FC Dinamo Minsk (bielorrusieraz Дынама Мінск) Bielorrusiako futbol talde onenetakoa da, Minsk hiriburukoa. 7 aldiz irabazi du Bielorrusiako futbol liga eta Sobietar Batasuneko Liga bat ere irabazi zuen.

FC Dinamo Minsk
Sorrera1927
Futbol zelaiaDinamo Stadion
edukiera: 41.040 lagun
inaugurazioa: 1934
PresidenteaBielorrusia Andrey Tolmach
EntrenatzaileaBielorrusia Artyom Chelyadinsky
LigaBielorrusiako Liga
20224.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

1927an sortu zen Dinamo Minsk izenarekin baina historian zehar izena sarritan aldatu izan du. Spartak Minsk izenarekin 1954an hirugarren egin zuen Sobietar Batasuneko Ligan. Belarus Minsk bihurtu zen 1959an eta berriz Dinamo Minsk 1962n. 1963an berriz egin zuen hirugarren ligan.

Lehenengo bolada ona 80. hamarkadan hasi zuen 1982an irabazitako Sobietar Batasuneko Ligarekin. 1987an Kopako finalera iritsi zen baina 3-3 egin ondoren Dinamo Kiev-ek penaltietan garaitu zuen. Bielorrusiako txapelketak 1992an jarri ziren abian eta Dinamo Minskek lehenengo bost ligak irabazi zituen. Azkenengo tituluak 2003ko Kopa eta 2004ko liga ditu.

1992 eta 1998 artean Dinamo Minsk-en bigarren taldea goi mailan aritu zen, 1992an Dinamo-2 Minsk izenarekin eta 1993tik aurrera Dinamo-93 Minsk izenarekin. Emaitza onak lortu zituen gainera, 1993-94 denboraldian Ligan bigarren egin zuen eta 1992-93, 1994-95 eta 1995ean hirugarren. Horretaz gain bi aldiz jokatu zuen Bielorrusiako Kopako finala, 1995ean irabazi eta 1997an galdu egin zuelarik.

Uniformea aldatu

2016 artean urdina izan zen eta 2017tik aurrera zuria da.

     
 
 
 
Historikoa
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2017
     
 
 
 
2018
     
 
 
 
2020
     
 
 
 
2022

Palmaresa aldatu

Sobietar Batasunean: 1 aldatu

  • Liga (1): 1982.
  • Kopa (0): finalista 1987an.

Bielorrusian: 16 aldatu

  • Liga (7): 1992, 1992–93, 1993–94, 1994–95, 1995, 1997, 2004.
  • Kopa (4¹): 1992, 1994, 1995¹, 2003.
    • ¹ 1995eko Kopa garaipena Dinamoren bigarren taldea zen Dinamo-93 Minsk-ek lortu zuen.

Nazio artean: 0 aldatu

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Dinamo Minskek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1987-88 Europako Errekopa Final zortzirenak Real Sociedad
Dinamo Minsk
0-0
1-1
Dinamo Minsk
Real Sociedad

Kanpo estekak aldatu