Ireki menu nagusia

Jose Maria Bakero Eskudero (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1963ko otsailaren 11) euskal herritar futbolari profesional ohia eta futbol entrenatzailea da. Errealean eta FC Barcelonan jokatutakoa. 1992az geroztik Sitgesen (Katalunia) bizi da, Flor emaztearekin.[1] Anai-arrebak ditu Xanti eta Ixiar futbolari ohiak; izan ere, Bakero Eskudero 11 anai-arrebetatik, 6 iritsi dira futbolean goi mailara.[2]

Jose Maria Bakero
José Mari Bakero.jpg
Bizitza
Izen osoa José Maria Bakero Escudero
Jaiotza Goizueta1963ko otsailaren 11 (56 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Espainiako 16 urtetik beherako futbol selekzioa1980 / 198031
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad1980 / 198822367
Flag of None.svg Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa1980 / 198192
Flag of Spain.svg Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa1982 / 198651
Flag of Spain.svg Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa1986 / 198610
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala1987 / 1994307
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba1988 / 199726072
Flag of None.svg Tiburones Rojos de Veracruz1997 / 1997173
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Altuera 175 zentimetro

BizitzaAldatu

Txikitan esku huskako pilotaria izan nahi zuen arren, Real Sociedad taldeko harrobitik ateratako erdilaria izan zen. Gaztetatik aritu zen Errealaren taldean. Hamazazpi urte baino ez zituela Lehen Mailan debutatu zuen, zortzi urtez bere taldea izan zen Errealean. 1988an, hogeita bost urte zituela, FC Barcelonak fitxatu zuen, han beste zortzi urtez aritu zelarik.

Errealarekin bi Liga, Superkopa bat eta Errege Kopa bat irabazi zituen. 1988-1989 denboraldia izan zen talde zuri-urdinarekin jokatu zuen azkena. 1990. urtean Bartzelonara joan zen, Bartzelona Futbol Klubean jokatzeko. Erdietsi dituen emaitzen artean, lau Liga txapelketa (1991-1994 artekoak), bi Errege Kopa (1989 eta 1990ekoak), 1989ko Europako Errekopa eta 1992an Europako Kopa aipa daitezke, baita 1992, 1993 eta 1995ko Superkopak ere. Johan Cruyffen Dream Team taldeko kapitaina izan zen goizuetarra.

1997an utzi zuen Kataluniako futbol kluba Bakerok, eta Mexikora joan zen Veracruz taldean jokatzera. 1998an, Mexikon bertan, La Puebla taldearen entrenatzaile-lanetan aritu zen. 2000. urtean itzuli zen Mexikotik Bartzelonara, klubaren talde teknikoko lanak egiterako. Espainiako Lehen Mailako Liga txapelketan 483 partida jokatu ditu, eta 139 gol sartu ditu.

Espainiako futbol selekzio nazionalarekin ere aritu zen, 29 partidatan, eta 7 gol sartu zituen.

Kirol ibilbideaAldatu

JokalariAldatu

EntrenatzaileAldatu

Kirol lorpenakAldatu

Jokalaritzat, titulu hauek irabazi ditu bere taldeekin:

  • Real Sociedad (Erreala)
    • Espainiako Liga: 2
      • 1980/81
      • 1981/82
    • Errege Kopa: 1
      • 1987
  • FC Bartzelona
    • Europako Kopa: 1
      • 1991/92
    • Espainiako Liga: 4
      • 1990/91
      • 1991/92
      • 1992/93
      • 1993/94
    • Europako Errekopa: 2
      • 1989
      • 1997
    • Europako Superkopa: 1
      • 1993
    • Espainiako Superkopa: 5
      • 1988
      • 1991
      • 1992
      • 1994
      • 1996
    • Errege Kopa: 1
      • 1990

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jose Maria Bakero