Ireki menu nagusia

Greziarrak (grezieraz: Έλληνες, ˈelines ahoskatua) Grezian, Zipren, Anatolian eta beste eskualdetan jatorria duen talde etnikoa da. Diaspora zabala ere badute, mundu osoan komunitateak dituena.[1]

Greziarrak
Έλληνες

Greeks25-3.svg


1. lerroa: Homero  • Leonidas I.a  • Perikles  • Herodoto  • Hipokrates
2. lerroa: Sokrates  • Platon  • Aristoteles  • Alexandro Handia  • Arkimedes
3. lerroa: Hipatia  • Basilio II.a Bulgaroktonoa  • Alexios I.a Komneno  • Georgios Gemistos Plethon  • Grekoa
4. lerroa: Rigas Fereos  • Theodoros Kolokotronis  • Laskarina Bouboulina  • Georgios Karaiskakis  • Ioannis Kapodistrias •
5. lerroa: Eleuterios Venizelos  • Konstantino Kavafis  • Georgios Papanikolaou  • Makarios III.a  • Pirros Dimas
Biztanleak guztira 14–17 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak


Hizkuntza Greziera
Erlijioa Greziar ortodoxia

Greziar koloniak eta komunitateak historikoki Mediterraneoko bazter gehienetara zabaldu dira, greziarrak Egeo itsasoaren inguruan izanik. Greziera Brontze Arotik aurrera hitz egiten dute.[2] XX. mendearen hasierara arte, greziarrak greziar penintsulan, Asia Txikiko mendebaldeko kostaldean, Ponton, Egipton, Zipren eta Konstantinoplan bizi ziren (hau da, Bizantziar Inperioaren eremua).[3] Hala ere, Greziar-turkiar gerraren ondorioz, biztanleria-mugimendu handiak izan ziren eta greziar gehienak Grezian eta Zipren gelditu ziren.

Egungo greziar gehienak Greziako Eliza Ortodoxoaren kideak dira. Greziarren eragina nabarmena izan da mendebaldeko kulturan.

ErreferentziakAldatu

  1. Roberts, J.M. (2004) The New Penguin History of the World Penguin 171–172, 222 or. ISBN 978-0-14-103042-5.
  2. The Greeks Encyclopædia Britannica Encyclopædia Britannica Inc..
  3. Beaton, R. (1996) The Medieval Greek Romance Routledge 1–25 or. ISBN 0-415-12032-2.
  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.