Ireki menu nagusia

Aktore

filmetan, telebistan, antzerkian edo irratian antzezten duena

Aktorea drama batean pertsonai bat antzezten duen pertsona da, filmean, telebistan, antzerkian, edo irratian. Antzinako Grezian aktoreak deitzeko ὑποκριτής (hypokrites) hitza erabiltzen zen, hitzez hitz "antzezlea" esan nahi zuena.

Eduki-taula

HistoriaAldatu

 
Aktore bi antzezten

Miaketa berrien bidez jakinarazi da lehenengo ekitaldiak antzinako Egipton sortu zirela. Bertako sazerdoteek haien jainkoen irudikapenak egiten zituztenean herriari azaltzen zioten erlijioaren irakaskuntza eta arauak.

Ezagutzen den adimen idatzitako lehenengo aktorea Tespo grekoa izan zen, k.a. 534. urtean Dionisio antzerkian antzeztu zuena. Eszenatokian Tespok lehenengo pertsonan hitz egin zuen, pertsonai bat interpretatuz. Ordura arte, entzuleagoaren aurrean historiak kontatu zituzten soilik, baina beti hirugarren pertsonan eta abesti moduan. Beraz, izugarrizko aurrerapena ekarri zuen.

Aktoreen profesionaltasuna Europan hasi zen, XVI. mendean: Italian, Commedia dell'Arte izeneko lehenengo talde profesionala; Ingalaterran, Ixabel erreginaren denboran, aktoreen taldeak nobleziagatik babestuak ziren, hala nola: Lord Chamberlain's Men, William Shakespeare, geroago King's Men deituko zena; Frantzian, Comédie Françaiserekin.

XVII. mendera arte aktoreek gizonak bakarrik izan ahal ziren. Emakumeek antzeztea txarto ikusita zegoen. Horregatik Shakespeareren garaian gizonek emakumeak antzezten zituzten. Veneziako antzokian izan zen lehenengo emakumeen antzezpena.

DobleakAldatu

Aktoreen dobleak, aktoreek egin behar dituzten eszena arriskutsuak edo zailak egiten dituzten pertsonak dira. Eszena hauetan aktoreen segurtasun fisikoa arriskuan egon dezake. Kasu batzuetan, aktoreek ez dira gai haien pertsonaiek egin behar duten papera betetzeko, orduan adituek gauzatzen dituzte. Beste kasu batzuetan, aktoreek pertsonaien mailara daude, halaber, haien segurtasunagatik espezialistak kontratatzen dituzte.

Aktoreen sariakAldatu

BibliografiaAldatu

Kanpo loturakAldatu