- Artikulu hau greziar mitologiako heroiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ganimedes».
Ganimedes[1] (antzinako grezieraz: Γανυμήδης Ganymêdês) Trosen eta Troaderen semea izan zen, Dardanoren iloba. Gaztea zela, Troiaren inguruko mendietan egoten zen bere aitaren artaldearen zaindari. Ganimedes oso ederra zen eta Zeusek, maiteminduta, Olinpora eraman zuen. Olinpon Zeusen zerbitzari aritu zen, jainkoei edalontzia nektarrez betetzen. Horren truke Zeusek Ganimedesen aitari zaldi hilezkor batzuk edo urrezko mahatsondoa eman omen zizkion.