Mozkorra edo hordia alkoholdun edariak neurri handian hartzeagatik pertsonarengan sortzen den asaldura-egoera da, besteak beste mugimendu baldarrak, euforia eta erasokortasuna eragin ditzakeena. Ondorio fisikoak ere ekar ditzake, hala nola biharamuna, goralarri edo buruko mina; muturreko egoeretan, delirium tremenssindromea ere bai. Gizarte zenbaitetan, mozkorra jai, parranda edo ongi pasatzearekin lotzen da, baina adikzioa, auto istripuak eta bestelako gizarte arazo biziak ere ekartzen ditu; horrela, maiz mozkortu eta bere osasunari ondorio larriak sortzen dizkion pertsonaz alkoholismoa pairatzen duela esaten da.
Orain erraten da hordiagatik mozkorturik. Eta guzia heldu da ongi, ezi nola burua kentzea arbola bati deitzen baita mozkortzea, hala hordia da mozkor bururik gabe…