Ireki menu nagusia

Danimarkako futbol selekzio nazionala herrialde hartako futbol federazioak (Dansk Boldspil-Union, DBU) abiatu zuen 1908an, lehenengo partida ofiziala jokatu zutenean.

Danimarkako futbol selekzio nazionala
National Coat of arms of Denmark.svg
Herrialdea  Danimarka
Izengoitia Danish Dynamite (dinamita daniarra)
Elkartea Danish Football Association Itzuli
Selekzionadorea Åge Hareide Itzuli, Morten Olsen Itzuli, Bo Johansson Itzuli, Sepp Piontek Itzuli eta Richard Møller Nielsen Itzuli
Kapitaina Simon Kjær Itzuli
Kapitaina denbora gehien Peter Schmeichel (129)
Goleatzailea Poul "Tist" Nielsen (52)
Jon Dahl Tomasson (52)
FIFA kodea DEN
FIFA sailkapena 3
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Historiala
Lehen partida
Danimarka Danimarka 5 - 1 Turkia Smyrna
Atenas, 1906ko apirilaren 23a (ez ofiziala)
Danimarka Danimarka 9 - 0 Frantzia Frantzia B
Londres, 1908ko urriaren 19a
Emaitzarik onena
Danimarka Danimarka 17 - 1 Frantzia Frantzia
Londres, 1908ko urriaren 22a
Emaitzarik okerrena
Danimarka Danimarka 1 - 11 Euskal Herria Euskal Herria
Kopenhage, 1937ko abuztuaren 29a
Parte-hartzailea
Jokalariak gola ospatzen.

1992an Europako txapeldunak izatea lortu zuten.

HistoriaAldatu

Hasierako urte bikainakAldatu

Hasierako urteetan emaitza oso onak lortu zituen. XX mendearen hasieran nazioarteko txapelketa garrantzitsuenak Joko Olinpikoetan izaten ziren, ez baitzen oraindik Munduko Txapelketarik sortu, are gutxiago Eurokoparik, eta daniarrek finalera iristea lortu zuten 1908 eta 1912an. Bietan Ingalaterraren aurrean galdu zuten. Aurrez 1906an Joko Olinpiko ez ofizal batzuk jokatu ziren eta bertan Danimarka izan zen garailea Greziako bi talde eta Turkiako baten aurrean. Hasiera hartan Poul "Tist" Nielsen gailendu zen, 52 gol sartu baitzituen jokaturiko 38 partidutan. Oraindik Danimarkako goleatzaile nagusia da.

Euskal Herriaren aurkako partidaAldatu

Bitxikeria bezala aipatzea komeni da Gerra Zibilean dirua biltzeko Europan zehar jokatzen aritu zen Euskal Herriko futbol selekzioaren aurrean izandako porrota dela Danimarkak inoiz izan duen emaitzarik okerrena, etxean 1-11 galdu baitzuen.

Daniar dinamitak lehenengo tituluakAldatu

80. hamarkadan jokalari belaunaldi bikaina izan zuen eta Daniar dinamita izenaz ezagutzen zen taldea 1984ko Eurokopan final erdietara iritsi zen baina benetako saria 1992an izan zuen urte hartako Eurokopa irabaztean. Garaipen hau oso bitxia izan zen, izan ere ez baitzen Eurokopa jokatzeko sailkatu, baina Jugoslaviako gerraren erruz talde hau lehiaketatik ateratzean oporretan zeuden daniarrak gonbidatu zituzten antolatzaileek eta azkenean beraiek izan ziren txapelketako garaile. Ondoren FIFA Konfederazio Kopa irabazi zuten 1995ean, 1992ko garaipena kasualitate hutsa izan ez zela erakutsiz.

Garai hartako izarrak Michael eta Brian Laudrup anaiak, Preben Elkjær eta Peter Schmeichel izan ziren.

EstadioaAldatu

Danimarkako selekzioak Kopenhageko Parken Stadion futbol zelaian jokatzen ditu etxeko partida ofizialak.

PalmaresaAldatu

 
Michael Laudrup heroia da Danimarkan.
 
Allan Simonsen da urteko Europako futbolaririk onena izendatua izan den daniar bakarra. 1977an izan zen.

