Ireki menu nagusia

Roland Emmerich (Stuttgart, 1955eko azaroaren 10a) zinema-zuzendari alemaniarra da.

Roland Emmerich
Roland Emmerich Deauville 2013.jpg
Bizitza
Jaiotza Stuttgart1955eko azaroaren 10a (64 urte)
Herrialdea  Alemania
Lehen hizkuntza alemana
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa University of Television and Film Munich Itzuli
(1977 -
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak gidoilaria, zinema zuzendaria, zinema ekoizlea eta idazlea
Jasotako sariak
IMDb nm0000386
Signature of Roland Emmerich.svg

BiografiaAldatu

Gaztetan, eskultura eta pintura landu zituen, eta Stuttgarteko Arte Akademian egin zituen arte-ikasketak. Publizitatearen munduan hasi zen lanean, eta, gero, zinemara jo zuen. 1979an filmatu zuen lehenengo proiektua, Franzmann. Municheko Zinema eta Telebista Eskolan zinema-ikasketak egin zituen, eta The Noah's Ark Principle (1932) film laburrarekin graduatu zen. Film horrekin inauguratu zen 1984ko Berlingo Jaialdia.

Ondoren, Emmerichek produkzio-etxe bat sortu zuen, Centropolis Films. Hainbat bidaia egin zituen Estatu Batuetara, eta garai hartako efektu berezietako laborategi ospetsuenekin jarri zen harremanetan. Hala, estatubatuar kapitalarekin egin zuen lehenengo film luzea, Universal Soldier (1992). Arrakasta handia izan zuen, eta, ondoren, Stargate (1994) egin zuen. Film hartan, besteetan bezalaxe, efektu bereziek dute garrantzirik handiena. 1996an, Independence Day egin zuen. Film haren bidez, Hollywoodeko magnate handien konfiantza lortu zuen. 1998an, Godzilla lana filmatu zuen, izen bereko mamuari buruzko lana. Lan horretan ere, izugarriak dira efektu bereziak eta ordenagailu bidezko efektuak.

Orduz geroztik egindako lanak hauek dira: The Day After Tomorrow (2004), 10,000 B.C. (2008), 2012 (2009) eta Anonymous (2011).

FilmografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roland Emmerich