Ireki menu nagusia

Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola

Donostiako Enpresa Ikasketen Eskola Unibertsitatearen egoitza Ibaetako Kanpusean.

Donostiako Enpresa Ikasketan Unibertsitate Eskola enpresa arloko ikasketa ofizialak eskaintzen dituen Euskal Herriko Unibertsitateko ikastegi bat da. Donostiako Ibaetako campusean du egoitza, Arkitektura Eskolaren ondoan.

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Donostiako Enpresa Ikasketen Eskola 1915. urtean sortu zen Escuela Pericial de Comercio de San Sebastián izenez (euskaraz, Donostiako Merkataritza Perituen Eskola) eta Valladolideko Unibertsitatearen mende. Merkataritza Peritu titulua lortzeko lau ikasturte gainditu behar ziren, bi gradutan banaturik. 1922. urtean izandako irakaskuntza erreformen ondorioz, eskolak eskumen berriak hartu eta Merkataritza Irakasle titulurako ikasketak, hiru urtekoak, bereganatu zituen. Titulu hau lortzeko, ordutik aurrera hiru urteko ikasketak hartzen zituen Merkataritza Peritu titulua eduki behar zela ezarri zen. Ikasketen egitura berri honek aldaketa gutxi izan zituen, harik eta 1972. urtean eskolak unibertsitate izaera guztiz hartu eta Escuela Universitaria de Estudios Empresariales izena jaso zuen arte. 1977. urtean Universidad de Bilbao delakoaren mendera aldatu eta 1980. urteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitatearen barnean dago.

1915. urtean eskola egun Donostiako posta bulego nagusiak dauden eraikinean (Urdaneta kalean, 5 zbk.) lekutu zen. 1917. urtean Sarriegi enparantzan kokatu zen, antzinako Epaitegi Jauregiko eraikinean. 1930. urtean Mandas Dukea kaleko irakaskuntza instalazioetan egon zen. Bertan iraun zuen 1944. urtera arte. Urte hartan, hasierako eraikinera (Urdaneta, 5) aldatu zen 1959. urtera arte. Pio XII enparantzan eraikitako egoitza berri batera aldatu zen orduan, 1995. urtera arte egun duen egoitza hartu zuen arte.

Ikasle ohi ospetsuakAldatu

Kanpo loturakAldatu

BibliografiaAldatu

ErreferentziakAldatu