Anonymous (2011ko filma)
Anonymous (euskaraz Anonimo) 2011ko Roland Emmerich alemaniar zinema zuzendariak zuzendu eta John Orloff gidoigileak idatzitako drama film bat da. Rhys Ifans, Vanessa Redgrave, Joely Richardson, David Thewlis, Xavier Samuel, Sebastian Armesto, Rafe Spall, Edward Hogg, Jamie Campbell Bower, Mark Rylance, Trystan Gravelle eta Derek Jacobi aktoreek antzeztu zuten.
Film honek Edward de Verde, Oxfordeko 17. kondea zenak William Shakespeare antzerkigilearen idazlan guztiak anonimoki idatzi izanaren hipotesia iradokitzen du.
Tudor dinastiaren garaiko Londres hiriaren ikuspegiak ordenagailu bidezko efektu bereziekin moldatu ziren.
Argumentua
aldatuXVI. mendea, Elisabetar Londres. Mendeetan zehar, akademiko eta idazle handiek, Mark Twain eta Charles Dickensetik hasi eta Henry James eta Sigmund Freud arte, honako galdera egin dute: Nor zen usadioz William Shakespearenak direla esan ohi diren idazlanen egilea?
Gai honi buruz liburu eta hipotesi ugari idatzi dira, horien artean Anonymous filmak eskeintzen duena.
Elisabetar Ingalaterra azpijoko, gortesauen arteko legezkanpoko amodio eta botere egarria zuen noblezia batek bultzaturiko konspirazioen garaia izan zen; eta guzti hori lekurik ezustekoenean islatzen zen: londrestar antzerkia.
Aktoreak
aldatuAktorea | Pertsonaia |
---|---|
Rhys Ifans | Edward de Verde kondea |
Vanessa Redgrave | Elisabet I.a Ingalaterrakoa |
Rafe Spall | William Shakespeare |
Xavier Samuel | Henry Wriothesley kondea |
Joely Richardson | Elisabet I.a Ingalaterrakoa (gaztea) |
Jamie Campbell Bower | Edward de Vere (gaztea) |
David Thewlis | William Cecil baroia |
Derek Jacobi | Narratzailea |
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)