Julio Zesar (antzezlana)

Julio Zesar (ingelesez: The Tragedy of Julius Caesar) William Shakespearen antzezlan ospetsua da. Bost ekitaldietan banatutako tragedia bat da, hitz lauz eta bertsoz idatzita dago, 1599 urte aldera idatzia eta handik gutxira estreinatua izan zen. Xabier Mendigurenek 1985ean euskaratu zuen.[1]

Julio Zesar (antzezlana)
Datuak
IdazleaWilliam Shakespeare
GeneroaTragedia
Jatorrizko izenburuaThe Tragedie of Ivlivs Ceasar

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Behin Julio Zesar eta Ponpeioren arteko Gerra Zibila (k.a. 49-46) amaitu ostean, Zesar bizialdi guztirako diktadore bilakatu eta botere guztia bereganatuko du, horrek Errepublikaren amaiera ekarriz. K.a. 44. urtean, errepublikar askatasunen defendatzaileak diren Kasio eta Bruto erromatar nobleek diktadorearen aurkako konspirazio baten buru izango dira, eta urte haonetako martxoan erailko dute.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.