Mendizorrotza (futbol zelaia)

Mendizorrotza Arabako Gasteiz hiriburuko Deportivo Alaves futbol taldearen zelaia da.

Mendizorrotza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′14″N 2°41′17″W / 42.8371°N 2.688°W / 42.8371; -2.688
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1924ko apirilaren 27a
Inaugurazioa1924
JabeaGasteiz
KudeatzaileaDeportivo Alavés
Kirolafutbola
ErabiltzaileaDeportivo Alavés
Edukiera19.840

Kokapena

Hiairen hego-mendebaldean dagoen izen bereko Mendizorrotza auzoan dago, Cervantes etorbidean, eta Mendizorrotzako udal igerilekuen, Mendizorrotzako atletismo pisten, Estadio Fundazioaren, Ogeta pilotalekuaren eta Mendizorrotzako kirol pabilioiaren alboan, hiriko kirolgune nagusia osatuz.

Estadioa

19.200 pertsonentzako edukiera du, eta joko zelaiak 105x67 metro neurtzen ditu.

Historia

1942ko apirilaren 27an, Arabako santu zaindaria den San Prudentzio egunez, inauguratu zen. Honenbestez, gaur egun, Espainiako futbol liga txapelketako hirugarren estadiorik antzinakoena da, El Molinón eta Mestallaren ondoren.

Estadioak hainbat eraldaketa izan ditu, azkena eta garrantzitsuena 1998/99 denboraldiak gauzatu zena, hain zuzen ere, Alavasek hirugarren aldiz Lehen Mailarako igoera lortu zuenekoa, estadioaren izkinak itxiz eta edukiera 19.840 ikusleentzat ezarriz.

Etorkizunean Alavesek Mendizorrotza eraldatu eta edukieran 32.000 ikusleetara handitzeko asmoa aurkeztu du[1]

Vitoria Kirol Kluba

1950eko hamarkadaren amaieraldetik 1970eko hamarkadararte, Mendizorrotza orduko hiriko bigarren futbol taldea zen Vitoria Kirol Klubaren jokalekua izan zen, Araban oroitzen diren derbi beroenen lekukoa izanez.

Euskal Futbol Selekzioa

1980ko abuztuaren 5ean, Andre Maria Zuriaren jaietako jaiegun nagusian, Euskal Herriko futbol selekzioa eta Hungariako futbol selekzioaren arteko partidua jokatu zen, euskaldunak 5-1eko emaitzaz nagusituz.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak



Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz