Andoni Zubizarreta

futbolari gipuzkoarra

Andoni Zubizarreta Urreta (Gasteiz, Araba, 1961eko urriaren 23a) futbolari ohia da, eta Bartzelona Futbol Klubeko gaur egungo zuzendari teknikoa. Gasteizen jaioa bazen ere, Aretxabaletan igaro zuen haurtzaroa.

Andoni Zubizarreta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndoni Zubizarreta Urreta
JaiotzaGasteiz1961eko urriaren 23a (62 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta enpresaburua
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Deportivo Alavés1979 / 198000
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa1979 / 1984170
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa1979 / 1980120
Deportivo Alaves B1979 / 1980
Deportivo Alavés1980 / 198100
Athletic1981 / 19861690
Bilbao Athletic1981 / 198170
Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa1981 / 198110
Espainiako futbol selekzio amateurra1984 / 198410
Espainiako futbol selekzio nazionala1985 / 19981260
Bartzelona Futbol Kluba1986 / 19943010
Valencia Club de Fútbol1994 / 19981520
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Pisua86 kilogramo
Altuera187 zentimetro
Jasotako sariak

FIFA: 44789 UEFA: 2867 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Deportivo Alaves taldeko harrobitik ateratako atezaina da, eta Athleticen zaildu zen Jose Angel Iribarren eskutik.

1981-1982 denboraldian egin zuen Athletic taldearekin debuta, Atletico de Madrid taldearen aurka. Guztira, bost denboraldi egin zituen taldean, 1981etik 1986. urtera bitarte. Athletic taldearekin bi Liga eta Errege Kopa bat irabazi zituen.

Bere arorik oparoena 1986tik 1994ra bitartekoa izan zen, FC Barcelona taldearekin, lau Liga eta bi Errege Kopa irabazi baitzituen, baita 1989ko Europako Errekopa, 1992ko Europako Kopa eta 1993ko Superkopa ere. 1994an Valencia taldeak fitxatu zuen.

Horrez gain, Espainiako selekzioarekin 126 aldiz jokatu zuen, hiru Munduko Txapelketa: Mexiko 86, Italia 90 eta AEB 94. Nazioartean ere bi Eurokopa jokatu ditu: Alemania 88 eta Ingalaterra 96. Espainiako Ligan errekor anitz ditu Zubizarretak: Ligan -622- eta selekzioarekin -123- partida gehien jokatu dituen jokalaria da. 1998. urtean erretiratu zen futbol profesionaletik.

Taldeak aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andoni Zubizarreta