Antzerki

Antzezlan» orritik birbideratua)

P culture.svg

Antzerkia (greziera klasikoz "theatron", θέατρον, edo "ikusteko lekua") arte eszenikoa da non publikoaren gainean istorioak kontatzen diren antzezpen baten bidez, hau da, hitzez eta imintzioz egindako ikuskizunaren bidez, batzuetan musikaz eta dantzaz lagunduta edo txotxongilo bezalako osagaiekin.

Antzerki

Antzezlanak arlo honetako egintzak dira eta zatika banatuta daude normalean, eta zati horietako bakoitzak ekitaldi, ekinaldi edo gertaldi izena hartzen du.

Azkenik, antzokiak dira arte mota hau eskaintzeko leku fisikoak, kalean ere emankizunak burutzen diren arren.

GeneroakAldatu

Hiru genero klasikoak Drama, Tragedia eta Komedia dira, Antzinako Greziatik datozenak.

Gaur egun, beste azpigenero batzuk ere lantzen dira, hala nola Mimoa, txotxongiloen antzerkia edo lan musikalak.

HistoriaAldatu

Euskal antzerkia, 1634an (gutxi gorabehera.) hasi zen.

AntzerkigileakAldatu

KlasikoakAldatu

Antzinako Grezian, azpimarratzekoak dira besteak beste Aristofanes eta Sofokles moduko egile ezagunak.

Aro modernoan, William Shakespeare handia, Victor Hugo eta Jean de La Fontaine frantziarrak eta Henrik Ibsen norvegiarra aipatzekoak dira beste askoren artean.

GaraikideakAldatu

ZuzendariakAldatu

Nazioarteko EgunaAldatu

Martxoaren 27a da mundu mailan Antzerkiaren Nazioarteko Eguna.

Euskal HerrianAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko antzerkia»

Euskal Herriko aktoreak ordezkatzen duen elkartea, hala antzerkikoak nola zinemakoak, Euskal Aktoreen Batasuna sindikatua da.

LagunarteakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Antzerki konpainien zerrenda»

Antzerki konpainia edo lagunarte ezagunak Compañía Nacional de Teatro Clasico, Els Joglars, Teatre Nacional de Catalunya eta Tricicle ditugu espainiar estatuan,

Euskal Herrikoen artean, besteak beste hauek aritzen dira: Ados Teatroa, Antzerkiola Imaginarioa, Artedrama, Atx Teatroa, Axut, Beheko Larraine, Deabru BeltzaDejabu, Ez Dok Hiru Bikoteatroa, Gilkitxaro, Hika Teatroa, Horman Poster, Kamikaz kolektiboa, Kukubiltxo, Markeliñe, Maskarada, Metrokoadroka, Pez Limbo, Rouge Elea, Tanttaka Teatroa, Tartean Teatroa, Ttak teatroa, Txalo Produkzioak, Vaiven Produkzioak, Xake Produkzioak, eta Ze Onda.[1]

2010ean Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) sortu zen euskal eta euskarazko antzerkiari bultzada eman asmoz.

ErreferentziakAldatu

  1. Antzeztaldeak. «Estekak» EHAZE . Noiz kontsultatua: 2020-02-19.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu