Hungariako futbol selekzio nazionala

Hungariako futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da, gaur egun emaitza kaskarrak dituen arren 50. eta 60. hamarkadan izugarrizko taldea izan zuena.

Hungariako futbol selekzio nazionala
Herrialdea Hungaria
IzengoitiaMagyars (magyarrak)
ElkarteaHungarian Football Federation (en) Itzuli
SelekzionadoreaItalia Marco Rossi
KapitainaÁdám Szalai (en) Itzuli eta Balázs Dzsudzsák (en) Itzuli
GoleatzaileaFerenc Puskás (84)
FIFA kodeaHUN
FIFA sailkapena37
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Historiala
Lehen partida
Austria Austria 5 - 0 Hungaria Hungaria
Viena, 1902ko urriaren 12a
Emaitzarik onena
Errusia Errusia 0 - 12 Hungaria Hungaria
Mosku, 1912ko uztailaren 14a
Emaitzarik okerrena
Hungaria Hungaria 0 - 7 Ingalaterra Ingalaterra
Budapest, 1908ko ekainaren 10a
Parte-hartzailea
Poloniaren aurkako partida.

Historia aldatu

Hungaria lehenaldiko garaipenetatik bizi den selekzioa da. 1938an Munduko Futbol Txapelketako finalista izan zen, baina "urrezkoa aroa" 50. hamarkadan ezagutu zuen. 1952ko Joko Olinpikoetan nagusitu ondoren 1953an Londresen jokatu zuten. Ingalaterra 90 urtez etxean galdu gabea zen. Halako ikusmina sortu zen 105.000 ikusle bildu zirela. Lehenengo minutuan Nándor Hidegkuti hungariarrak gola egin zuen eta bukaerako emaitza 3-6 izan zen. Hungariak inoiz izan duen emaitzarik onena kontsideratzen da.

Aurrekari hauekin Hungariako selekzioa zen 1954ko Munduko Futbol Txapelketa irabazteko faborito argia baina aurrikuspen guztien aurka Alemania nagusitu zitzaion finalean. Izugarrizko etsipena izan zen eta taldeko jokalariak Europan zehar barreiatu ziren.

Urrezko taldea (Aranycsapat) sei jokalari hauek oinarri hartuta osatu zen:

Talde indartsua izaten jarraitu zuen 60. hamarkadan ere. 1964ean Joko Olinpikoetan txapelduna izan zen eta Eurokopan hirugarrena, eta 1968an berriz izan zen Joko Olinpikoetako garailea. Azken emaitza aipagarria 1972ko Joko Olinpikoetako finalista izatearen lorpena izan zen.

Urte askoren ondoren 2016ko Eurokopan maila ona eman du eta Liga fasean txapelduna izan ondoren final zortzirenetara iritsi da baina Belgikak kanporatu du.

Palmaresa aldatu

 
"Urrezko taldea", 1953an.

Munduko Futbol Txapelketa aldatu

  • Txapeldun (0):
  • Txapeldun orde (2): 1938 eta 1954

Joko Olinpikoetako Futbol Txapelketa aldatu

  • Txapeldun (3): 1952, 1964, 1968
  • Txapeldun orde (1): 1972
  • Hirugarren (1): 1960

Europako Futbol Txapelketa aldatu

Balkanetako Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1947.

Ibilbidea aldatu

Urtea Munduko Txapelketa
1930 ez zuen parte hartu
1934 6.a
1938 Finalista
1950 ez zen sailkatu
1954 Finalista
1958 10.a
1962 5.a
1966 6.a
1970-
1974
ez zen sailkatu
1978 15.a
1982 14.a
1986 18.a
1990-
2022
ez zen sailkatu
Urtea Europako Txapelketa
1960 ez zen sailkatu
1964 3.a
1968 ez zen sailkatu
1974 4.a
1976-
2012
ez zen sailkatu
2016 13.a

Uniformea aldatu

Historikoa aldatu

     
 
 
 
1902-1956
     
 
 
 
1950 hamarkada
     
 
 
 
1970-tik

Azken txapelketak aldatu

  • (sailk) - Ez zen sailkatu
     
 
 
 
2002 (sailk)
     
 
 
 
2006 (sailk)
     
 
 
 
2010 (sailk)
     
 
 
 
2012 (sailk)
     
 
 
 
2014 (sailk)
     
 
 
 
2016
     
 
 
 
2018 (sailk)
     
 
 
 
2020

Jokalari aipagarrienak aldatu

2021eko ekainaren 15an eguneratua.

Parte hartzeak aldatu

 
Gábor Király atezaina.
Jokalaria Parte hartzeak Urteak
1 Gábor Király 108 1998-2016
Balázs Dzsudzsák 96 2007-2019
3 József Bozsik 101 1947–1962
4 Zoltán Gera 97 2002-2017
5 Roland Juhász 95 2004-2016
6 László Fazekas 92 1968–1983
7 Gyula Grosics 86 1947–1962
8 Ferenc Puskás 85 1945–1956
9 Imre Garaba 82 1980–1991
10 Sándor Mátrai 81 1956–1967

Goleatzaileak aldatu

 
Ferenc Puskás da golegile nagusia.
Jokalaria Golak
1 Ferenc Puskás 84
2 Sándor Kocsis 75
3 Imre Schlosser 59
4 Lajos Tichy 51
5 György Sárosi 42
6 Nándor Hidegkuti 39
7 Ferenc Bene 36
8 Gyula Zsengellér 32
Tibor Nyilasi 32
10 Florián Albert 31

Euskal Herriko selekzioaren aurkako partidak aldatu

Eguna Estadioa Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1980ko abuztuaren 3a Mendizorrotza (Gasteiz)   Euskadi 1-5   Hungaria

Kanpo estekak aldatu