Oslo
Oslo Norvegiako hiriburua da, eta 2007ko urtarrilean 590.041 bizilagun zituen; hau da, herrialde osoko biztanleen % 11 inguru. Gune metropolitarra Akershus konderriaren inguruan hedatzen da, 1.403.268 bateko biztanleria osoa du. Oslok hartzen duen lurrazal osoa 454 km²-koa da. Oslo Norvegiako hegoaldean dago, Europaren iparraldean.
Oslo Oslo | |||
---|---|---|---|
hiri handia | |||
Oslo hiriko hainbat irudi. Goitik behera eta ezkerretik eskubira, 1. lerroan: Osloko erdigunea, 2. lerroa: Osloko plaza, Karl_Johans atea, Antzoki Nazionala, Udaletxea, Siloenetik hartutako hiriaren ikuspegi panoramikoa eta Osloko irudia, 3. lerroa: Fra Slottet eta Stortinget, eta 4. lerroa: Osloko opera gauez. Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Norvegia | ||
Konderria | Oslo | ||
Eskualdea | Ekialdeko Norvegia | ||
Alkatea | Fabian Stang | ||
Izen ofiziala | Oslo Christiania Kristiania Oslo Oslove | ||
Jatorrizko izena | Oslo | ||
Posta kodea | 0001–1299 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 59°54′48″N 10°44′20″E / 59.9133°N 10.7389°E | ||
Azalera | 454 km² | ||
Altuera | 23 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 709.037 (2023ko urtarrilaren 1a) −2.263 (2023) | ||
Dentsitatea | 1.300 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1048 (egutegi gregorianoa) | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta Europa Erdialdeko Ordua | ||
Hiri senidetuak | Anberes, Shanghai, Kopenhage, Helsinki, Schleswig-Holstein, Reykjavik, Tel Aviv, Vilnius, Rotterdam, Varsovia, San Petersburgo, Belgrad, Stockholm udalerria, Londres, Madison, New York, Washington, Artvin (en) , Nuuk, Tórshavn eta Kiev | ||
http://www.oslo.kommune.no |
Etimologia
aldatu1624tik 1878ra bitartean, hiriaren izena Christiania izan zen. 1878tik 1924raino, berriz, Kristiania izena hartu zuen.
Eskandinaviako hiririk handienetan hirugarrena da, Kopenhageren eta Stockholmen ondoren. Gaur egun, munduko hiririk garestienen artean dago.
Osloren erdigunea Oslofjord fiordoaren amaieran dago. Gune horretatik, hiria bai iparralderantz bai hegoalderantz hedatzen da, fiordaren bi aldeetatik, halako moduz non hiriguneak U baten antzeko itxura hartzen duen. Hiriaren iparraldean eta ekialdean, basoz estalitako mendiek (Marka) ikuspegi ederra eskaintzen dute.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Oslo) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 13 | 15 | 18 | 26 | 30 | 34 | 35 | 34 | 27 | 23 | 14 | 13 | 35 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -2 | -1 | 4 | 9 | 16 | 20 | 22 | 20 | 15 | 9 | 3 | -1 | 9.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -7 | -7 | -3 | 1 | 7 | 11 | 12 | 11 | 8 | 4 | -2 | -6 | 2.4 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -26 | -25 | -21 | -16 | -4 | 1 | 4 | 2 | -4 | -11 | -16 | -24 | -26 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 49 | 36 | 47 | 41 | 53 | 65 | 81 | 89 | 90 | 84 | 73 | 55 | 763 |
Eguzki orduak | 40.3 | 75.6 | 127.1 | 177.0 | 220.1 | 249.0 | 244.9 | 217.0 | 144.0 | 86.8 | 51.0 | 34.1 | 1666.9 |
Iturria: Minifakta om Norge (SSB) [1] 2011ko apirilaren 1 |
Ondasun nabarmenak
aldatuKarl Johans gate (Karl Johan erregearen omenez horrela izendatua) da hiriko kale garrantzitsuena, eta bi toki elkartzen ditu: Osloko tren-geltoki nagusia, ekialdean, eta Errege Jauregia, mendebaldeko muturrean kokatua, muino baten gainaldean. Kale honen luzeraren erdialdean kokatuta dago Norvegiako Parlamentua, norvegieraz Storting izenekoa. Bere egoitza, Emil Victor Langlet arkitekto suediarrak diseinatua, 1866an bukatu zuten eraikitzen. Parlamentutik kalean gora joanez, Nationaltheatret dago; alegia, Norvegiako Antzoki Nazionala.
