Babesletza (marketina)

Marketin arloan, babesletza enpresa babesle edo sponsor batek kanpoko kirol eta kultura-ekitaldietako gastuak, osorik edo zati batez, bere gain hartzeari deritzo, ekitaldia bera enpresak bere produktu, marka edo irudiari buruzko publizitatea egiteko euskarri gisa erabiltzearen truke. Adibide gisa, futbol taldeetako jokalariek euren alkandoretan daramatzaten logoak aipa daitezke: enpresak babesleak futbol taldearen gastuak ordaintzen ditu neurri batean, jokalariek euren alkandoretan bere marka agertzearen truke. Mezenasgorekiko aldea hauxe da: mezenasgoak, enpresak gizartean duen rola indartzea bilatzen du; babesletzak, berriz, errentagarritasuna du helburu nagusi.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.