Ireki menu nagusia

Julen Lopetegi Agote (Asteasu, Gipuzkoa, 1966ko abuztuaren 28a) euskal herritar futbolari ohia eta entrenatzailea da. Hainbat hedabidetan kolaboratu izan du, futbol arloko aditutzat.

Julen Lopetegi
Julen Lopetegui2014.jpg
Bizitza
Jaiotza Asteasu1966ko abuztuaren 28a (53 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza  (53 urte)
Familia
Aita Jose Antonio Lopetegi
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad B1983 / 1985
Flag of Spain.svg Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa1985 / 198510
Flag of None.svg Real Madril Castilla Club de Fútbol1985 / 1988610
Flag of None.svg Real Madril1988 / 199110
Flag of None.svg Unión Deportiva Las Palmas1988 / 1989310
Flag of None.svg Club Deportivo Logroñés1991 / 19941070
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba1994 / 199750
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala1994 / 199410
Flag of None.svg Rayo Vallecano1997 / 20021120
 
Posizio edo espezialitatea futbol atezaina
Altuera 200 zentimetro
julenlopetegui.com

Atezain jokatu zuen 2002. urteraino. 2008/2009 denboraldian Espainiako 2. B mailako Real Madril Gaztela entrenatu zuen. Ondoren, Espainiako gazte selekzioa. 2014an izendatu zuten FC Portoren entrenatzaile. 2016ko uztailaren 21az geroztik, Espainiako futbol selekzio nazionalaren hautatzailea izan da, 2018ko ekainaren 13ra arte, Real Madrid taldearekin entrenatzaile izateko sinatzeagatik kargukabetu baitzuten.

2018ko urriaren 29an Real Madril entrenatzaile postutik kargugabetu zuten,[1] emaitza txarrak zirela eta.

Gaur egun Sevilla Futbol taldeko entrenatzailea da.

Ibilbidea futbolari gisaAldatu

HasieraAldatu

Real Sociedad taldean hasi zen atezain. Errealeko Bigarren B Mailako filialean jokatzera iritsi zen, baina ez zen debutatzera iritsi lehen taldean. 80ko hamarkadaren erdialdean, Lopeteguik Errealeko lehen taldean jokatzeko ez zuen aukerarik izan, Luis Miguel Arconada, Jose Luis Gonzalez Vazquez eta Agustin Elduayen atezainak bere gainetik baitzeuden.

Real MadridAldatu

1985ean Real Madrilek fitxatu zuen bere talde filialean, Castilla. 1988ra arte bertan jokatu zuen. Hortik, Las Palmas Futbol taldera eraman zuten denboraldi baterako. 1989an Real Madrileko lehen taldera iritsi zen. Real Madrilekin egin zituen bi denboraldietan taldeko hirugarren atezaina izan zen, ia aukerarik izan gabe. Atletico Madilen aurka debutatu zuen lehenengo mailan Vicente Calderonen (3-3), 1989-90 denboraldiko azkenaurreko jardunaldian.

Logroñés Kirol KubaAldatu

Real Madril taldearekin aukera askorik izan ez zuenez, Lopetegui Logroñes Kirol Klubak fitxatu zuen 1991n. Logroñon, bere urterik onenak bizi izan zituen futbolari gisa. Lehen Mailako talde apalenetako batean egonda, Lopeteguiren lana izugarri nabarmendu zen. Titular eztabaidaezina izan zen hiru denboralditan, eta, gol asko sartu arren, askoz gehiago saihestu zituen; Espainiako atezain onenetako eta ikusgarrienetako bat izatera igaro zen. Lopeteguik 108 partida jokatu zituen Logroñesekin Lehen Mailan. 1994ko martxoaren 23an, Espainiako selekzioarekin Kroaziaren aurkako lagunarteko partida batean debutatzeko deitua izan zen. 1994an AEBetako Munduko Txapelketa jokatzeko ere deitu zuten. Txapelketa horretan minutu bakar bat ere ez zuen jokatu.

Bartzelona Futbol KlubaAldatu


TaldeakAldatu

JokalaritzatAldatu

Taldea Urteak
San Sebastián CF 1983-1985
Castilla CF 1985-1988
UD Las Palmas 1988-1989
Real Madril 1989-1991
CD Logroñés 1991-1994
FC Barcelona 1994-1997
Rayo Vallecano 1997-2002

EntrenatzailetzatAldatu

Taldea Urteak
Rayo Vallecano 2003-2004
Real Madril Gaztela 2008-2009
Espainia (19z azpikoak) 2010-2012
Espainia (20z azpikoak) 2011-2014
Espainia (21ez azpikoak) 2012-2014
FC Porto 2014-2016
Espainia 2016-2018
Real Madril 2018-2018

Kirol lorpenakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. .