Osloko katedrala (norvegieraz, Oslo domkirke) 1697an bukatu zen eraikitzen. Stortorvet izeneko plazan kokatua dago, Karl Johans gate kaletik oso hurbil. Adreilu gorriz eginiko eraikin barrokoa da, latindar gurutzeko oinplanoduna. Dorre bakarra dauka, karratua, mendebaldeko muturraren erdialdean, zeina brontzezko kupula batean amaitzen baita. Errege-familiak eta norvegiar gobernuak ekitaldi publikoetarako erabiltzen dute katedrala, hala nola ezkontza eta hileta elizkizunetarako. Dena den, ohartarazi behar da Norvegiako elizarik garrantzitsuena Nidaros katedrala dela, Trondheim hirian, Norvegiaren erdialdean. Gaur egun, katedrala Osloko apezpikutzaren egoitza da.
Osloko udaletxea da hiriko eraikinik bereizgarrienetakoa. Osloko erdigunean dago, portutik oso hurbil. Arnstein Arneberg eta Magnus Poulsson-ek diseinaturiko eraikina da, eta bertan daukate beren egoitza udalbatzak, udal administrazio-bulegoek, bai eta zenbait arte-galeriak ere. Udaletxea eraikitzeko lanei 1931n ekin zitzaien, baina Bigarren Mundu Gerra piztu zenean eten egin behar izan zituzten. Inaugurazio ofiziala 1950ean egin zen. Osloko Udaletxean egiten den ekitaldirik garrantzitsuenetarikoa da Bakearen Nobel saria ematea: urtero, abenduaren 10ean ematen da, eraikinaren sarrerako areto eder eta handian.
Vigeland eskultura-parkea, XX. mendean sorturiko eremu bat da, hiriaren mendebaldeko Frogner parkearen barrenean kokatua, eta Gustav Vigeland eskultore norvegiarrak zizelkaturiko eskultura-multzo handi bat lorategi batean antolaturik biltzen du. Tamaina handiko 214 eskultura dira, eta adin ezberdinetako pertsonak irudikatzen dituzte. Eskulturarik ezagunena, beharbada, monolitoa da, zeinean 121 figura bereizten diren, elkarrekin nahasirik goialdera iritsi nahian. Parkearen erdialdean dagoen iturria ere bertako gunerik ikusgarrienetako bat da. Zalantzarik gabe, Vigeland eskultura-parkea Osloko tokirik ezagunenen artean dago.
Holmenkolleneko eski-jauzitokia: Munduko bigarren eski-jauzi txapelketarik zaharrena egiten da hemen. Jauzitokiaren dorrea 1939an eraikitakoa da, baina 15 aldiz eraberritua izan da; azkena, 1982an. Hemen egin ziren 1952ko neguko joko olinpikoak. Jauzitokiaren behealdean, entretenimendu birtualerako instalazio bat dago, eski-jauzigileek jauzi egitean ikusi eta sentitzen dutena nabaritzeko aukera ematen duena.
Osloko Opera: Osloko Opera (norvegieraz: Operahuset) da Norvegiako Opera eta Ballet Nazionalaren egoitza, eta Norvegiako opera-areto nazionala. Eraikina Bjørvikan dago kokatuta, Osloren erdigunean. 1350 eserlekudun areto bat dauka, eta 400 eserleku dituen beste bat. Operaren eraikinak 38500 metro koadroko guztizko azalera du, eta 2007an bukatu zuten egiten. Irekiera-ekitaldia 2008ko apirilaren 12an izan zen. Eraikinak Bartzelonako World Architecture Festivaleko kultura-saria jaso zuen, 2008ko urrian.
Museoak
aldatu- Osloko itsasontzi bikingoen museoa
- Kon-Tiki Museoa: Thor Heyerdahl esploratzaile eta idazle norvegiarrak 1947an Kon-Tiki baltsan Ozeano Barea Hego Amerikatik Polinesiako uharteetaraino zeharkatu zueneko espedizioko itsasontzi eta erakusgarriak, bai eta hark egindako beste espedizio batzuetakoak ere, daude bilduta museo honetan.
- Munch Museoa: Edvard Munch margolari norvegiarraren margolanak erakusten dira hemen, eta haren bizitzaren nondik norakoei buruzko informazioa ere eskaintzen da.
Iruditegia
aldatu-
Osloko katedrala.
-
Errege Jauregia.
-
Storting, Norvegiako Parlamentua.
-
Norvegiako Antzoki Nazionala.
-
Osloko udaletxea (norvegieraz, Rådhuset), hiriko eraikin ezagunenetariko bat. Bertan ematen da, urtero, Bakearen Nobel saria
-
Holmenkolleneko eski-jauzitokia.
-
Osloko opera-eraikin berria.
-
Akershus gotorlekua.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu