurka 1-5 galdu zuen.

Gero, ia urtero jokatu du lagunarteko partida, gehienetan Gabonetan, ia ohitura sortuz: Tottenham Hotspur (4-0), Errumania (2-2), Bolivia (3-1), Errusia (1-0), Paraguai (1-1), Estonia (3-0), Jugoslavia (3-0), Uruguai bitan (5-1 eta 2-1), Nigeria (5-1)[7], Maroko (3-2), Ghana (3-2), Mazedonia (1-1), Bulgaria (2-0), Kamerun (0-1)[8], Gales (0-1),[9], Serbia (4-0)[10][11] edo Katalunia (1-1) taldeen aurka besteak beste. 2016an Tunisiaren aurka jokatu du baina ikuslego eskasiak egoera birplanteatzera eraman du Eusko Jaurlaritza.

Etxean askotan jokatu badu ere, kanpoan jokatzeko parada ere izan du Euskal Herriko selekzioak. 1938ko ekainaren 20an Habanan Kubaren aurka jokatu eta gero, berriro 2006ko urriaren 8an Camp Nou futbol zelaian bina berdindu zuen Kataluniaren aurka[12][13]. 2007an, Euskal Herriko selekzioak Amerikara ere bidaiatu zuen hantxe jokatzera, izan ere, San Cristobalen Venezuela irabazi zuen. Azken partida Korsikan jokatu du.

Eztabaida aldatu

Izena aldatu

 
Euskal Herriko futbol selekzioa eta Kataluniako futbol selekzioaren arteko partidua San Mamesen, 2014ko abenduaren 28a.

Historian zehar, Euskal Herriko selekzioak izen asko erabili ditu jokatzeko. Lehendabiziko Selección Norte benetan ere Euskal Herrikoa zenetz alde batera utzita, Baskonia, Euzkadi, Euskadi eta Euskal Herria izenak erabili ditu bere partidetan.

Azken aldaketak eztabaida sortu zuen: 2007ko abenduaren 29an zenbait futbolariek eta ESAITek bultzatuta Euskadi deitzeari utzi zion eta Euskal Herria izena hartu zuen. Hau ez zen EAJren gustukoa, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria tartean[14].

2008ko azaroaren 6an berriro Euskadi izena erabiliko zela adierazi zuen Euskadiko Futbol Federakuntzak. Hori zela eta, astebete geroago jokalari askok izen aldaketaren aurkako agiria idatzi zuten[15] selekzioan ez zutela parte hartuko esanez[16]. Abenduan 830 kirolarik babesa eman zioten futbolarien erabakiari[17]. Tirabira handien ostean 2008ko abenduaren 17an Federazioaren eta kirolarien arteko bileraren ostean akordiorik lortu ez eta partidua ez zela jokatuko erabaki zuten.[18] Honek EAJren sumina sortu zuen, bai jokalariak zein Ezker Abertzalea kritikatuz.[19]

2009an kontsentsu batera iritsi zen eta urte horretatik aurrera Euskal Selekzioa izenarekin jokatu dira nazioarteko partida guztiak.

Ofizialtasuna aldatu

 
2007ko Kataluniaren aurkako partidaren hasiera.

Euskadiko Futbol Federakundeak antolatzen ditu Euskal Herriko selekzioaren partidak. FIFAren estatutuek [20] selekzio bat nazioartean ofizialki parte hartzeko estatu independente bat ordezkatu behar edo bere estatuko federakuntzaren (kasu honetan Espainiako Futbol Federakundearena) baimena izan behar duela diote. Euskal Herriko selekzioak ez ditu baldintza hauek betetzen eta ez da FIFAk onartua; hori dela eta, lagunarteko partidak baino ez ditzake joka.

2020ko abenduan Euskadiko Futbol Federazioak FIFAko eta UEFAko kide izatea eskatu zuen, euskal zaleen aspaldiko aldarrikapena jasoz eta ofizialtasunaren eskaerari lehenengo aldiz bide legala emanez [21]. Espainiako Futbol Federakundeak, hala ere, bere kontrato iritzia eman zuen, eta ondorioz FIFAk eta UEFAk sei hilabete geroago Euskal Selekzioaren ofizialtasunari ateak itxi zizkioten [22]

Beheko kategoriatan Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzen du eta ofizialki Espainiako Futbol Federakundeak antolatutako txapelketan parte hartzen du. Euskadiko Futbol Federakundea, Eusko Jaurlaritzak[23][24] eta Euskal Herriko gizarteak[25] ofizialtasuna aldarrikatzen dute.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
1915
     
 
 
 
Klasikoa

Historikoa aldatu

     
 
 
 
1979-1980
     
 
 
 
1988
     
 
 
 
1993-1994
     
 
 
 
1995-1996
     
 
 
 
1997-2000
     
 
 
 
2001-2002
     
 
 
 
2003-2006
     
 
 
 
2007
     
 
 
 
2010-2011
     
 
 
 
2012-2013
     
 
 
 
2014-2016
     
 
 
