Anbiguotasun lexikoa edo anfibologia hitz, sintagma, proposizio edo esaldi batek esanahi bat baino gehiago dutenean eta, beraz, interpretazio bat baino gehiago onartzen duenean sortzen da. Hainbat anbiguotasun era badago: semantikoa, hitzen aiderarekin zerikusia duenean; erreferentziala, aurretik aipatutako zerbaiti erreferentzia egiteko izen sintagmak eta izenordainak erabiltzen direnean; estrukturalak, sintagma, proposizio edo esaldien egiturarekin loturik dagoenean; semantikoa, hitzaedo esaldia berez lausoa denean. Anbiguotasunak mezua ulertzeko zailtasunak sortzen ditu eta testuingurutik baino ezin da anbiguotasuna ezeztatu.

Aldaerak aldatu

Homonimia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Homonimia»

Homonimia bi hitzek, nahiz eta forma berdina izan, esanahi ezberdina izatea da. Adibidez: arte (zuhaitza) eta arte (giza-ekintza). Homonimian, hitz homofonoak (fonetikoki berdinak dira baina ortografia ezberdina dutenak) eta homografoak (fonetikoki eta ortografikoki berdinak dira baina jatorri eta esanahia ezberdina dutenak) bereizten dira.

Polisemia aldatu

Polisemia hitz baten esanahi aniztasuna da. Polisemia eta homonimiaren arteko ezberdintasun nagusia terminoen jatorrian, hau da, etimologian datza. Hitz homonimoek jatorri ezberdina duten bitartean, hitz polisemikoek jatorri berdina dute, baina euren esanahiek denboraren joan etorriarekin batera eboluzio sakona pairatu izan dute.

Paronimia aldatu

Paronimia bi hitzek edo gehiagok euren artean antzekotasuna dutenean gertatzen da, etimologikoki, fonikoki edo ortografikoki, baina esanahia ezberdina dutelarik. Adib.: "Azkenaldi honetan ez naiz zinemara joan, ezaldian egon naizelako" (dirurik gabe) eta bestetik, "Bi esaldi idatzi behar dituzue biharko" (zentzua duten hitz segida baten unitatea). Kasu honetan, fonikoki antzekoak diren hitz paronimoak dira ezaldia eta esaldia.

Kanpo estekak aldatu