Kronologia (latinez chronologia, antzinako grezierazko χρόνος, chronos, "denbora" eta -λογία, -logia "ikerketa" hitzen lotunea) gertaera historikoen datak zehaztea helburu duen zientzia da[2]. Kronologia periodizazioaren zati bat ere bada. Historiaren zientzia laguntzailea ere bada eta garai geologikoa zenbatzeko ere erabiltzen dute. Adiera arruntean, kronologia gertaeren zerrenda bat ere bada eta aroak eta egutegiak hori egiteko moduak.[3]

Joseph Scaligerren De emendatione temporum (1583) egungo kronologiaren aitzandaria izan zen[1]

Aroak aldatu

Aroak une historiko edo gertaera nabarmen batetik aurrera kontatzen den denbora-tarteak dira.[4] Kronologia zientifikoak gertaera guztiak gertatu ziren ordenan eta eskala finkoan zuzen proportzionatutako tarteetan kokatu nahi ditu. Giza gertaerak erregistratzeko erabiltzen diren eskala kronologikoak sistematikoak eta iraunkorrak dira. Haien irismena, zehaztasuna eta metodoa aldatu egiten dira, haiek erabiltzen dituzten herrien asmoaren, sofistikazio- eta trebetasun-mailaren arabera, baita horiek elkarrekin lotuta dauden egutegi-sistemen arabera ere. Hala ere, konplexua da kronologia historiko zaharrak kronologia zientifikoaren arabera finkatzea. Izan ere, antzinako herrien erreferentzia-terminoak alferrikakoak eta funtsik gabetzat har daitezke arau modernoen arabera, eta, gainera, haien inskripzio eta idazki asko desagertu egin dira ezinbestean.[5]

Egutegiak aldatu

Giza historia erregistratzeko erabiltzen diren kronologia-sistemak egutegiaren sistemekin estuki lotuta daude, eta sistema horiek erabiltzen dituzten herrien asmoaren, sofistikazio-mailaren eta trebetasunen arabera aldatzen dira irismena, zehaztasuna eta metodoa.[5]

Bestelakoak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Richards, E. G.. (1998). Mapping Time: The Calendar and History. Oxford: Oxford University Press, 12–13 or. ISBN 0-19-286205-7..
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kronologia. .
  3. «kronologia - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  4. (Gaztelaniaz) «ERA» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  5. a b (Ingelesez) «chronology | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.