Gaizka Tokero

futbolari arabarra
Gaizka Toquero» orritik birbideratua)

Gaizka Tokero Pinedo[1] (Gasteiz, Araba, 1984ko abuztuaren 9a),Toquero bezala ezagunagoa, aurrelari gisa jokatzen zuen euskaldun futbolari ohia da.

Gaizka Tokero
Gaizka Toquero.jpg
Bizitza
JaiotzaGasteiz1984ko abuztuaren 9a (37 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Blue HEX-0000FF White.svg Deportivo Alaves C2003 / 2005
600px Blue HEX-0000FF White.svg Deportivo Alaves B2005 / 2006292
600px Rosso e Nero.svg Lemoa Kirol Elkartea2006 / 2007340
600px vertical Black Green HEX-008736.svg Sestao River Club2007 / 2008385
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Athletic2008 / 201520725
600px Blue HEX-00529F Purple HEX-A2214B.svg Eibar KE2008 / 2008174
Flag of the Basque Country.svg Euskal Herriko futbol selekzioa2010 / 201672
600px Blue HEX-0000FF White.svg Deportivo Alavés2015 / 20176912
600px Colori di Saragozza.png Real Zaragoza2017 / 2019304
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Kirol zenbakia18
Pisua79 kilogramo
Altuera182 zentimetro
Izengoitia(k)Lehendakari, The Boss

UEFA: 250008636 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbideaAldatu

CD Ariznabarra, Erreala eta Deportivo Alaves taldeetan hasi zen bere kirol ibilbidea. Bigarren B Mailan hiru denboraldi egin ondoren, eta Eibarren lagapen labur bat egin ondoren, 2009an Athletic Clubek fitxatu zuen. Bilboko klubeko lehen hilabeteetan Fernando Llorenterekin aurrelari bezala postu finkoa lortu zuen, finalerdietako itzulian eta Errege Kopako finalean gola sartuz. San Mameseko zaleek asko maite zuten lan fisiko handiak egin zituelako, eta ohikoa izan zen publikoak "ari, ari, ari, Toquero Lehendakari" oihua abestea.

Bere lehenengo gola, BBVA Ligan, 2009ko apirilaren 21ean sartu zuen, Deportivo Numancia de Soria taldearen kontra.

Toquerok 2 zenbakia zeraman kamisetan. Zenbaki hori ez da oso ohikoa aurrelari batentzat, baina Athletic Clubean sartu zenean, lehenengo taldean libre zegoen zenbaki bakarra zen.

2014-15 denboraldian soilik 5 jokaldi jokatu zituen, 50 minutu osotara.Horregatik,2015eko uztailean kontratua bertan behera uzteko akordioa lortu zuen.Zazpi denboraldi, 207 partida eta 25 golen ostean utzi zuen taldea. Bere etaparik onena Joaquin Caparros[2]en agindupean. Entrenatzaile honekin 103 partida jokatu zituen, 74 titular gisa.

Athleticekin kontratua eten ondoren, bi denboraldirako sinatu zuen Deportivo Alaves[3]ekin Bigarren Mailan.Bere lehen denboraldian 41 jokaldi jokatu zituen eta bederatzi gol sartu zituen.

2017ko abuztuaren 4an, Real Zaragozak(2.mailako taldea)bere fitxaketa iragarri zuen. Bere lehen kanpainan hogeita hamar partida jokatu zituen,lau gol sartuz.Bere esperientziagatik, aldagelak kapitain bezala aukeratu zuen.

Euskal selekzioanAldatu

Zazpi partida jokatu zituen Euskadiko selekzioarekin. 2010ean Venezuelaren aurka debuta egin zuen. Trikolorearekin bi tanto egin zituen, biak Boliviaren aurka 2012an.

EstatistikakAldatu

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Alaves C
 
3. 2003/04 - - - - - - - - - - - -
3. 2004/05 - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - -
Mini Glorias
 
2.B 2005/06 29 2 - - - - - - - - 29 2
Denera 29 2 - - - - - - - - 29 2
Lemoa
 
2.B 2006/07 33 0 1 0 - - - - - - 34 0
Denera 33 0 1 0 - - - - - - 34 0
Sestao River
 
2.B 2007/08 37 5 1 0 - - - - - - 38 5
Denera 37 5 1 0 - - - - - - 38 5
Eibar
 
2. 2008/09 16 4 1 0 - - - - - - 17 4
Denera 16 4 1 0 - - - - - - 17 4
Athletic
 
1. 2008/09 20 1 6 2 - - - - - - 26 3
1. 2009/10 31 8 2 0 - - 9 0 2 0 44 8
1. 2010/11 30 7 3 0 - - - - - - 33 7
1. 2011/12 35 4 7 1 - - 14 0 - - 56 5
1. 2012/13 16 0 1 0 - - 5 2 - - 22 2
1. 2013/14 20 0 1 0 - - - - - - 21 0
1. 2014/15 4 0 0 0 1 0 0 0 - - 5 0
Denera 156 20 20 3 1 0 28 2 2 0 207 25
Alaves
 
2. 2015/16 39 9 2 0 - - - - - - 41 9
1. 2016/17 23 1 5 2 - - - - - - 28 3
Denera 62 10 7 2 - - - - - - 69 12
Zaragoza
 
2. 2017/18 29 4 1 0 - - - - - - 30 4
2. 2018/19 0 0 0 0 - - - - - - 0 0
Denera 29 4 1 0 - - - - - - 30 4
Ibilbide osoan 362 45 31 5 1 0 28 2 2 0 424 52

ErreferentziakAldatu

  1. Nahiz eta Toquero berez euskal abizena ez den, euskal abizena balitz bezala k-rekin idatzita agertzen da maiz hedabideetan (ikus, adibidez, albiste hau edo hau). Hau Euskal Wikipedia denez, euskal grafiara moldatutako formari ematen zaio lehentasuna.
  2. Joaquín Caparrós. 2019-02-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  3. Deportivo Alavés. 2021-04-07 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu