Erotismoa (antzinako grezieratik ἔρως: érōs) libido edo sexu-gogoa piztu eta sexu-kitzikapena sorrarazten duten esperientzia, irudikapen eta jokabideen multzoa da. Erotismoaren baitan dagoen zerbaiti erotiko deritzo. Erotikoak izan daitezke gorputz biluziak, usain bat, abesti bat nahiz esaldi bat, baldin eta sexu-kitzikapena sortzen badute. Erotismoa eta pornografia ezberdintasun nabarmenak dituzte: pornografiak sexu-harremanak modu esplizituan azaltzen ditu, erotikoak ere izan daitezkeenak, pertsona eta egoera zein diren; pornografiarik gabeko erotismoa ere posible da, sexu-kitzikapena eragiten duen begirada baten kasuan, adibidez. Egun, erotismoa pertsonen arreta erakartzeko publizitate-baliabide arrunta da, lentzeriaren kasuan adibidez. Historian zehar ere arte erotikoa eta literatura erotikoa genero artistiko garrantzitsuak izan dira kultura askotan.

Pin-up emakumeak irudi erotiko moduan sortu ziren.

Erotismo literaturan

aldatu
 
Agostino Carracci: Angelica e Medoro

Erdi Aroko literatura herrikoia oso satirikoa eta lotsagabea zen. Lan horiek denborarekin antologietan eta kanteategietan. Lan haietan erotismoa azaltzen zen naturaltasunez, herri-kulturaren ezaugarria izanik. Pizkudearekin batera sortzaileek zentzu bereko lanak egin zituzten baina orduan beste motatako publiko bati begira, nobleak eta gorteetako pertsonak. Joera hau Kontrarreformarekin hautsi zen; horrelako lanek elizarekin talka egin zuten eta elizak haien aurka jarri zen, horrelako literatura debekatuz.

Ondoren, horrelako lanen eta, anonimoak ez direnean, egileen zerrenda biltzen dugu.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu