Ireki menu nagusia

Montjuïc Kataluniako Bartzelona hiriaren hego-ekialdean dagoen muinoa da. Osaketa neozoikoa eta 148,8 metroko garaiera ditu. Antzina mendi honek hiriko eraikuntzak burutzeko harria hornitzen zuen; izatez, XX. mendearen erdirarteko harrizko eraikin gehienak Montjuïceko harriz eraikiak daude. Administratiboki Sants-Montjuïc barrutiaren barnean kokatzen da.

Montjuïc
050529 Barcelona 135.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 185 m
Geografia
Koordenatuak 41° 21′ 51″ N, 2° 09′ 29″ E / 41.364166666667°N,2.1580555555556°E / 41.364166666667; 2.1580555555556Koordenatuak: 41° 21′ 51″ N, 2° 09′ 29″ E / 41.364166666667°N,2.1580555555556°E / 41.364166666667; 2.1580555555556
Mendikatea Katalunia Kostaldeko Mendilerroak
Herrialdea Espainia
Lurraldea Bartzelona eta Sants-Montjuïc
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Ohiko bide ugari ditu.

EsanahiaAldatu

Usadioz esan ohi denez Montjuic izendapenaren esanahia Mont dels Jueus ("Juduen Mendia") litzateke, uste denez Erdi Aroko katalanetik eratorria, antzinako agiriek eta arkeologiak baieztatu dutenez mendi honetan juduen hilerri bat baitzegoen. Era berean toponimo hau latinezko Mons Iovis hitzetik ere etorri daitekela uste da, hots, Jupiterren Mendia, Pomponio Melak bere Corografia idazlanean aipatua:

« «Inde ad Tarraconem parva sunt oppida Blande, Iluro, Baetulo, Barcino, Subur, Tolobi; parva flumina Baetulo, iuxta Iovis montem Rubricatum in Barcinonis litore, inter Subur et Tolobin Maius.»
"Hemendik Tarracora arte Blande, Iluro, Baetulo, Barcino, Subur eta Tolobi herriak daude; Jupiter mendiaren altzoan Baetulo eta Rubricatus ibai txikiak, Barcinoko kostaldean, eta Maius, Subur eta Tolobi artean.
»


 
Montjuic mendiaren ikuspegia Güell parketik ikusita.

Eraikinak eta leku interesgarriakAldatu