Munduko Futbol TxapelketaAldatu

Azken faserako sailkatu da bost aldiz orain arte: 1986, 1998, 2002, 2010 eta 2018an. Final-laurdenetaraino iritsi zen 1998an.

Joko Olinpikoetako Futbol TxapelketaAldatu

  • Txapelduna (0):
  • Txapeldun ordea (3): 1908, 1912 eta 1960
  • Hirugarrena (1): 1948

Europako Futbol TxapelketaAldatu

FIFA Konfederazio KopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1995

Iparraldeko Futbol TxapelketaAldatu

  • Txapelduna (3): 1928, 1980, 1985
  • Txapeldun ordea (7): 1936, 1947, 1951, 1963, 1967, 1971, 1977

IbilbideaAldatu

Urtea Munduko Txapelketa
1930-
1982
ez zen sailkatu
1986 9.a
1990-
1994
ez zen sailkatu
1998 8.a
2002 10.a
2006 ez zen sailkatu
2010 24.a
2014 ez zen sailkatu
2018 11.a
Urtea Europako Txapelketa
1960 ez zen sailkatu
1964 4.a
1968-
1980
ez zen sailkatu
1984 3.a
1988 7.a
1992 Txapelduna
1996 9.a
2000 16.a
2004 8.a
2008 ez zen sailkatu
2012 12.a
2016 ez zen sailkatu
Urtea FIFA Konfederazio Kopa
1995 Txapelduna

UniformeaAldatu

Irabazitako TxapelketakAldatu

     
 
 
 
Euro
1992
     
 
 
 
Konfederazio Kopa 1995

Azken Munduko TxapelketakAldatu

     
 
 
 
2002
     
 
 
 
2006
(ez sailk.)
     
 
 
 
2010
     
 
 
 
2014
(ez sailk.)
     
 
 
 
2018

Jokalari aipagarrienakAldatu

2018ko apirilaren 10ean eguneratua.

Parte hartzeakAldatu

Jokalaria Parte hartzeak Urteak
1 Peter Schmeichel 129 1987 - 2001
2 Dennis Rommedahl 126 2002 - 2014
3 Jon Dahl Tomasson 112 1997 - 2010
4 Thomas Helveg 108 1994 - 2007
5 Michael Laudrup 104 1982 - 1998
6 Morten Olsen 102 1970 - 1989
Martin Jørgensen 102 1998 - 2011
8 Thomas Sørensen 101 1999 -
9 Christian Poulsen 92 2001 - 2012
10 John Sivebæk 87 1982 - 1992

GoleatzaileakAldatu

Jokalaria Golak
1 Poul "Tist" Nielsen 52
Jon Dahl Tomasson 52
3 Pauli Jørgensen 44
4 Ole Madsen 42
5 Preben Elkjær 38
6 Michael Laudrup 37
7 Nicklas Bendtner 30
8 Henning Enoksen 29
9 Michael Rohde 22
Ebbe Sand 22

Euskal Herriko selekzioaren aurkako partidakAldatu

Eguna Estadioa Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1937ko abuztuaren 29a Kopenhage   Danimarka 1-11   Euskadi

Emakumezkoen selekzioaAldatu

Sorrera 1974
Entrenatzailea    Nils Nielsen
Lehen nazioarteko
partida
  Danimarka 1 - 0   Suedia
Markusböle, Finlandia, 1974ko uztailaren 27a
Emaitzarik onena   Danimarka 15 - 0   Georgia
Vejle, Danimarka, 2009ko urriaren 24a
Emaitzarik okerrena   Estatu Batuak 7 - 0   Danimarka
Orlando (Florida), 1995eko otsailaren 24a
Golegile onena Merete Pedersen (65)
     
 
 
 
Etxeko koloreak
     
 
 
 
Kanpoko koloreak

HistoriaAldatu

Danimarkako emakumezkoen futbol selekzioak 1974an jokatu zuen lehenengo partida. Tituluri irabazi ez duen arren sarritan iritsi da Europako Futbol Txapelketako final erdietara.

PalmaresaAldatu

Kanpo estekakAldatu