 
2018-2019

Jokatutako partidak aldatu

 
Euskal Herriko futbol selekzioa eta Venezuelaren arteko partidua Mendizorrotzan, 2018ko urriaren 12a.
Selección Norteren partidak
Etxekoa Emaitza Kanpokoa Data Tokia
Selección Norte 6 - 1   Katalunia 1915-01-03 San Mames, Bilbo
Selección Norte 1 - 0   Katalunia 1915-05-13 Madril
  Gaztela 1 - 1 Selección Norte 1915-05-14 Madril
  Katalunia 1 - 3 Selección Norte 1916-05-21 Bartzelona
  Katalunia 0 - 0 Selección Norte 1916-05-22 Bartzelona
Selección Norte 5 - 0   Katalunia 1916-06-04 San Mames, Bilbo
1930 hamarkadako partidak
Etxekoa Emaitza Kanpokoa Data Tokia Goleatzaileak
  Katalunia 0 - 1   Baskonia 1930-06-08 Montjuïc, Bartzelona, (Katalunia)[26] Gorostiza
  Baskonia 3 - 2   Katalunia 1931-01-01 San Mames (EH)[27] Olivares (2), Lafuente
  Bartzelona Futbol Kluba 3 - 1   Euzkadi 1932-06-24 Camp de Les Corts, Bartzelona[28] René Petit
  Bartzelona Futbol Kluba 2 - 1   Euzkadi 1932-06-25 Bartzelona[29] L.Regueiro
  Kantabria 3 - 2   Euzkadi 1936-11-29 El Sardinero, Santander[30][31][32] Olivares, Unamuno
  Parisko Racing 0 - 3   Euzkadi 1937-04-26 Parc des Princes, Paris[33] Langara (3)
  Txekoslovakia 3 - 2   Euzkadi 1937-05-06 Praga[34] Langara, Larrinaga
  Parisko Racing 3 - 3   Euzkadi 1937-05-09 Tolosa Okzitania[35] Langara (pen), Jordan (og)
  Parisko Racing 2 - 3   Euzkadi 1937-05-19 Stade Jean-Bouin, Paris[36] Gorostiza
  Olympique Marseillakoa 2 - 5   Euzkadi 1937-05-23 Marseilla[37]
  FC Sète 34 3 - 1   Euzkadi 1937-05-30 Sète[38]
  Txekoslovakia 2 - 1   Euzkadi 1937 Praga
  Silesia 3 - 4   Euzkadi 1937-06-09 Katowice[39]
  Lokomotiv Mosku 1 - 5   Euzkadi 1937-06-24 Mosku[40] L.Regueiro (3), Langara (2)
  Dinamo Mosku 1 - 2   Euzkadi 1937-06-27 Mosku[41][42] Langara, Gorostiza
  Leningradoko Dinamo 2 - 2   Euzkadi 1937-06-30 Leningrado[43] P.Regueiro, Langara
  Dinamo Mosku 4 - 7   Euzkadi 1937-07-04 Mosku[43] Larrinaga (2), Langara (3), Gorostiza, Etxebarria
  Spartak Mosku 6 - 2   Euzkadi 1937-07-08 Mosku[44] Langara, Iraragorri
  Dinamo Kiev 1 - 3   Euzkadi 1937-07-15 Kiev[45] Langara (3)
  Dinamo Tbilisi 0 - 2   Euzkadi 1937-07-24 Tbilisi[46] Langara, Minaev (og)
  Georgia 1 - 3   Euzkadi 1937-07-30 Tbilisi Langara (2), Alonso
  Dinamo Minsk 1 - 6   Euzkadi 1937-08-09 Minsk[47] Langara (3), Zilaurren, Gorostiza, Larrinaga
  Norvegia 1 - 3   Euzkadi 1937-08-22 Oslo
  Norvegiako langileak 2 - 3   Euzkadi 1937-08-27 Sarpsborg
  Danimarka 1 - 11   Euzkadi 1937-08-29 Kopenhage
  Club América 2 - 2   Euzkadi 1937-11-07 Mexiko Hiria[48][49] L.Regueiro, Langara
  Club Necaxa 1 - 2   Euzkadi 1937-11-14 Mexiko Hiria[50] Agirre, Langara
  Jaliscoko selekzioa 1 - 5   Euzkadi 1937-11-21 Guadalajara (Mexiko)[51][52] Larrinaga (2), Agirrezabala, Langara, L.Regueiro
  Mexiko 1 - 4   Euzkadi 1937-11-28 Mexiko Hiria [52]
  Mexiko 1 - 2   Euzkadi 1937-12-05 Mexiko Hiria[53][54] Langara (2)
  Mexiko 0 - 4   Euzkadi 1937-12-12 Mexiko Hiria[55]
  España/Asturias XI 3 - 1   Euzkadi 1937-12-19 Mexiko Hiria[56]
  España/Asturias XI 2 - 3   Euzkadi 1937-12-26 Mexiko Hiria[57] L.Regueiro (3)
  Atlante 0 - 3   Euzkadi 1938-01-02 Mexiko Hiria[58][59] Langara (2), Urquiola
  Mexiko 3 - 1   Euzkadi 1938-01-08 Mexiko Hiria[60][61] Iraragorri (pen)
  Joventud Asturiana 4 - 4   Euzkadi 1938-01-16 Habana
  Centro Gallego 3 - 0   Euzkadi 1938-01-23 La Tropical, Habana[62]
  Habanako selekzioa 0 - 2   Euzkadi 1938-01-28 Habana[63] Agirrezabala, Langara
  Joventud Asturiana 3 - 2   Euzkadi 1938-01-30 La Tropical, Habana[64]
  Santiago Wanderers 2 - 4   Euzkadi 1938-05-09 Valparaíso[65][66]
  Kuba 0 - 4   Euzkadi 1938-05-29 La Polar, Habana[67]
  Habanako selekzioa 0 - 2   Euzkadi 1938-06-05 Habana
  Kuba 3 - 4   Euzkadi 1938-06-20 Habana
  España de Veracruz 0 - 8   Euzkadi 1938-08-07 Mexiko Hiria[68]
