Ángel María Villar
Ángel María Villar Llona, (Bilbo, 1950eko urtarrilaren 21a - ) euskal herritar futbolari ohia eta futbol buruzagia da. Euskal Herriko futbol selekzioarekin ere lau aldiz jokatu zituen. Egun Espainiako Futbol Federakuntzaren presidente, FIFAko presidenteordea eta UEFAko hirugarren presidenteordea da. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean.
Ángel María Villar | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2009) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
1988 - 2017 ← José Luis Roca (en) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Bilbo, 1950eko urtarrilaren 21a (74 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta kirol-zuzendaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,79 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hemeretzi urte zituela, kimikako ikasle zela, Bilboko Athletic futbol taldeak kontratatu zuen jokalari profesional gisa. Ikasketak bertan behera utzi zituen; baina hogeita hiru urterekin, berriro ikasten hastea erabaki zuen, zuzenbide karrera, kimikakoaren ordez. 1979an lortu zuen lizentzia eta harrezkero legelari gisa jardun zuen, beste bi legelarirekin batera. Gaztetan Galdakao eta Getxo taldeetan jokatu ondoren, 1970ean Bilboko Athleticen egin zuen debuta futbolari profesional gisa. Bere futbolari karrerako hemeretzi urteetatik hamaika talde horretan jokatu ditu; 1973ko Espainiako Errege Kopa irabazi zuen, eta 1997an txapeldunorde geratu ziren Kopan eta UEFAn. Espainiako selekzioarekin, berriz, 22 aldiz jokatu zuen, Ladislao Kubalaren esanetara gehienetan. 1978an Espainiar Futbolari Elkartearen sortzaileetako bat izan zen eta elkarteko lehendakariorde izatera iritsi zen. 1981ean, profesional gisa jokatzeari utzi zion urtean, Bizkaiko Futbol Federazioko lehendakari hautatu zuten, eta 1988an Espainiako Futbol Errege Federaziokoa. 1984tik aurrera federazio horretako Zuzendaritza Batzordeko kide izana zen. 1992an berriro hautatu zuten lehendakari beste lau urtetarako, eta karguan berretsi zuten ostera 1996an.
Palmaresa
aldatu- Errege Kopa 1 (1972-73)
Kanpo estekak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |