Westminster abadia (ingelesez Westminster Abbey) katedral baten neurria duen eliza gotikoa da. Usadio edo ohitura handiko Ingalaterrako errege-erreginen koroaketa eta ehorzketa lekua da. London hiriburuko Westminster eremuan kokatua dago, Westminster jauregiaren alboan.

Westminster abadia
Westminster Abbey
Ondasun Ingelesa
Palace of Westminster and Westminster Abbey including Saint Margaret's Church
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°29′58″N 0°07′39″W / 51.4994°N 0.127367°W / 51.4994; -0.127367
Map
Historia eta erabilera
Coronation
Wedding of Princess Elizabeth and Philip Mountbatten 1947ko azaroaren 20a
Wedding of Princess Anne and Mark Philips 1973ko azaroaren 14a
Wedding of Prince Andrew and Sarah Ferguson 1986ko uztailaren 23a
Wedding of Prince William and Catherine Middleton 2011ko apirilaren 29a
JabeaEnglish Heritage
KudeatzaileaEnglish Heritage English Heritage
Izenaren jatorriaPetri
Erlijioaanglikanismoa
katolizismoa
ElizbarrutiaAnglican Diocese of Westminster (en) Itzuli
IzenaPetri
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Arte gotikoa
Ondarea
Ondare Ingelesa1291494
Webgune ofiziala

Koroaketak

aldatu
 
San Eduardoren eserlekua, koroaketaren eserlekua.

1066ko Gillen I.a Konkistatzailearen koroaketa ezkeroztik, monarka ingeles guztiak abadia honetan koroatuak izan dira, salbuespenak Joana Grey, Eduardo V.a eta Eduardo VIII.a izan direlarik. Koroaketaren ospakizuna zuzentzeko ardura Canterburyko artzapezpikuak du. San Eduardoren eserlekua ("St, Edward's Chair") delakoa subiranoak euren koroaketa unean eserita dauden eserlekua da, hau elizaren barnean gordetzen delarik.

Ehorzketak

aldatu

Ingalaterrako errege-erreginak

Ingalaterra eta Eskoziako errege-erreginak

Beste erret pertsona batzuk

aldatu

Gainera, errege familiako beste printze eta senideen hilobi ugari ere badaude. Aristokratak alboetako kaperetan ehortziak daude eta abadiarekin zerikusia duten pertsonak beste gune batzuetan.

Pertsonaiak nabarmenak

aldatu
 
Isaac Newtonen hilobia Westminsterren.

Westmister abadian Erresuma Batuko hainbat pertsonaia garrantzitsu ere ehortzirik badaude. Poet's corner (Olerkariaren txokoa) deritzonan ingeles literaturgile nagusienetako batzuk hilobiratuak daude; gainera, zientzialari, esploratzaile, politikari, militar, margolari, musikari eta baita nazioartean ospetsuak diren aktoreak ere ehortzirik daude. Erregeekin zerikusirik ez izan eta Westminsterren ehortzirik dauden pertsonaia hauen artean honako hauek nabarmendu litezke:

Bitxikeriak
aldatu

Michael Faraday zientzilariak abadian bere gorpua ehorzteari uko egin eta Highgate hilerrian lurperatu zuten, halere Newtonen hilobiaren aldamenean bere omenez jarritako plaka bat du. Aldiz, Lord Byronek zuen ospe txarraren ondorioz bere gorpua abadian lurperatzea galarazi zuten.

Iruditegia

aldatu

Informazio praktikoa

aldatu
  • Metro geltokia:     Westminster

Kanpo estekak

aldatu