Ireki menu nagusia

Football Club Dinamo Tbilisi (georgieraz თბილისის დინამო) Georgiako talde onena da, Tbilisi hiriburukoa. Georgiako Liga eta Kopa gehien irabazteaz gain Sobietar Batasuneko txapelketak ere irabazi zituen. Bereziki aipatzekoa da 1981ean lorturiko Europako Errekopa.

Football Club Dinamo Tbilisi
Sorrera 1925
Futbol zelaia Dinamo Arena
(edukiera: 53.279 lagun)
Presidentea Georgia Roman Pipia
Entrenatzailea Georgia Kakhaber Kacharava
Liga Georgiako Liga
2018 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

Beti izan da Georgiako talderik indartsuena. Sobietar Batasuneko Liga ere irabazi zuen birritan (lehenengoa 1964an) bai eta beste bost alditan bigarren egin ere. Kopa ere biritan irabazi zuen baina guztira zortzi aldiz jokatu zuen finala.

70. hamarkadan Europako lehiaketetan aritu zen. 1976an SESBeko Kopa irabazi zuen, 1978an Liga eta 1979an berriz ere kopa. Bolada on hau biribiltzeko Europako Errekopa irabazi zuen. Ekialdeko Alemaniako FC Carl Zeiss Jena gainditu zuen 2-1 Düsseldorfen jokaturiko finalean. Ondoren Superkopa jokatzea tokatzen zitzaion baina Liverpool FC -rekin ezin izan zuen data egokirik adostu eta azkenean titulua jokatu gabe gelditu zen. Hurrengo urtean berriz ere final erdietara iritsi zen baina Standard Lieja belgiarrak utzi zuen finalik gabe partida biak 1-0 irabazi ondoren. Nodar Akhalkatsi entrenatzailearen eskutik lortu zituen garaipen guzti hauek.

1990an Georgiako Liga hasi zen jokatzen. Lehenengo hamar ekitaldiak Dinamok irabazi zituen. Gaur egun bere 16 ligatako marka beste edozein talderen oso gainetik dago.

PalmaresaAldatu

Sobietar Batasunean: 4Aldatu

Georgian: 36Aldatu

  • Georgiako Liga (16): 1990, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2003, 2005, 2008, 2013, 2014, 2016.
  • Georgiako Kopa (13): 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 2003, 2004, 2009, 2013, 2014, 2015, 2016.
  • Georgiako Superkopa (7): 1996, 1997, 1999, 2005, 2008, 2014, 2015.

Nazioartean: 2Aldatu

Europako ErrekopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1981.

Estatu Independenteen Erkidegoko KopaAldatu

  • Txapelduna (1): 2004.
  • Finalista (1): 1995.

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

Dinamo Tbilisik kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1998-99 Txapeldunen Liga sailkapen fasea Dinamo Tbilisi
Athletic
2-1
1-0
Athletic
Dinamo Tbilisi

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FC Dinamo Tbilisi