  Moctezuma de Orizaba 2 - 6   Euzkadi 1938-08-14 Mexiko Hiria[69]
  Iberia de Córdoba 0 - 15   Euzkadi 1938-08-21 Mexiko Hiria[69]
  Necaxa 1 - 4   Euzkadi 1938-09-04 Mexiko Hiria[70] Langara, Zilaurren
  Necaxa 3 - 7   Euzkadi 1938-09-11 Mexiko Hiria[71]
  España/Asturias XI 3 - 4   Euzkadi 1938-09-18 Mexiko Hiria[72]
  España/Asturias XI 6 - 3   Euzkadi 1938-10-02 Mexiko Hiria[73]
  Mexiko 8 - 4   Euzkadi 1938-10-16 Mexiko Hiria[74]
  Mexiko 2 - 6   Euzkadi 1938-10-23 Parque Necaxa, Mexiko Hiria[75]
  Mexiko 1 - 3   Euzkadi 1938-10-30 Mexiko Hiria[76]
  Atletico Corrales 4 - 4   Euzkadi 1939-06-18 Mexiko Hiria[77][78] Iraragorri (pen), L.Regueiro (3)
Aro berria
Etxekoa Emaitza Kanpokoa Data Tokia Goleatzaileak
  Euskadi 1 - 2   Katalunia 1971ko otsailaren 21a San Mames (Euskal Herria) Marañón[79]
  Euskadi 0 - 0   Sobietar Batasuna 1978-03-02 San Mames[80]
  Euskadi 4 - 1   Irlanda 1979ko abuztuaren 16a[81] San Mames (Euskal Herria) Dani (2), Satrustegi, Zamora
  Euskadi 4 - 0   Bulgaria 1979ko abenduaren 23a Atotxa (Euskal Herria) Dani -2-, Satrustegi, Santi Idigoras
  Euskadi 1 - 5   Hungaria 1980ko abuztuaren 3a Mendizorrotza (Euskal Herria) Amorrortu
  Euskadi 4 - 0   Tottenham Hotspur 1988ko maiatzak 10 San Mames futbol (EH) Uralde (2), Julio Salinas, Bakero
  Euskadi 2 - 2   Errumania 1990-03-21 San Mames (EH) Urrutia, J.A. Goikoetxea
  Euskadi 3 - 1   Bolivia 1993-12-22 Anoeta (EH) Guerrero, Julio Salinas (2)
  Euskadi 1 - 0   Errusia 1994-12-23 San Mames (EH) Guerrero
  Euskadi 1 - 1   Paraguai 1995-12-22 San Mames (EH) Ziganda
  Euskadi 3 - 0   Estonia 1996-12-26 San Mames (EH) Ziganda, Idiakez, Andrinua
  Euskadi 3 - 0   Jugoslavia 1997-12-26 San Mames (EH) Guerrero (3)
  Euskadi 5 - 1   Uruguai 1998-12-22 Anoeta (EH) Urrutia, De Paula, Ziganda (2), Idiakez
  Euskadi 5 - 1   Nigeria 1999-12-29 San Mames (EH) De Paula (2), De Pedro, Guerrero, Mendieta
  Euskadi 3 - 2   Maroko 2000-12-29 San Mames (EH) Urzaiz (2), De Pedro
  Euskadi 3 - 2   Ghana 2001-12-29 San Mames (EH) Bolo, De Paula (2)
  Euskadi 1 - 1   Mazedonia 2002-12-28 San Mames (EH) Bolo
  Euskadi 2 - 1   Uruguai 2003-12-27 San Mames (EH) Bolo (2)
  Euskadi 2 - 0   Honduras 2004-12-29 Anoeta (EH) Yeste (2)
  Euskadi 0 - 1   Kamerun 2005-12-28 San Mames (EH)
  Euskadi 0 - 1   Gales 2006-05-21 San Mames (EH)
  Katalunia 2 - 2   Euskadi 2006-10-08 Camp Nou (KAT) Aduriz, Fernando Llorente
  Euskadi 4 - 0   Serbia 2006-12-27 San Mames (EH) Yeste, Sarriegi, Urzaiz, Gari Uranga
  Venezuela 3 - 4   Euskadi 2007-06-20 San Cristobal (Venezuela) Joseba Etxeberria (2), Aduriz, Gabilondo
  Euskal Herria 1 - 1   Katalunia 2007-12-29 San Mames (EH) Aduriz
  Euskal Selekzioa 3 - 1   Venezuela 2010-12-29 San Mames (EH) Gurpegui, Labaka, Muniain
  Estonia 1 - 2   Euskal Selekzioa 2011-05-25 Tallin (Estonia) Aduriz (2)
  Euskal Selekzioa 0 - 2   Tunisia 2011-12-28 San Mames (EH)
  Euskal Selekzioa 6 - 1   Bolivia 2012-12-29 Anoeta (EH) Aduriz (2), Toquero (2), Ibai eta Agirretxe
  Euskal Selekzioa 6 - 0   Peru 2013-12-28 San Mames (EH) Aduriz (2), Agirretxe (2), Torres eta Susaeta
  Euskal Selekzioa 1 - 1   Katalunia 2014-12-28 San Mames (EH) Aduriz
  Katalunia 0 - 1   Euskal Selekzioa 2015-12-26 Camp Nou (KAT) Aduriz
  Korsika 1 - 1 (pen:8-9)[82]   Euskal Selekzioa 2016-05-27 Ange Casanova (Korsika) Markel Bergara
  Euskal Selekzioa 3 - 1   Tunisia 2016-12-30 San Mames (EH) Illarramendi, Aduriz eta Oiartzabal
  Euskal Selekzioa 4 - 2   Venezuela 2018-10-12 Mendizorrotza (EH) Ibai, Bautista, Arbilla eta Elustondo
  Panama 0 - 0   Euskal Selekzioa 2019-05-29 Rommel Fernández (Panama)
  Euskal Selekzioa 2 - 1   Costa Rica 2020-11-16 Ipurua (EH) Iker Muniain eta Unai Nuñez
  Euskal Selekzioa 1 - 1   Uruguai 2024-3-23 San Mames (EH) Álvaro Djaló

Azken partidako jokalariak aldatu

Postua Jokalariak Taldea
ATE Julen Agirrezabala Athletic club
ATE Aitor Fernandez CA Osasuna
ATZ Andoni Gorosabel Deportivo alaves
ATZ Martín Aguirregabiria FC Famalicão
ATZ Aritz Elustondo Reala
ATZ  Jon Pacheco Reala
ATZ Imanol García de Albéniz Athletic club
ATZ Unai García CA Osasuna
ERD Dani García Athletic club
ERD Jon Moncaiola CA Osasuna
ERD Ander Guevara Deportivo alaves
ERD Mikel Vesga Athletic club
ERD Jon Ander Olasagasti Reala
ERD Oier Zarraga Udinese calcio
AUR Álex Sola Deportivo alaves
AUR Roberto Torres Gol Gohar sirjan FC
AUR Iván Martín Girona FC
AUR Álvaro Djaló SC Braga
AUR Adu Ares Athletic club
AUR Asier Villalibre Athletic club

Entrenatzaileak aldatu

Euskal Herriko selekzionatzaileak
1930-1931 Amadeo Gartzia de Salazar
1937 Manuel Lopez "Travieso"
1937-1938 Pedro Vallana
1979 Andoni Elizondo eta Jesus Garai
1980 Jose Antonio Irulegi
1988 Jose Angel Iribar eta Xabier Exposito
1990 Txutxi Aranguren
1993-2001 Jose Angel Iribar eta Xabier Exposito
2002 Jose Angel Iribar
2003-2011 Jose Angel Iribar eta Mikel Etxarri
2011 Javier Irureta eta Mikel Etxarri
2011- 2018 Jose Maria Amorrortu eta Mikel Etxarri
2019- 2023 Javier Clemente
2024- gaur egun Jagoba Arrasate

Jokalari aipagarriak aldatu

Partehartze gehien aldatu

Hona hemen Euskal Herriko futbol selekzioan hiru bider edo gehiagotan aritutako jokalarien zerrenda, 2024ko martxoaren 24]an:

Partidak Jokalariak
14 Xabi Prieto
13 Aritz Aduriz
12 Igor Gabilondo, Gorka Iraizoz
11 Julen Guerrero, Joseba Etxeberria, Asier Riesgo
9 Bittor Alkiza, Aitor Lopez Rekarte, Mikel Aranburu, Andoni Iraola
8 Agustin Aranzabal, Ismael Urzaiz, Mikel Labaka, Iñigo Martinez
7 Jose Antonio Pikabea, Javier De Pedro, Mikel Gonzalez, Markel Susaeta, Gaizka Toquero, Mikel San José, Mikel Balenziaga
6 Aitor Karanka, Gaizka Mendieta, Carlos Gurpegi, Ion Ansotegi, Ander Iturraspe, Yuri Berchiche
5 Rafa Alkorta, Josu Urrutia, Jose Angel Ziganda, Xabier Eskurza, Bolo, Iñigo Idiakez, Antonio Karmona, Xabi Alonso, Gaizka Garitano, Fran Yeste, Mikel Alonso, Fernando Llorente, Javier Garrido, David Zurutuza, Imanol Agirretxe, Markel Bergara, Oier Sanjurjo, Ander Capa, Roberto Torres, Dani García
4 Patxi Ferreira, Jon Andoni Goikoetxea, Andoni Imaz, Andoni Zubizarreta, Iñigo Larrainzar, Alberto, Imanol Etxeberria, Oscar De Paula, Cesar Krutxaga, Asier Del Horno, Fernando Amorebieta, Jon Aurtenetxe, Beñat Etxebarria, Mikel Rico, Ibai Gómez, Asier Illarramendi, Javier Eraso, Iker Muniain, Manu Garcia
3 Luis Arkonada, Aitor Begiristain, Andoni Goikoetxea, Luis Mari Lopez Rekarte, Julio Salinas, Ángel María Villar, Dani, Ander Garitano, Julen Lopetegi, Genar Andrinua, Mikel Lasa, Andoni Cedrun, Imanol Alguacil, Javier Olaizola, Patxi Puñal, Tiko, Luis Prieto, Joseba Llorente, Gari Uranga, Pablo Orbaiz, Pantxi Sirieix, Josu Sarriegi, Iñaki Lafuente, Iñaki Muñoz, Carlos Martinez, Eneko Bóveda, Xabier Etxeita, Asier Villalibre, Aritz Elustondo

Golegileak aldatu

Datuak 1979ko abuztuaren 16tik 2024ko martxoaren 24 arteko partidetatik aterata daude:

Gol kopurua Jokalariak
12 Aritz Aduriz
6 Julen Guerrero
5 Oscar De Paula
4 Dani, Bolo, Jose Angel Ziganda
3 Imanol Agirretxe, Javier De Pedro, Julio Salinas, Ismael Urzaiz, Francisco Javier Yeste
2 Joseba Etxeberria, Iñigo Idiakez, Jesus Mari Satrustegi, Gaizka Toquero, Pello Uralde, Josu Urrutia, Ibai Gomez, Iker Muniain
1 Periko Alonso, Jose Maria Amorrortu, Genar Andrinua, Jose Mari Bakero, Jon Andoni Goikoetxea, Carlos Gurpegi, Santi Idigoras, Mikel Labaka, Fernando Llorente, Gaizka Mendieta, Josu Sarriegi, Markel Susaeta, Roberto Torres, Gari Uranga, Jesus Mari Zamora, Igor Gabilondo, Asier Illarramendi, Markel Bergara, Mikel Oiartzabal, Jon Bautista, Anaitz Arbilla, Aritz Elustondo, Unai Nuñez, Álvaro Djaló

Azken hamaikakoa aldatu

Hona hemen 2024ko martxoaren 23an Uruguairen aurka berdindutako partidaren datuak:

2024-III-23
20:00
  Euskal Herria 1 – 1   Uruguai San Mames Barria, Bilbo
Ikusleak: 35.461
Epailea: Ricardo De Burgos Bengoetxea
  45' Álvaro Djaló   46' Matías Vecino

Emakumezkoen selekzioa aldatu

2006an Emakumezkoen selekzioak debuta egin zuen Irungo Stadium Gal zelaian. Argentinako selekzioa izan zuen aurkari eta 2-4 galdu zuen. Hurrengo partida Buenos Airesen jokatu zen eta emaitza bera izan zuen.

Ordutik aurrera ordea ez du jarraipen handirik izan. 2014an bi partida jokatu zituen, lehena Irlandaren aurka eta bigarrena Kataluniaren aurka, azken hau eurijasa handiarekin Barakaldoko Lasesarre estadioan. 2015ean bigarren aldiz jokatu zuen atzerrian, Estonian, eta Bartzelonan Catalunya-Euskadi Kopa irabazi zuen penalti jaurtiketetan. Lau urteko hutsunearen ondoren Basque Country International Women’s Cup txapelketa antolatu zuen. Euskal selekzioaz gain Argentina, Venezuela eta Nigeria ziren parte hartzekoak baina afrikarrek ezin izan zuten etorri. Ondorioz triangeluar bat jokatu zen apirilaren 11n eta euskaldunak izan ziren garaile[83].

Jokaturiko partidak aldatu

Etxekoa Emaitza Kanpokoa Data Tokia Goleatzaileak
  Euskadi 2 - 4   Argentina 2006-09-02 Stadium Gal, Irun Gurutze Del Ama, Mari Paz Azagra
  Argentina 4 - 2   Euskadi 2007-04-06 Juan Pasquale, Buenos Aires Vanessa Rodríguez, Eva Ferreira
  Euskadi 2 - 1   Txile (sub-20) 2008-06-21 Santa Barbara, Galdakao Nekane Diez, Iraia Iturregi
  Euskal selekzioa 1 - 0   Eslovakia 2012-06-23 Anoeta, Donostia Arrate Orueta
  Euskal selekzioa 2 - 0   Irlanda 2014-05-10 Garmendipe, Azpeitia Naiara Beristain (2)
  Euskal selekzioa 1 - 1   Katalunia 2014-12-27 Lasesarre, Barakaldo Nekane Diez
  Estonia 0 - 5   Euskal selekzioa 2015-05-23 TNTK Stadium, Tallinn Eunate Arraiza (2), Aintzane Encinas (2),
Nekane Diez
  Katalunia 1 - 1 (pen:Eus)   Euskal selekzioa 2015-12-26 Camp Nou, Bartzelona Naiara Beristain
  Irlanda 2 - 1   Euskal selekzioa 2016-11-26 Tallaght, Dublin Yulema Corres
  Euskal selekzioa 2 - 1   Txekiar Errepublika 2017-11-25 Ipurua, Eibar Erika Vázquez, Nahikari Garcia
  Euskal selekzioa 1 - 0   Argentina 2021-04-11 Zubieta, Donostia Yulema Corres
  Euskal selekzioa 0 - 0   Venezuela 2021-04-11 Zubieta, Donostia
  Euskadi 3 - 0   Txile 2022-12-20 Mendizorrotza, Gasteiz Nerea Eizagirre, Amaiur Sarriegi,
Ane Miren Martinez de Lahidalga

