Orakulua aholku zuhurra edo iritzi profetikoa duen pertsona da, hutsezinezko agintekoa eta gehienetan jatorri izpiritualekoa. Antzinako mitologia batzuetan, jendeak uste zuenaren arabera, jainkoek ematen zuten erantzun bat zen, askotan seinale fisikoen, Runak edo Taroteko ikurren edo animalien hiletaren bidez.

"Orakuluren aholku bila" (John William Waterhouse, 1884)

Orakulu galdera egiten den eta erantzun hori jasotzen den tokiari ere esaten zitzaion. Hainbat halako toki zeuden, Antzinako Grezian oso garrantzitsuak izan zirenak. Erromatarrek, greziar orakuluak hartu zituzten, euren orakulu propioak ere sortuz, Kumasko Sibilarena kasu.

Greziar munduko orakulu garrantzitsuenak aldatu

Beste herri batzuetako orakuluak aldatu

  • Egiptoar orakulua: Garrantzitsuenak Heliopolis eta Abidosekoak izan ziren. Kontsultak, galderak idatzita zeramatzan pertsona baten bidez egiten ziren. Pertsona honek, santutegian uzten zituen eta era berean jasotzen zituen erantzunak. Garrantzitsua zen, baita ere, Amón-Ra jainkoaren orakulua, Siwako oasian kokatua, Libiako basamortuan. K. a. 331an, Alexandro Handiak, erromesaldi bat egin zuen tenplu handiraino.
  • Hebrear orakulua, apaiz gorenaren bidez urim eta thumminak kontsultatzeko. Kontuan izan behar da, baita ere, Isaiasen orakulu ospetsua, 7,14. Itun Zaharrean, orakulua, Jehovak Moisesi eta apaiz gorenari hitz egiten dien santutegiaren zatiari esaten zaio, Exodoko 25 eta 30. ataletan bezala. Atal hauetan zera esaten da: "jaunaren ahotsa Arkaren gainetik entzuten zen".
  • Feniziako orakuluak, Baalzebub eta Baalim jainkoekin lotutakoak
  • Babilonia eta Kaldean ere oso ohikoak izan ziren orakuluak. Babilonian, Asirian, Samarian eta Abaden, jainkoekin komunikazioan jartzeko arduradunak, herrien etorkizuna igartzeko, bele-beriak ziren (igarketaren jaunak).
  • Joruba orakuluak. Hauek, hiru sistemaz osatuta daude. Lehenengoan kokoekin lan egiten da, eta Biage deritzo. Bigarrenak, diloggun izena hartzen du, eta, bertan, barraskiloekin lan egiten da, eta, hirugarrena eta zabalena eta osoena, Ifaren orakuloa da. Babalawoek, Orisha Orularen bidez lantzen dute hau. Okpele izeneko kokodun kate bat duen instrumentu batekin lan egiten dute. Baita ikinekin ere, kola haziak direnak.

Zentzu hertsian, ez da kokoa (agbon) Ioruba sistema tradizionalak erabiltzen duena oinarrizko igarketan, baizik eta Kola Intxaurra (Obi Abata), lau balbulakoa. Hurrengo orakuluak, bai, 16 barraskilo erabiltzen ditu eta Eerindinlogun deritzo, eta, azkenik, Opelea, Irvingia Gabonensisen haziekin ere egin daiteke, baita katu-arrainarekin ere.

Erreferentziak aldatu

  1. Bouché-Leclercq, Auguste. (1879–1882). Histoire de la divination dans l'Antiquité. I-IV Paris.

Kanpo estekak aldatu