Ireki menu nagusia

Nahikari García Pérez (Urnieta, 1997ko martxoaren 10a -) gipuzkoar futbolaria da. Realean jolasten du aurrelaria delarik.

Nahikari García
Nahikari García 2018.jpg
Bizitza
Izen osoa Nahikari García Pérez
Jaiotza Urnieta1997ko martxoaren  10a (22 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Spain women's national football team-
Flag of None.svg Añorga Kultur eta Kirol Elkartea2012-2014
Flag of None.svg Spain women's national under-17 football team2012-20142116
Flag of None.svg 19 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioa2014-
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad2014-
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Altuera 160 zentimetro
Izengoitia(k) Nahikari

BiografiaAldatu

Nahikari txikitatik aritu da futbolean. Hasieran Urnietako kaleetan zehar herriko mutilekin eta 9 urterekin Añorga KKEk fitxatu zuen.[1]

2014an, neguko merkatuan, Realak fitxatu zuen 16 urte besterik ez zituela eta hori gutxi ez bazen ere debuta egin zuen Emakumezkoen Superligan titular jokatuz urtarrilaren 5ean Levanteren aurka. Partida bana bukatu zen eta Nahikarik 90 minutuak jokatu zituen.[2]

Nahikarik bere burua taldeko jokalaritzat dauka. Futbolari langilea da, azkarra, bizkorra eta abila.

Espainiako SelekzioarekinAldatu

17 urte azpiko Espainiako Selekzioarekin aritu da[3] brontzezko domina irabaziz Suitzan ospatutako Eurokopan 2013ko ekainaren 28an. Kontsolazio-finalean Nahikarik gol bat sartu zuen eta emaitza 0-4 izan zen Belgika aurkaria zelarik.[4]

2013ko abenduan Europako azpitxapelketa lortu zuen 17 urte azpiko selekzioarekin Ingalaterran ospatutako Eurokopan finalean Alemaniarekin galduz penaltietan.[5]

2014ko apirilean Munduko azpitxapelketa lortu zuen 17 urte azpiko selekzioarekin Costa Rican ospatutako txapelketan. Nahikari taldeko goleatzailea izan zen 5 golekin[6] eta finalean Japoniaren aurka 2-0 galdu zuten.[7]

Urte bereko uztailean Europako azpitxapelketa lortu zuen Nahikarik, aldi honetan, 19 urte azpiko selekzioarekin. Norvegian ospatu zen txapelketa eta finalean Holanda arerio zutela galdu zuten 0-1.[8] Txapelketan Nahikarik 2 gol lortu zituen.[9]

2015eko uztailaren bukaeran, berriz ere Espainiako 19 urte azpiko taldearekin, Nahikarik berriro lortu zuen Europako azpitxapelketa. Txapelketaren azken fasea Israelen ospatu zen eta finalean Suedia zutela arerio galdu egin zuten 3-1.[10] Txapelketaren azken fase honetan Nahikarik 1 gol lortu zuen.[11]

Kirol ibilbideaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. [1], 2014-01-04, Kirol ibilbidea
  2. [2], 2014-01-04, Superligan debuta
  3. [3], 2014-01-15, Nahikari selekzioan
  4. [4], 2013-06-28, Palmaresa 1
  5. [5], 2013-12-08, Palmaresa 2
  6. Estatistikak mundialean
  7. Nahikari munduko azpitxapeldun
  8. Azpitxapelketa 19 urte azpikoekin
  9. Estatistikak eurokopan
  10. 2015eko Eurokopako finala
  11. 2015eko Eurokopako estatistikak