Laburpena aldatu

  • Irabazi: 5 partida
  • Berdindu: 3 partida
  • Galdu: 3 partida

Goleatzaileak aldatu

2021eko apirilaren 11n jokaturiko partidako datuak barne.

Golak Jokalariak
3 Nekane Diez, Naiara Beristain
2 Eunate Arraiza, Aintzane Encinas, Yulema Corres
1 Gurutze Del Ama, Mari Paz Azagra, Vanessa Rodríguez, Eva Ferreira, Iraia Iturregi, Arrate Orueta, Erika Vázquez, Nahikari Garcia

Bibliografia aldatu

Varela, Joseba Gotzon. (1998). Euskadiko Futbol Selekzioaren Historia. Bilbo: Beitia ISBN 84-88890-52-4..

Erreferentziak aldatu

  1. Gu ere bai
  2. (Gaztelaniaz)El Nervion 1916-06-05 Vasconia-Cataluña
  3. (Gaztelaniaz) Auñamendi Entziklopedia
  4. (Gaztelaniaz) Euskadiko Futbol Federakundearen webgunea
  5. (Gaztelaniaz)Mexikoko Futbol Federakundearen webgunea
  6. (Gaztelaniaz) infoeuskadi.net[Betiko hautsitako esteka]
  7. (Gaztelaniaz)www.elmundo.es
  8. (Gaztelaniaz) www.deportistadigital.com
  9. (Gaztelaniaz)www.infoeuskadi.net
  10. (Gaztelaniaz) ESPNdeportes.com
  11. (Gaztelaniaz)eitb24.com
  12. (Gaztelaniaz)www.deia.com
  13. (Gaztelaniaz)www.diariosigloxxi.com
  14. (Gaztelaniaz)www.elcorreodigital.com
  15. 165 futbolarik ateratako agiria. .
  16. Berria egunkarian agertutakoa[Betiko hautsitako esteka]
  17. Berria. (2023-11-13). «800 euskal kirolari pasa ere selekzioarentzat ÑEuskal Herria’ izenaren alde agertu dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  18. Gara. 2008-12-18[Betiko hautsitako esteka]
  19. EAJ: "Euskadik futbol selekzio propioa izatea nahi ez duten guztiek irabazi dute". UKberri.net[Betiko hautsitako esteka]
  20. (Gaztelaniaz) Estatutos de la FIFA
  21. Euskadiko Federazioak FIFAko eta UEFAko kide izatea eskatu du BERRIA, 2020-12-16an
  22. La FIFA también dice No a la Euskal Selekzioa DEIA, 2021-08-3an
  23. (Gaztelaniaz)noticiasdealava.com[Betiko hautsitako esteka]
  24. (Gaztelaniaz)www.20minutos.es
  25. esait.org[Betiko hautsitako esteka]
  26. (Gaztelaniaz)Brillante victoria del futbol Vasco sobre Cataluña en Montjuich, Heraldo de Madrid, 9/6/1930
  27. (Gaztelaniaz)Vasconia vence a Cataluña por 3-2, ABC 2/1/1931
  28. (Gaztelaniaz)Luz 1932-06-24 El Barcelona vence a la selección Vasca por 3-1
  29. (Gaztelaniaz)El Sol 1932-06-26 El Homenaje a Echeveste
  30. (Gaztelaniaz)La Gaceta del Norte 1936-01-12 Vascos y Montañeses
  31. (Gaztelaniaz)La Gaceta del Norte 1936-11-28 Selección Cántabra- Selección Vasca
  32. [Euskal Herriko Futbolaren Historia, Patxi Xabier Fernandez, 104. orr. ISBN 84-95261-33-2]
  33. [1], El Mundo Deportivo, 30/4/1937.
  34. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-05-10 El Equipo de Euzkadi perdió de justeza en Praga por 3 a 2
  35. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-05-13 La Selección de Vasconia empató en Toulouse con el Racing de Paris
  36. (Frantsesez)L'Humanité 1937-05-20 Par 3 a 2 Les Basques plus rapides battent le Racing pour la seconde fois
  37. (Frantsesez)Apres un match joué sous la pluie.... Rouge Midi 25/5/1937 Mais dimanche, c'est une lecon que les Basques ont donne.....
  38. (Frantsesez)L'Humanité 1937-05-31 Matches Amicaux
  39. (Polonieraz)Przeglad Sportowy 1937-06-10 Baskowie zwyciezaja Slask 4:3
  40. (Errusieraz)Youtube:1937 (24.06) Lokomotiv (Moscow USSR)-Basque(Spain)- 1-5 Friendly Match
  41. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-07-02 Los Vascos siguen triunfando en Rusia
  42. (Errusieraz)Youtube 1937 (27.06) Dynamo(Moscow USSR)-Basque(Spain)- 1-2 Friendly Match
  43. a b (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-07-26 Del Popocatepetl a Los Urales nuestros futbolistas triunfan
