Hamlet
Hamlet: Danimarkako Printzea (ingelesez: Hamlet, Prince of Denmark) William Shakespeare idazle ingelesaren antzerki obra da, bost ekitalditan banaturiko tragedia, hain zuzen. 1602. urtean idatzi zuen, eta urtebete beranduago argitaratu zuten. Shakespeareren lanen artean ezagunena da, eta harekin lotu izan ohi den bakarrizketarik ezagunena bertan aurki dezakegu:
Hamlet | |
---|---|
![]() | |
Juan Garzia itzultzailea Shakespeareren "Hamlet" obrako pasartea irakurtzen. | |
Jatorria | |
Egilea | William Shakespeare |
Sorrera-urtea | ezezaguna |
Argitaratze-data | 1602 |
Izenburua | The Tragedy of Hamlet, Prince of Denmark eta Hamlet |
Jatorrizko herrialdea | Ingalaterra |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Tragedia |
Hizkuntza | ingeles moderno goiztiarra eta ingelesa |
Zatiak | 5 act (en) ![]() |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Hamlet (en) ![]() |
Kokapena | |
Bilduma | Victoria and Albert Museum |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Danimarka |
ikusi
| |
Erabiltzen du | istorio bat istorio baten barruan |
Euskaraz | |
Izenburua | Hamlet[1] |
Itzultzailea | Juan Garzia Garmendia |
Argitaratze-data | 2012 |
ISBN | 978-84-9027-006-6 |
![]() ![]() |
- To be or not to be: that is the question:
Whether 'tis nobler in the mind to suffer
The slings and arrows of outrageous fortune
Or to take arms against a sea of troubles,
And by opposing end them
- « Izan ala ez izan, hor dago koska.
Zer da nobleago, sufritu indar gabe
patuaren gezi mingarriak,
edo arazo-itsasora armaturik abiatu,
haren aurka saiatuz. »
Hamlet, III. ekitaldia, 1. agerraldia
- « Izan ala ez izan, hor dago koska.
Argumentua Aldatu
Saxo Grammaticus historialariak idatzitako kontakizun batean oinarritua. Hamlet Danimarkako printzeari aita errege hilaren errainua edo arima agertzen zaio Elsinor gazteluan. Hark adierazi zion Claudius-ek, Hamlet erregearen anai eta Hamlet printzearen osabak, hilarazi zuela, emaztetzat hartu zuen Gertrude erreginarekin elkar hartuta. Mendekua hobeki prestatzearren, Hamletek ero itxurak egiten ditu. Ezbaiak harturik, alabaina, duda-mudak eta ekintza ausartak nahasten dira Hamleten jokamoldean. Emaztegaia, Ofelia, (Polonioren alaba) gaitzetsi egin zuen. Modu anker zakarrez galdeketa gogorra egiten dio ama erreginari, eta kortina atzean zelatari zegoen Polonio hiltzen du. Ofeliak, bere onetik aterata, bere buruaz beste egiten du errekan itota, eta Laertesek, Ofeliaren anaiak, aitaren eta arrebaren heriotzaren mendeku hartuko duela zin egiten du. Claudiusek Laertes eta Hamlet odolik gabeko ezpata borroka egitera gonbidatzen ditu. Egiatan, ordea, Laertesen ezpata eta Hamleti eskaintzekoa den ardoa pozoiturik daude. Hamlet zaurituta gertatzen da, baina, hil aurretik, Laertes eta Claudius hilko ditu; erregina ere hil egingo da, oharkabean Hamleten kopatik edan ondoren. Heriotzako orduan, Hamletek Horazio lagun leial bakarrari bere historia kontatzeko ardura eskaintzen dio. Fortinbras, Norvegiago erregea ageri da erresuma bere gain hartzeko.
Pertsonaiak Aldatu
1676 baino lehen ez da pertsonaia-zerrendarik sartu obraren lehen edizioetan.
- Fortinbras, Norvegiako printzea.
- Claudius, Danimarkako errege, Hamlet printzearen osaba eta aitaginarreba, Hamlet erregearen (aita) alarguna den Gertruderekin ezkondu zenetik.
- Hamlet, Danimarkako printzea, Hamlet erregearen (aita) semea eta Claudius erregearen iloba.
- Polonius, txanbelan nagusia.
- Laertes, Poloniusen semea, Ofeliaren anaia.
- Horatio, Hamlet printzearen laguna.
- Guildenstern, gortesaua, Hamleten ikasle ohia.
- Rosencrantz, gortesaua, Hamleten ikasle ohia.
- Cornelius, Norvegiako enbaxadorea.
- Voltemand, Norvegiako enbaxadorea.
- Osric, gortesaua.
- Zaldun bat.
- Bernardo, guardiako ofiziala.
- Marcellus, guardiako ofiziala.
- Francisco, guardiako soldadua.
- Reynaldo, Poloniusen morroia.
- Marinel bat.
- Bi baldar, ehorzleak.
- Apaiz bat.
- Fortinbrasko armadako kapitaina.
- Enbaxadore ingelesak.
- Komedianteak (lau edo bost).
- Gertrude, Danimarkako erregina, Hamleten ama, Hamleten alarguna (aita), erregearen emaztea.
- Ophelia, Poloniusen alaba, Laertesen arreba.
- Hamleten espektroa (aita).
- Figuranteak: jaunak, gorteko andreak, ofizialak, soldaduak, marinelak, mezulariak eta morroiak.
Eszena Helsingørren kokatua dago.
Eragina Aldatu
Obra honek itzulpen eta egokitze ugari izan ditu munduko hizkuntza gehienetan. Euskarara Bingen Ametzagak itzuli zuen 1952an. Margolari askok ere gai bera ukitu dute beren lanetan, hala nola Delacroixek, Millaisek, Rossettik, Beardsleyk. Musikari dagokionez, Scarlattiren eta Ambroise Thomasen Hamlet operak dira aipagarriak; besteak beste Berlioz, Txaikovski, eta Gabriel Piernéren musika lanak ere ezagunak dira. Zineman ere behin baino gehiagotan moldatu da Hamlet obra filmetara.
Zinema Aldatu
- Hamlet (1913, Cecil Hepworth)
- Hamlet (1948, Laurence Olivier)
- Hamlet (1990, Franco Zeffirelli)
Euskaraz Aldatu
1952an Bingen Ametzagak , 1976an Bedita Larrakoetxeak eta 2002an Juan Garziak euskaraz argitaratu zuten[2]. Juan Garziaren itzulpenak bigarren edizioa izan zuen 2012an Urrezko Urrezko Biblioteka bilduman[3].
Bestalde, Ximun Fuchsek zuzendutako Hamlet antzezlana estreinatu zen, euskarazko bertsio libre bat. Aipatutako itzulpen horiek sarean osorik emanak daude: Juan Garziaren Hamlet eta Bingen Amatzegaren Hamlet.[4]
Ikus gainera Aldatu
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ William SHAKESPEARE: Hamlet Itzultzailea: Juan Garzia. Ibaizabal (Literatura Unibertsala), Armiarma.eus
- ↑ William Shakespeare: Hamlet: Danimarkako Printzea. Ibaizabal, 2002
- ↑ William Shakespeare: Hamlet. Jatorrizko izenburua: Hamlet Prince of Denmark. Itzultzailea: Juan Garzia Garmendia. Elkar, Urrezko Biblioteka, 2012
- ↑ Hamlet euskaraz. Armiarma.com