Irudia izaki edo gauzaki bat adierazten edo gogoratzen duten lerro, kolore edo formen multzoa da.[1] Normalean ikus- irudipenekin lotzen badugu ere, beste hautematerako ere erabil dezakegu. Barnealdean bizi garen irudiak, fisikoak ez direnak, irudi mentalak dira.

Faust bei der Arbeit.JPG

Irudi digitalari dagokionez bi mota nagusi bereizten dira, bit-mapak eta bektorialak. Lehenengoak pixelez osatzen dira eta sortzeko modua, marrazteaz gain, eskaneatzea eta argazkia ateratzea da. Bektorialak ordea oinarrizko elementu geometrikoen konbinazioz sortzen dira. Elementu horiek nodoak edo kokatze-puntuak, lerro lodierak, koloreak eta abar dituzte. Oro har irudi bektorialak grafikoetan eta diseinu lanetan erabiltzen dira eta bit-mapak baino arinagoak eta eskalagarriak dira.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.