  44. (Ingelesez)Spartak Forever
  45. (Gaztelaniaz)En Kiew los Vascos han batido..... El Mundo Deportivo 21/7/1937
  46. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-07-28 La Selección Vasca triunfa en Georgia por dos a cero
  47. (Frantsesez)L'Humanité 1937-08-12 Les Footballeurs Basque battent l'equipe de Minsk par 6 butts a 1
  48. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-11-08 Con un Empate a dos se abrió la serie de futbol con la seleccion Vasca
  49. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-11-08 Mexico noviembre 7
  50. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-12-02 Los Vascos empatan con "America" y ganan por 2-1 al Necaxa
  51. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-11-22 Triumfo de los Vascos en Jalisco
  52. a b (Gaztelaniaz)[El Informador 1963-09-06, 5B]
  53. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-12-06 Pero a pesar de ella fueron vencidos por la mejor clase de los visitantes
  54. (Gaztelaniaz)[El Informador 1973-10-07 15B]
  55. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-12-13 Perdio 4 por 0 con los Vascos
  56. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-12-20 Mexico 19 de Diciembre
  57. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1938-01-22 En magnifico partido triunfan los vascos
  58. (Gaztelaniaz)La Vanguardia 1938-01-26 El equipo Vasco en Mexico
  59. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-01-03
  60. (Gaztelaniaz)La Vanguardia 1938-01-28 La actuacion de los Vascos en America
  61. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1938-01-28 Por tres a uno ganó el equipo de Mexico a su temible rival
  62. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-01-24 Causó mala impresion en el juego sostenido frente al Centro Gallego
  63. [Euskadiko Futbol Selekzioaren Historia, Joseba Gotzon. ISBN 84-88890-52-4]
  64. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-01-30 La Habana 30 enero
  65. (Gaztelaniaz)Eusko Etxea de Valparariso
  66. (Gaztelaniaz) .
  67. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-05-30 Habana Mayo 29
  68. .
  69. a b (Gaztelaniaz) .
  70. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-09-05 Necaxa perdió con la seleccion Vasca
  71. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-09-12 Notas Deportivas Condensadas
  72. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-09-19 La Seleccion Vasca ganó al España-Asturias
  73. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-10-03 La Seleccion de España-Asturias les ganó por 6-3
  74. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-10-17 Mexico 16 de octubre
  75. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-10-24 Mexico 23 de octubre
  76. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-10-31 Mala suerte tuvieron los seleccionados
  77. (Gaztelaniaz)ElSiglo del Torreón 1939-06-19 Los Vascos y los Paraguayos en un empate a 4 goals
  78. (Ingelesez)American Tour of Atlético Corrales (Paraguay) 1939-40
  79. (Gaztelaniaz)ABC 1971-02-23 Los Catalanes vencieron a los Vascos en el Homenaje postumo a Gardeazabal
  80. (Gaztelaniaz)ABC 1978-03-02 Hoy en San Mames, Seleccion Vasca- Seleccion Sovietica
  81. Historia de la selección de fútbol de Euskadi.[Betiko hautsitako esteka]
  82. Euskal Selekzioak Korsikari irabazi dio penaltietan (1-1). 2016ko maiatzaren 28a. Eitb.com
  83. 14kirola. Euskal Selekzioa garaile, ‘Basque Country’ txapelketan | EHK. (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu